Txorierriko ikuspegia (Loiu ).
Txorierri edo Asua harana Bizkaiko erdialdean dagoen eskualdea da. Bilboko itsasadarreko eskumaldean dago kokatuta eta sei udalerrik osatzen dute, Derio izanda populatuena eta mankomunitatearen egoitza bere barnean duena. Eskualde honetan daude Bilboaldea eta Euskal Herri osoko azpiegitura garrantzitsuenetako batzuk, Bilbo-Loiu aireportua eta Zamudioko parke teknologikoa , besteak beste.
2011n 20.000 biztanle inguru biltzen zituen.
Geografia
Mugakideak
Mugakide hauek ditu: Iparraldean, Mungialdeako eskualdea; hego-mendebaldean, Bilbo Handia ; (Bilbo eta Galdakao , hegoaldean; Erandio , mendebaldean); eta Zornotza , ekialdean.
Inguru naturala
Asua ibaiak zeharkatzen du eskualdea. Lautada zabala osatzen du Artxanda eta Ganguren mendizerrek hegoaldean eta Bizkargi , Gaztelumendi eta Berreaga mendizerrek iparraldean estuturik.
Udalerriak
Udalerri horiek dira ofizialki Txorierriren barruan daudenak. Zenbaitzuek Erandio Goikoa , Goierri eta Asua auzoak ere (hirurak Erandioko auzoak) Txorierriren barruan sartzen dituzte. Hainbat sailkapenetan Erandio Txorierri barruan agertzen da.
Azpiegiturak
Bilborekiko dependentzia handia duen eskualdea da. Bertan daude Bilboko aireportua (Loiun ), Bilboko hilerria (Derion ), Teknologia Parkea (Zamudio eta Derion) eta beste hainbat enpresa eta poligono. Lehen ere apaiztegia bazegoen Derion, gaur egun "Arteaga centrum" izena duen eraikinean.
Lauro ikastola (Loiu ) bertako hezkuntza zentrorik ezagunena da. Txorierriko herri guztietan eskola publikoak daude (Loiun izan ezik). Institutua Derion dago, baita Eskola Politeknikoa eta Nekazaritza eskola ere. Bestelako ikastetxeak: Esperanza Alhama, Munabe, Urdaneta, Bizkaia, Ikastetxe frantsesa...
Athletic Club futbol taldeak bertan ditu kirol-instalakuntzak , Lezaman .
Osasunari dagokionez, Zamudioko Ospitaleak gaixo psikiatrikoak atenditzen ditu.
Elkarteak
Hedabideak
Eskualde osoko informazioa "Aikor " izeneko aldizkariak biltzen du euskaraz . Aldizkari horrek Interneten ere zabaldu ditu ateak.
Ekonomia
Eskualdean Bizkaiko txakolina ekoizten da, batez ere Lezaman , baina baita Zamudion , Larrabetzun eta Derion ere.
Txorierrin gaur egun milaka enpresak dute egoitza. Herri guztietan daude industria poligono handiak.
Pertsonaia ezagunak
Ikus, gainera
Kanpo estekak