Baluarte , ofizialki Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa , Iruñeko musika gune eta biltzar jauregia da.
Kokalekua
Iruñeko Lehen Zabalgunean dago, Baluarte plazan , eta Iruñeko zitadela , El Corte Inglés Iruñea merkataritza-gunea eta Nafarroako Rural Kutxaren eraikinaren alboan.
Eraikina
2003ko urriaren 30ean inauguratu zen eta Patxi Mangado arkitekto lizarratarrak diseinatu zuen. Inaugurazioa Juan Carlos I.a erregearen alabak, Elena Borboikoak eta bere senar Jaime Marichalarrek egin zuten ofizialki, orduan Lugoko Dukeak zirenek[ 1] . Guztira 63.000 bat metro koadro eraikiak ditu, lanaren obra 77 miloi euro inguruko kostura igo zela.
Aipatu beharra dago polemika handia dagoela arkitekto egileak ez duelako eraikinaren errotulazioa euskaraz jarri nahi, haren estetika hondatuko lukeelako [ 2] .
Punto de Vista Zinemaldia
2015etik aurrera bertan Punto de Vista Zinemaldia edota Nafarroako Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia ospatzen da.
Iruditegia
Kanpoaldea.
Harrera aretoa.
Areto nagusia.
Gauez.
Erreferentziak
Ikus gainera
Kanpo estekak