Eufrates[1] (antzinako grezieraz: Εὐφράτης; turkieraz: Fırat; arabieraz: الفرات, al-Furāt; kurdueraz: Firat; asirieraz: ܦܪܬ, Prath; hebreeraz: פרת, Prat; armenieraz: Եփրատ, Yeprat}}), Eufrates ibaia bezala ere ezaguna, Mendebaldeko Asiako ibairik nagusienetariko bat da. Turkia, Siria eta Irak zeharkatzen ditu. 2.786 km luze da, eta 440.000 km²-ko arroa drainatzen du[2]. Tigrisarekin batera Mesopotamiako bi ibai handienetakoa da, mendebaldekoena zehazki.
Geografia
Bi adar ditu sorburuan, Kara Su eta Murat, Elazigen ipar-mendebaldean, Kebandik 10 km-ra (Turkiako hego-ekialdean), elkartzen direnak. Kara Su izeneko adarra (Sartaldeko Eufrates modura ere ezaguna) 3.290 metroko garaieran jaiotzen da Kargazapi Dagen, eta 442 km luze da. Murat edo Ekialdeko Eufrates, berriz, Ararat menditik hurbil, Van aintziraren iparrean, sortzen dena, 722 km luze da.
Elkargunetik aurrera Anatoliatik igaro, Taurus mendiak gurutzatu, Siriatik igaro eta hortik Irakera doa. Herrialde honetan, 1.200 kilometrotan, Tigrisekin batera, Mesopotamia osatzen du. Beheko ibilguan beso ugari dauzka eta zingirak eratzen ditu. Irakeko hego-ekialdean, Tigrisekin elkartzen den lekuan, Xatt al-Arab sortzen du, Pertsiar Golkora isurtzen dena.
830 m³/s-ko ur-emaria du Sirian, baina udan 300 m³/s-ra jaisten da eta goraldietan 5.200 m³/s arte irits daiteke. Beti ere, 1970eko hamarkadatik aurrera Turkia eta Sirian eraiki ziren urtegi handiek erabat aldatu dute ur-emarien erregimena[2].
Eufratesen arroak 440.000 km² inguruko eremua hartzen du; % 47 Iraken dago, % 28 Turkian, % 22 Sirian, % 2,97 Saudi Arabian eta % 0,03 Jordanian[2].
Ibaiadar nagusiak
Izena
|
Luzera (km)
|
Arroa (km2)
|
Emaria (m3/s)
|
Bazterra
|
Kara Su
|
450
|
22000
|
|
Lotunea
|
Murat ibaia
|
650
|
40000
|
|
Lotunea
|
Sajur ibaia
|
108
|
2042
|
4,1
|
Eskuinaldea
|
Balikh
|
100
|
14400
|
6
|
Ezkerraldea
|
Khabur
|
486
|
37081
|
45
|
Ezkerraldea
|
Hidrometria
Eufratesen emaria 1924 eta 1972 artean neurtua izan da Hiten[3], Bagdadetik 150 km ipar-mendebaldera dagoen Irakeko herrian. Gune horretan du emaririk handiena, handik behera ibaiko ura baliatzen duten ureztatze azpiegitura ugari dagoelako. Horrezaz gain, Hitetik aurrera Eufratesek ez du garrantzizko ibaiadarrik.
Eufrates ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Hiten neurtuak
Datuak: 1924 eta 1972 artean
Historia
Leinu beduino ugari kokatu da Eufrates ibaiaren haranean. Babilonia ere haren bazterrean eraikia zegoen.
«
|
31 «Zuen lurraldea Itsaso Gorritik Mediterraneoraino hedatuko dut, eta Sinai basamortutik Eufrates ibairaino. Lurralde hartako biztanleak eskumende jarriko dizkizuet, eta zuek bota egingo dituzue. 32 Ez egin hitzarmenik haiekin, ezta haien jainkoekin ere. 33 Ez utzi haiei zuen lurraldean bizitzen, nire aurka bekatu egitera eraman ez zaitzaten; bada, haien jainkoak gurtuko zenituzkete zeuen galbiderako».
|
»
|
—Elizen Arteko Biblia. 2008. Irteera. (23. ataleko azken bertsetak).
|
Erreferentziak
Kanpo estekak