Arthur Iturria (Paue, 1994ko maiatzaren 13a) frantziar errugbilaria da, lapurtar jatorrikoa, bigarren lerroan edo hirugarren lerroko hegalean aritzen dena. Hamar denboraldiz AMS Clermont Auvergnen jokatu ondoren, 2023an Aviron Bayonnaisek kontratatu zuen.[1][2] 2017ko otsailaren 4an egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Twickenham Stadiumen, Ingalaterrarenen aurka;[3] besteak beste, 2019ko Munduko Errugbi Kopan parte hartu zuen.
Bizitza
Arthur Iturria Pauen jaio zen 1994ko maiatzaren 13an. Aitaren aldetik lapurtar erroak ditu, aitatxia Ainhoan sortu baitzen, Dantxaria auzoan, eta amatxia Ezpeletan.[1] Morlaàsen hasi zen errugbian, 9-10 urterekin. 2009an, hamabost urte zituelarik, Aviron Bayonnaiseko gazte mailako taldean sartu zen eta, hiru urte geroago, AMS Clermont Auvergnek kontratatu zuen.[2]
Frantziako junior eta 20 urte azpiko selekzioetan ibili ondoren, 2017ko otsailaren 4an jokatu zuen lehenbiziko partida selekzio nagusiarekin. 2017-2019 bitartean, 15 partidatan aritu zen, horietako 8 Sei Nazioen Txapelketakoak eta bi 2019ko Munduko Errugbi Kopakoak.[3] 2018-2019 denboraldian, Top 14ko hirugarren lerro onenaren barnean sartu zuten rugbyrama webguneko internautek.[4]
2022ko azaroan Aviron Bayonnaisek jakinarazi zuenez, 2023tik 2027ra Baionako taldean ariko da.[2]
Ibilbidea
Palmaresa
ASM Clermont Auvergne
Erreferentziak
Kanpo estekak