SondikaBizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierriko eskualdearen bigarren populatuena Derio ondoren (2016. urtean 4.461 biztanle zituen). Halaber, eskualdean mendebaldeen dagoen herria da eta Asua ibaiak zeharkatzen du.
Udalerri mugakide hauek ditu: Iparraldean Loiu, hegoaldean Bilbo, ekialdean Derio eta mendebaldean Erandio.
Historia
Herriko lehenengo aipamenak XII. mendekoak dira, eta antzina Uribeko merindadearen herriburua izan zen. XV. mendean, Sondikak 44. zenbakia zeukan Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietan.
2015eko udal hauteskundeetan EAJk gehiengo osoa eskuratu zuen berriro, eta zinegotzi bat gehiago lortu zuen (zazpi guztira). Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk hiru zinegotziak mantendu zituen, PSE-EEk berea mantendu zuen eta PPk galdu egin zuen zeukan zinegotzi bakarra. Gorka Garro berriro hautatu zuten alkate.
Sondikatarren jatorrizko hizkera mendebaldeko euskararen aldaera da, Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera, sartaldeko[4] multzokoa: Txorierriko euskara[5][6]. Gaur egun, biztanleen heren bat inguru euskal hiztuna da.
"Aikor" herriko aldizkaria da, euskaraz argitaratua.
Aurreko lineaz gain, Euskotrenek anezka zerbitzua ere eskaintzen du Lutxana-Erandio eta Sondikako geltokien artean. Linea horren barruan hurrengo geltokia ere Sondikan kokatzen da: