Brigitte Bierlein (Viena, 1949ko ekainaren 25a – ibidem, 2024ko ekainaren 3a) austriar epaile eta politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 2019tik 2020ra.
1971n zuzenbideko doktoretza jaso zuen Vienako Unibertsitatean. Epaile lanetan aritu zen 1977ra arte, fiskal lanetan hasi zen arte. 1990ean Fiskalrza Nagusian lan egin zuen eta 2003an Auzitegi Konstituzionalean presidenteorde kargua hartu zuen. 2018tik 2019ra Auzitegi honetako presidentea izan zen.
Alexander Van der Bellen presidenteak 2019ko ekainean izendatu zuen kantziler, Sebastian Kurzen aurkako zentsura-misioak parlamentuan irabazi ondoren. 2000ko urtarrilera arte egon zen karguan, Kurz boterera itzuli zen arte, 2019ko iraileko ekzioak irabazi ondoren.