Tarragonako Zelaiko eskualde naturaleko hego-ekialdean dago, ordokiko leku baxuenean eta itsasoaren ondoan. Lur laua du gehienbat, batez beste % 2ko maldarekin. Altuera handiena ez da 70 m gainditzera heltzen itsas mailaren gainetik.
Klima
Cambrilsek klima epela eta leuna du, tipikoki mediterraneoa . Udan batez beste 25 °C da tenperatura maximoa, eta neguan 12 °C.
Demografia
Cambrilsek 32.915 biztanle zituen 2015ean; beraz, kilometro koadroko 1.220,59 biztanle ziren.