Nafarroako Parlamentuko lehendakaria ere lege horren arabera arautzen da, eta lau urtean behin hautatzen dute parlamentariek, legegintzaldi bakoitzaren hasieran. Nafarroako Gorteetako kideak lau urtean behin hautatzen dituzte nafarrek. Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria kargutik kendu ahal izanen du zentsura-mozioa onartzen badu edo konfiantza ukatzen badio.
Eraikin hau, Lehen Zabalgunean eraiki zen izaera ofizialeko eraikuntza zibil bakarra izan zen. Sarasate pasealekua itxi eta Nafarroako Jauregiaren parean dago, beste muturrean. Lehen zirriborroak Angel Goikoetxeak egin zituen 1888an, baina lana Julian Arteaga udal arkitektoari enkargatu zitzaion eta honek 1892an amaitu zuen. Lursaila irregularra da, eta, beraz, fatxadek neurri desberdinak dituzte. Leihate handiak dituzten hiru solairuk osatzen dute, eta adreilu gorria eta Tafallako okre harria konbinatzen ditu. Gorputz nagusia harriaren erabilera esklusiboko klasizismora hurbiltzen da, bigarren mailako frontisak eklektizismotik gertu dauden bitartean.
Hormarte perimetrala bulegoek, bilera-gelek, bulegoek eta zerbitzuek hartzen dute. Atondoak eta ganberak, oinplano trapezoidala duenak, patioa hartzen dute. Sarrera handia beirazko plano ia horizontal batez estalita dago, eta, beraz, argitasun handia du. Patioaren barruko fatxadak, zoruaz gain, beirazkoak dira, modernitate itxurakoak, kanpoko fatxadekin kontrastea egiten dutenak.
Eraikina
Nafarroako Parlamentuaren egoitza 1892an eraikitako eraikina da, Julian Arteaga arkitektoak diseinatua. 1996. urtea arte Justizia Jauregia izan zen.
Zati nagusia gehienbat harriz egina dago eta klasizismora hurbiltzen da; aldiz, bigarren mailako frontisak eklektizismora hurbiltzen dira. Eraikinak teilatuan Justizia Jauregia zen garaiko Justiziaren irudia (balantzarekin) eta Legearen taulen alegoria mantendu ditu.
Kontrol eta sustapen funtzioak
Sustapen funtzioa
Inbestidura ekitaldian, Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria hautatzen du. Hautagaiak bere gobernu programa aurkeztu eta Erregek izendatzen du. Lehendakari inbestitua izateko hautagaiak lehenbiziko bozketan erabateko gehiengoa lortu beharko du. Hau da, berrogeita hamar ordezkarien erdia eta bat gehiago; hogeita sei beraz. Baina ez badu erabateko gehiengoa lortzen hurrengo egunean beste bozketa bat egingo da; kasu honetan hautagaiak lehendakaritza lortuko du gehiengo sinplea lortuz; hots, bozka gehiago alde izatea aurka baino. Gehiengo sinplea lortzen ez bada, hautagaia arbuiatuko da eta hurrenez hurreneko hautagai-proposamenak izapidetuko dira lehenago aipatu legez. Lehenengo bozketatik 30 egun natural igaro badira eta ez bada hautagairik aukeratu Parlamentua desegingo da eta, berriz ere, hauteskundeak deituko dira; baina Parlamentuaren agintaldia lehenengoa bukatuko zen arte iraungo du.
Kontrol funtzioa
Hala ere, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak legegintzaldia amaitu aurretik Parlamentua desegitea ados dezake eta hauteskunde berriak deitu.Hauek dira salbuespenak:
-Saioen lehenengo epean.
-Legegintzaldia amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean.
-Zentzura mozioa tramitazioan dagoenean.
-Estatu hauteskundeak prozesua deituak daudenean.
-Parlamentua aurreko prozeduraren bidez desegin zenetik gutxienez urtebete iragan ez denean. Kasu horretan, hauteskunde dei horretatik sortzen den Parlamentu berriak jatorrizko legegintzaldiaren berezko amaiera bitarteko agintaldia izango du.
Nafarroako Gobernuak ekintza bat burutzeko hautatu duen Parlamentuaren babesa izan behar du. Horretarako gobernuak aldarrikatzen dituen legeez gain, Parlamentuak exekutiboaren jardueretarako kontrol tresnak ditu; honen garapenean eta prozesuan eragiteko helburuarekin.
Parlamentuak bere funtzioak betetzeko Gobernutik behar adina informazio eskura dezake; modu berean, galderak, interpelazioak edo zuzeneko informazioa lortzeko Parlamentuak Ganberako organoen aholkulariak bertaratzea eska dezake.
Parlametuak Gobernuaren jarduna kontrolatzeko bi mekanismo ditu, hauek erkidegoaren zuzendaritza politikoan parte hartzea ahalbidetzen diote Parlamentuarai. Batetik, Zentsura Mozioaren bitartez, Legebiltzarrak babesa ematen dio beste hautagai eta programa bati Gobernuko lehendakari izateko. Bestetik, Konfiantza eskaeraren bidez, Gobernua ezartzen ari den programa berretsi edo Gobernua ordezten da.
