Cerro Mercedario Argentinako San Juango probintziaren hego-mendebaldean kokatutako mendia da. 6.770 mko garaiera du[1] eta Andeetako zortzigarren mendirik altuena da. Lehenengo igoera Adam Karpiński eta Wiktor Ostrowski poloniarrek egin zuten, 1934ko urtarrilaren 18an. Tontorrean cairn bat eraiki zuten[2].
Erreferentziak
- ↑ Mercedario. andesargentinos.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-09-14).
- ↑ Daszynski, S. W.. (1934ko iraila). «A Polish Expedition to the High Andes» The Geographical Journal 84 (3): 215-223..
Kanpo estekak