Busturialdea
Busturialdea-Urdaibai Euskal Herria Busturialdea Oiz menditik.
Herrialdea Bizkaia Udalerriak Ajangiz , Arratzu , Bermeo , Busturia , Ea , Elantxobe , Ereño , Errigoiti , Forua , Gautegiz-Arteaga , Gernika , Ibarrangelu , Kortezubi , Mendata , Morga , Mundaka , Murueta , Muxika , Nabarniz eta Sukarrieta Herri handiena Gernika Koordenatuak 43°18′N 2°42′W / 43.3°N 2.7°W / 43.3; -2.7 Azalera 282 km² Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Busturialdea [ 1] —ofizialki, Busturialdea-Urdaibai — Bizkaiko iparraldean eta erdialdean dagoen eskualdea da, Bermeo eta Gernika udalerri nagusiak dituena.
Urdaibai eremu naturalarekin bat egiten du geografikoki.Bizkaiko lurraldearen % 12,7 hartzen du eta eginkizun garrantzitsua bete izan du Bizkaiaren dinamizazioa eta antolamenduan, Gernikako Arbola bertan kokatzen baita.
Mugakideak
Busturialdeak mugakide hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa ; mendebaldean, Mungialdea ; hegoaldean, Durangaldea ; eta ekialdean, Lea-Artibai .
Herriak
Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo
San Antonio hondartza, Sukarrieta
Urdaibai
Honako herri hauek eta 2011ko biztanleria biltzen ditu:
Herria
Biztanleria
Lurraldea km²
Alderdi politikoa (2019)
Ajangiz
450
7,35
EH Bildu
Arratzu
387
10,34
EAJ
Bermeo
17.159
34,12
EH Bildu
Busturia
1.717
19,63
EAJ
Ea
884
14,17
EH Bildu
Elantxobe
393
1,85
EH Bildu
Ereño
249
10,67
EAJ
Errigoiti
532
16,42
EAJ
Forua
978
7,94
EAJ
Gautegiz Arteaga
895
13,57
EAJ
Gernika-Lumo
16.863
8,47
Guztiontzako Herria
Ibarrangelu
652
15,56
Armendu
Kortezubi
445
11,91
EAJ
Mendata
368
22,39
EAJ
Morga
427
17,6
EAJ
Mundaka
1.929
4,15
EH Bildu
Murueta
311
5,45
EAJ
Muxika
1.457
50,02
EH Bildu
Nabarniz
232
11,75
EH Bildu
Sukarrieta
360
2,3
Independenteak
Inguru naturala
Urdaibai biosferako natura erreserba Busturialdean dago, Bizkaiko kostaldean . Natura erreserbaren ardatza Oka ibaiak sortutako Gernikako itsasadarra da.
Sollube (686 m) da eskualdeko mendirik altuena.
Euskara
Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago. Izan ere, UEMAko kidea da Bermeo , mankomunitatearen herririk handienetakoa. Bai eta Ajangiz , Arratzu , Busturia eta Muxika herriak ere.
Eskualdeko bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da. Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeo herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan (2012).
Hedabideak
Telebistak
Egunkariak
Aldizkariak
Irratiak
Argazki galeria
Pertsonaia ezagunak
Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878 -1942 ), bertsolari muxikarra .
Rafael Iriondo (1918 -), futbolaria eta entrenatzaile gernikarra .
Luis Villasante (1920 -2000 ), apaiz eta euskaltzain gernikarra.
Nestor Basterretxea (1924 -), margolari, eskultore eta zinegile bermeotarra .
Bitoriano Gandiaga (1928 -2001 ), fraide eta idazle mendatarra .
Jon Lopategi (1934 -), bertsolari muxikarra.
Manuel Leginetxe (1941 -), kazetari eta idazle arratzuarra .
Joan Mari Torrealdai (1942 -2020 ), idazlea eta Euskaldunon Egunkaria -ren bultzatzailea.
Edorta Jimenez (1953 -), idazle mundakarra .
Antonio Karmona Herrera (1968 -), futbolari bermeotarra .
David Seco (1973 ), ziklo-kroslari busturiarra .
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak