ZeberioBizkaiko hegoaldean kokatuta dagoen udalerria da, Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta dagoena. Bi mendilerrok inguratutako harana da, 47,87 km²-ko zabalera dau eta 1084 biztanle inguru zituen 2022. urtean.
Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du udalerria, Nerbioi ibaian amaitu arte.
Bertan jaiotzen den errekak ematen dio izena herriari. ZeberioerrekaMurga mendian jaiotzen da eta Nerbioi ibaira isurtzen ditu bere urak. Zeberio errekaren arroak 48km2 ditu eta itsasoaren mailatik 240 metrora jaiotzen da Zeberio udalerrian.
Geografia
Hidrografia
Zeberio ibaira beraien ura isurtzen duten beste erreka txikiak hurrengoak dira:
Eskualdeko klima atlantikoa da, tenperatura leunekin eta urtaroen arabera aldaketa gutxirekin, baina prezipitazio dezenterekin urte osoan zehar. Ibarreko euriteek eta geografiak Zeberio ibaiaren dozena bat ibaiadar sortzen dituzte.
Sisilikoganeko leza (Arrugaeta o Semenarro),Ereñotzako lezea (entre Zeberiogane y Ereñotza), Urrutzako lezea (Solatxi),Urrutzabengoako koba (Solatxi).
Historia
Historia soziala
Zebereio udalerria 1379.urtean sortu zen ofizialki D.Juan infantearen eskutik. Aspalditik, Zeberioko bizilagunak bi taldeetan egon dira banatuak, Patroiak batetik eta Infanzoiak bestetik.
Bi talde horiek independienteki kudeatzen zituzten euren udalak. Hala ere, asanblada orokorrak antolatzen zituzten komunak ziren gaiak kudeatu ahal izateko, esterako; bideak, zubiak, eraikinak…
1743. urtean Zeberioko udaletxea eraikitzen hasi ziren eta geroztik asanblada orokorrak bertan gauzatzen zituzten. Alabaina, udaletxean ez zegoen bizilagun ororentzat tokirik, hori dela eta, asko asanbladatik kanpo geratzen zen eta euren boto eskubidea ez zen errespetatzen.
Zeberioko udala banatua egoteak herrian suposatzen zuen bikoiztasuna 1873. urtean amaituko zen, bertako korregidoreak horrela aginduta. Horretarako udal bakarra eta fiel errejidore bakarra aukeratzeko agindua eman zuen.
Burdin Hesia
Bilbo inguruan, Gerra Zibilaren garaietan , Altxamendu militarraren ostean, Txorierri eta Galdakao aldetik eraiki zen taktika militarra edo guda estrategia izan zen Burdin Hesia, 80km batez besteko luzeera zuena.
Eusko Gudarosteen (70 batailoitan antolatutako 40.000 gudari eta miliziarrek osatutakoa) eskutik, Frankoren armadari aurre egiteko helburua zuen horrek. 1936 eta 1937 bitartean eraikitako lubakiak, bunkerrak eta bestelako estrukturak ziren. Burdin hesia Gerra Zibilean zehar aktibo mantendu zen. Alabaina, estruktura horrek akats ugari zituen, hori dela eta, 1937ko ekainean armada Frankistak Bilbo hiria hartu zuen.[4][5]
Sorginkeriak Zeberion
Zeberioko herriak asko du esateko sorginkeriari dagokionez. Kontatzen denaren arabera,
sorginkeriak presentzia handia izan zuen Zeberion. Bertan toponimo ugari existitzen dira; Gesala, Zeberiogana, Gorozitu, Etxazo… Hala ere, badago bat bertakoa ez dena, Dimako Petralanda eta, esan genezake azkeneko hori ezagunenetako bat dela.
Izan ere, esaten da, sorginak eta lamiak Zeberioko toki desberdinetatik Dimako Petralandara joaten zirela hegan; Olio berezi bat igurtzen zuten eta “laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik” esaldia esan eta hegan hasten ziren. Dimako Petralandako zelaian akelarreak eta sorginkeriak egiten zituztela esaten da, horregatik da bereziki ezaguna.
1555-1558. urten bitatartean, ez ziren gutxi izan sorgintzat epaituak izan ziren emakumeak, besteak beste, Zeberioko 18 lagun auzipetu zituzten Gesalan(zeberioko auzo bat da), Kalahorrako Inkisizioak aginduta. Hori gutxi balitz, Orozkoko 21 lagun eta Arratiako beste 22 emakume ere epaituak izan ziren. [6][7]
Demografia
Zeberioko biztanleria beti izan da nahiko baxua, lursail asko dituen arren etxebizitzak ez baitirelako hain ugariak. Beheko taulan ikusi ahal dugun moduan, azken mendeko hamarkada ugariena, biztanleriari erreparatuz, 1940a izan zen. Gaur egun berriz nabarmen jaitsi da kopurua, 1073 biztanleraino. Baina momentuan Zeberiok 1084 biztanle ditu, orain dela 4 urte baino 11 biztanle gehiago. [8]
Zeberioko biztanleria
Biztanleria adin, genero eta jatorriaren arabera
Bertako biztanleen generoari dagokionez, gaur egun, gehiengoa gizonezkoak dira, baina oso orekatuta daude zenbakiak gutxi batzuk gehiago bakarrik baitira. Adina erreparatuz berriz ez dago hain orekatua, nabarmena da 20-64 urteko pertsonen kopuru handia.