Antolaketa
Hauteskundeetarako arautegia:
Parlamenturako hauteskundeak
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak azaroaren 17ko 1986/16 Lege Foralaren arabera arautzen dira. 50 parlamentari aukeratzen dira barruti bakarrean, hauek zerrenda itxi zein blokeatuetan aurkezten dira; eta aulkiak D'Hondt sistema proportzional batean oinarrituz herritarren bozaren arabera banatzen dira.
Parlamentuak bere mahaiburua eta hurrengo lau urteetan instituzioa gobernatu beharko duen mahaia hautatzen du. Hau 2015eko ekainaren 15eko ondoz ondoko saioan erabaki zen. Data horretatik aurrera, aurkezpen prozedura hasten da, eta kasu honetan, Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria ere bai. Lehendakari hori Nafarroako parlamentariek hautatzen dute, eta Espainiar Estatuko Erregeak izendatzen du.
Proposamena: Ganberaren osaketaren hurrengo 10 egunen barruan Ganberako mahaiburuak, ordezkatze parlamentarioa duten talde zein alderdi politikoen bozeramaileekin hautagai bat proposatu behar du; gutxienez hiru eguneko epearekin osoko bilkura batera deituta.
Inbestidura eztabaida: lehendakari proposamenaren komunikazioarekin batera inbestidura saioa hasten da. Hautagaiak, inolako denbora-mugarik gabe, bere programa politikoa aurkezten du. Ondoren, talde politiko bakoitzak, handienetik txikienera, 30 minutuko interbentzioa egin dezake. Talde mistoa, interbentzioa burutzean azkena izango dena, bere denbora bere taldeen artean bana dezake. Hautagaiak talde parlamentarioei nahi haina aldiz erantzuten ahal die, banaka edo orokorrean. Beraz, Ganberako mahaiburuak zehaztutako denbora izango dute talde parlamentarioek honen erantzunari erreplika egiteko.
Bozketa: mahaiburuak zehaztutako ordutegiaren barruan egiten da bozketa, paperen bidez modu sekretuan. Hautagaiak erabateko gehiengoa lortzen badu lehendakaria izango da. Bestela, 24 ordu barru bozen gehiengo sinplea lortu beharko du lehendakari izateko.
Izendatzea eta boterearen eskuratzea: Erregeak BOEn eta BONen argitaraturiko Errege Dekretuan oinarrituz, Nafarroako Gobernuko lehendakari izendatzen du hautetsi berria. Hurrengo 10 egun naturaletan Parlamentuko mahaiburuaren aurrean hautetsiak zin eginez edo bere hitza emanez kargua onartzen du (Lege Foraleko 24 eta 25 art. 2004/14 abenduaren 3an).
Hautagaia onartzen ez bada, modu berean, hurrenez hurren, hurrengo hautagaiak aurkeztu behar dira. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetatik hiru hilabeteko epea igaro bada, eta ez bada hautagairik aurkeztu edota aukeratu, Parlamentua desegingo da eta berriz ere, hauteskundeak deituko dira. Parlamentu berriak lau urtez egongo da agintean.
Parlamentuaren batzarrak
Hurrengo datu guztiak 2015-2019 legegintzaldikoak dira.
Osoko bilkura
50 parlamentariak biltzen ditu, instituzioaren ordezkari gorena da. Izaera errepresentatiboa duela eta Ganberako kide guztiak parte hartzen dutela kontuan hartuz, Nafarroaren borondatearen adierazpen zuzenenatzat ulertu behar dugu. Udalbatzak, batzordeek aurretik proposatutako foru legeak onartzeaz arduratzen da. Nafarroako Gobernuak Estatuarekin edota beste Autonomia Erkidegoekin adostu beharreko hitzarmenak baimentzen ditu. Gobernua kontrolatzen du Mozio Zentsuren eta galdera eta interpelazioen bidez. Laburbilduz, osoko bilkura ekintza parlamentarioaren eginkizun garrantzitsuenez arduratzen da.
Lehendakari edo mahaiburua: Unai Hualde, Geroa Baiko kidea.
Lehendakariorde edo mahaiburuordea: Inmaculada Jurío, PSNko kidea.
Bigarren lehendakariorde edo mahaiburuordea: Yolanda Ibáñez, UPNko kidea.
Idazkaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin, Navarra Sumako kidea.
Bigarren idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
Beste guztiak: foru parlamentariak.
Mahaia
Gainerako batzordeen lana zuzentzeaz arduratzeaz gain, eztabaidarako aurkezten diren gaien izapidetzea aitortzen die. Horretaz gain, Parlamentuaren funtzionamenduaren administrazio ordinarioaz arduratzen da; eta ekimen ofizialetan Ganberaren ordezkaria izan behar du. Parlamentuaren osaketarako egiten den lehenengo saioan Ganberako Mahaia aukeratzen da. Mahai hori Parlamentuaren lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Mahaiburua Ganberaren ordezkaritzaz eta lan parlamentarioez arduratzen da. Gainera, zalantza kasuetan erregelamendua interpretatzeko eta hau betearazteko eskuduntzak ditu. Lehendakari edo mahaiburua parlamentarien artean erabateko gehiengoarekin aukeratzen da, hau ez bada horrela gertatzen, bigarren bozketan, lehenengoan boza gehien atera dituztenen biren artean boza gehien ateratzen dituena lehendakari izango da.
Lehen lehendakariordeak eta eta bigarrenak, hurrenez hurren, lehendakari ordezkatzen dute, lehendakariak ezintasunik izanez gero haren eginkizunak bere eginez. Lehen idazkariak eta bigarrenak saioen eta lan parlamentarioen garapenean lehendakaria laguntzen dute.
Lehendakari edo mahaiburua: Unai Hualde, Geroa Baiko kidea.
Lehendakariorde edo mahaiburuordea: Inmaculada Jurío, PSNko kidea.
Bigarren lehendakariorde edo mahaiburuordea: Yolanda Ibáñez, UPNko kidea.
Idazkaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin, Navarra Sumako kidea.
Bigarren idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
Bozeramaileen batzordea
Ganberako Mahaia laguntzen duen zuzendaritzarako batzordea da. Betan, talde parlamentarioak beren bozeramailearengatik ordezkatuak daude. Hauek lan eta auzi parlamentarioen izapidetzeak merezi duen epaiketa politikoen formakuntzan parte hartzen dute. Erabakiak boza ponderatuaren sistemaren bidez hartzen dira (bozeramaile bakoitzak bere talde parlamentarioak dituen aulki haina boza ditu). Hauek dira batzorde hauen eginkizun batzuk: Ganberaren aurrekontuak eta kontuak onartzea eta adierazpen instituzionalak egitea.
-Bozeramaileen batzordearen egitura:
Adolfo Araiz Flamarique, EhBilduko kidea.
Ana María Beltrán Villaba, PPko kidea.
María Victória Chivite Navascués, PSNko kidea.
Carlos Couso Chamarro, Ahal dugu-Podemoseko kidea.
José Miguel Nuin Moreno, Izquierda-ezkerrako kidea.
Batzorde Iraunkorra: Nafarroako Parlementua bilduta ez dagoenean (urtarrilean, uztailean eta abuztuan) eta hauteskundeak deitu direlako Ganbera desegiten denean, honen eginkizunetaz arduratzen da. Honen ekintzak ezohiko eta beharrizan larriengatik justifikatuak egon beharko dira. Nafarroako Parlamentuko lehenakaria Batzorde Iraunkorraren burua da, hitz egiteko eskubidea duen arren, ez du boza eskubiderik. Horretaz gain, mahaikideak eta Bozeramaile batzordearen kideak ere honen parte dira. Erabakiak boza ponderatuaren sistemaren bidez hartzen dira.
-Batzorde Iraunkorraren egitura:
Presidentea: Ainhoa Aznarez Igarza, Ahal dugu-Podemoseko kidea.
Bigarren presidenteordea: Alberto Catalan Higueras, UPNko kidea.
Idazkaria: Maiorga Ramirez Erro, EhBilduko kidea.
Bigarren idazkaria: Maribel Garcia Malo, UPNko kidea.
Beste guztiak: parlamentario foralak.
Ohiko batzordeak eta batzorde bereziak
Gobernuaren arloen araberako organo espezializatuak dira batzordeak. Ganberaren osaketa eskala txikiago batean, proportzionalki erreproduzitzen dute. Beren eginkizun nagusia lege proposamen eta proiektuak aztertzea da, hauek aldatuz onartzen diren zuzenketen arabera. Hau bukatzean Txostena sortzen da, eta Ganberaren osoko bilkuraren aurrean berriro aztertzen da.
Gobernua kontrolatzen dute galdera, mozioen eta saio informatiboen bitartez; hauetan gobernukide baten presentzia eskatzen da.
Hautaz gain, Osoko bilkurak beste batzorde batzuk sor ditzake; eta batzorde bereziak ere bai, ezohiko gaiak tratatzeko; hauek konpontzean batzordea desegingo litzateke. Horretaz gain, ikerkuntzarako batzordeak sor ditzake interes publikoko edozein gairen inguruan ikertzeko.
Nafarroako Parlamentuaren batzorde bereziak:
-Desgaitasunerako politika integralen batzorde berezia.
↑(Euskaraz) «Erreferentzia historikoa | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.(Euskaraz) «Parlamentuaren eginkizunak | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.
↑(Gaztelaniaz) «Elecciones 2015 | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.
↑(Euskaraz) «Los Órganos del Parlamento | Parlamento de Navarra», www.parlamentodenavarra.es. Noiz kontsultatua: 2018-04-04.