Azken urteotan patroi bera jarraitu da, horregatik esan dezakegu Zeberio ez dela herri gaztea, baina ezta zaharra ere, bertako biztanleen bataz besteko adina 50 urtekoa da.
Zeberioko biztanleriaren %6,3a da Bizkaitarra, hau da, bertakoa. %2,3a berriz Euskal Herriko beste bi probintzietakoa da, , %1,9 Araba eta %0,4 Gipuzkoa. Baina Euskal Herriko beste probintzien ehunekoa baino nabarmenagoa da atzerritik etorritakoena %4,6 eta are eta gehiago beste lurralde batetik etorritakoena %6,8.
Beraz esan dezakegu Zeberioko biztanle gehienen jatorria dela Bizkaia baina bertakoak ez direnen gehiengoa beste lurralde batetik datozenak dira, ez Euskal Herritik etorritakoak.
2019ko maiatzaren 26an eman ziren hauteskundeetan, EAJk eskuratu zuen berriz ere gehiengoa 395 botorekin. Beraz, Karlos Idrin Gorrotxategi alkate bezala jarraitu zuen lau urtez. [9]
2023ko maiatzaren 28an eman diren azkenengo hauteskunde hauetan, EH Bilduk lortu izan du gehiengoa, 351 boto lortuz, Ekain Goti Olabarri alkate bezala hautatuz.[10]
Zeberioko ekonomiaren ehuneko handiena hirugarren sektoretik dator, hau da, zerbitzuetattik, %68,4 zehazki. Lehen sektoreari dagokionez BEGaren %12,5a hartzen du, ustiategiak, nekazaritza, abeltzaintza... honen parte izanik. 83 establezimendu daude udalerrian eta bertako BPGa 15.998€koa da.
Batez besteko familia errenta 48.285€koa da eta pertsona errenta berriz 14.290€koa.
Herriko enplegu tasa %54,2koa da eta udaleko gastua enplegua sustatzeko 8.693€koa. [11]
Kultura
Jaiak
Gabonetako kultura astea eta nekazaritza azoka-Azaroko azken igandea
San Antolin (Zubialde)Irailak 2(patronal)
San Anton (Barañao) Urtarrilak 17
San Blas (Saldarian) Otsailak 3
Otsailak 21 (inauteriak)
Ascension (Uriondo) Aste Santua
Santa Cruz (Santa Cruz) Maiatzak 3
San Antonio (Ermitabarri) Ekainak 13
San Segismundo (Upo) Uztailak 18 (+-)
San Ignacio (Undurraga) Uztailak 31
San Adrian (Argiñao) Abuztuko lehen igandea
San Lorenzo (Elizondo) Abuztuak 10
Andra Mari (Zeberiogana) Abuztuak 15
San Bartolome (Uxar) Abuztuak 24
San Esteban (Etxaso) Abenduak 26
San Tomas Zaharra (Barbatxao) Abenduak 2
Museoa
Errementari Museoa, 120 metro koadroko espazioa da, apartamentu turistikoen azpialdean kokatzen dena; garai batean Ermitabarriko eskolak hartzen ziren eraikinean.
Museo honen bitartez, Zeberioko Udalak bere iraganaren zati bat gorde dadila eta industria metalikoarekin zerikusia duen ondare etnografikoa etorkizuneko belaunaldientzat argitaratzea lortzen du.
Ondarea
Euskara
Biztanleen %90 euskalduna da herrian. Bertan, mendebaldeko euskara (bizkaiera) berba egiten da. Zehatzago, bizkaieraren barnean, sartaldeko azpieuskalkian[15] kokatzen den Arratiako euskara[13][14] egiten da.
Herrian bertan hainbat plan daude martxan euskara lehenesteko eta herriko biztanleen erakunde publikoen eta euskararen harremana estutzeko.[16]
Hedabideak
Prentsa idatzia
Herri honetako berriak zabaltzen dituen aldizkari batekin topatzen gara, Begitu.[17]
2002ko apirilean sortu zen, Arratia, Ubide eta Zeberio gertakizunak biltzeko eta horrela, herritarrei komunikatu ahal izateko.
Bilborako distantziari erreparatzen, bi errepideekin topatzen gara, 19 km-ko Artearako errepidearekin eta Bilbotik Urduñerako beste batekin.
Zeberioko garraio publikoari dagokionez, Bizkaibus da bertan existitzen den zerbitzu bakarra. Are gehiago, linea bakarra dago martxan; A3928 autobus-linea ,Artea - Ugao Miraballes - Artea.
Baina trenari dagokionez, hurbilen dagoen geltokia Miravallesen aurkitzen da, 7km-ra.[1]
Osasun etxea
Zeberioko osasun zentroa Zubialde plazan dago kokatua.