Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Eugène Simon

Eugène Simon

Bizitza
JaiotzaParis1848ko apirilaren 30a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrantzia
HeriotzaParis1924ko azaroaren 17a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, entomologoa, arachnologist (en) Itzuli, ornitologoa, naturalista eta botanikaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Historia Naturalaren Museoa
Jasotako sariak
KidetzaSociété zoologique de France (en) Itzuli
Frantziako Zientzien Akademia
Société entomologique de France (en) Itzuli

Eugène Louis Simon (Paris, 1848ko apirilaren 30 - Paris, 1924ko azaroaren 17a)[1] araknologo, entomologo eta botanikari frantsesa izan zen. Historian armiarma taxonomia gehien egin duen ikerlaria da, 4000 espezie berritik gora deskribatu zituelarik.[2]

Biografia

Aita medikua zuen, eta haurtzaroan Georges Cuvierren "Le Règne Animal" irakurri zuen. Familia aberatsekoa izanik, Natura Zientziekiko zaletasuna garatu ahal izan zuen, bereziki armiarmen eta kolibrien ikerketan sakonduz.

Natura-zientziak Sorbonako Unibertsitatean estudiatu zituen Henri Milne-Edwards, Claude Bernard eta Lacaze-Duthiersekin.

Graduatu ostean, buru belarri ekin zion araknidoak estudiatzeari, artean asko landu gabe zegoen ikerketa arloa. Gainera, kolibriak, krustazeoak, intsektuak eta onddoak ere ikertu zituen.

1924an Parisen hil zen, 76 urte zituela.

Esplorazioak

Ikerlari asoziatu soila zen arren, Pariseko Historia Naturalaren Museoan idazmahaia zuen. Laginak herrialde askotatik bidaltzen bazizkioten ere, errezeloa zuen batzuetan biltzaileek zenbait ale garrantzitsu jaso gabe uzten zutela, erakargarriak ez zirelako. Horretara, bilduma handitzera zuzendutako espedizio asko egin zituen: Frantzia eta Italia (1864), Espainia (1865-68), Korsika eta Maroko (1869), Tunisia eta Aljeria (1875),Venezuela (1887-88), Egipto, Suez eta Aden (1889-90), Filipinak (1890-91), Zeilan eta India hegoaldea (1892) eta Afrika Hegoaldea (1893).

Bestalde, San Estebanen (Venezuela) 19 kolibri espezie lortu zituen, munduko bilduma ikusgarrienetako bat abiaraziz. Espezie asko deskribatu zituen, eta Anopetia, Stephanoxis, Haplophaedia eta Taphrolesbia generoak sortu zituen. Eupetomeuna macroura simoni azpigeneroa bere omenez izendatu zen. Kolibriei buruzko bere lan nagusia "Histoire naturelle des trochilidae" 1921ean argitaratu zuen.

Botanikan ere ekarpenak egin zituen (beste lanen aldean, erlatiboki kopuru txikian). Bai zoologian bai botanikan, bere egiletza aitortzeko "Simon" laburdura erabiltzen da (ez nahastu Eugène Ernest Simon botanikoaren laburdurarekin, "E.Simon").[3]

Eugène Simon Euskal Herrian

Bioespeleologoak Urallaga Sistemako kobazulo batean (Trianoko mendiak, Galdames).
Bioespeleologoak Urallaga Sistemako kobazulo batean (Trianoko mendiak, Galdames).

Eugène Simon behin baino gehiagotan etorri zen Euskal Herrira. XIX gizaldi amaieran bertako espeleologoekin harremana izan zuen, bereziki lagin bioespeleologikoak biltzen aritzen zirenekin. Horrela, 1872an Albiako koban (Urduña) izan zen; bertan opilioi espezie berria aurkitu zuen, Ischyropsalis dispar izendatu zuena;[4] eta berak Albian jasotako laginetatik, Charles Piochard de la Brûleriek ere Adelops vasconicus espezie berria identifikatu zuen.[5] 1879an berriz, Sarako Palombiere haitzuloan Peltonychia navarica deskribatu zuen.[4] 1881 inguruan, Uhagon, Mazarredo eta Seeboldekin batera hainbat kobazulo bisitatu zituen:[6] Arenaza eta Urallaga (Galdames), Donibane Lohizune, Serantes (Santurtzi) Albia eta Embajada (Urduña); bertan hartutako laginetatik identifikatu zituen Iberina mazarredoi, Sabacon vizcayanus, Ischyropsalis superbus eta Ischyropsalis magdalenae espezie berriak.[7] Eta 1884an beste espezie berri bi: Troglohyphantes cerberus (Pirinio frantsesen hego-mendebaldeko zehaztu gabeko koba batetik), eta Troglohyphantes furcifer Orobetik (Altsasu).[4]

Taxonomia

Gyas titanus opilioia (Simon, 1879)
Gyas titanus opilioia (Simon, 1879)

Eugène Simonek eskema taxonomiko berria garatu zuen, ordura arte ezagutzen ziren taxonak barruan hartze aldera.[8]

4.650 armiarma espezie berri deskribatu zituen; haietatik 3.790 oraindik baliozkoak dira (2013ko datua).[2]

Genero berriak ere sortu zituen (Anelosimus, Psellocoptus eta Phlogius adibidez). Guztira 26.000 araknido baino gehiago sailkatu zituen, 1918an Pariseko Historia Naturalaren Museoari eman zizkionak.

Argitalpenak

Bere lan nagusia, "Histoire naturelle des araignées", 16 urterekin idazten hasi zen, eta 20 urtez jarraipena eman zion (1864-1884 artean). Ostean, "Les arachnides de France" lan mardularekin jarraipena eman zion (1874-1937), zeinaren azken parteak bera hil ostean argitaratu ziren. Ostean, 328 idazlan argitaratu zituen araknidoei buruz, eta bi krustazeoei buruz.

Argitalpen nagusiak:

  • 1864-1884. Histoire naturelle des araignées, Librairie encyclopédique de Roret, París
  • 1872. Arachnides de Syrie, rapportés par M. Charles Piochard de La Brûlerie, in: Annales de la Société entomologique de France, Séries 5, 11: p. 245-264.
  • 1875. Les Arachnides de France, Librairie encyclopédique de Roret
  • 1877. Arachnides nouveaux ou peu connus, in: Annales de la Société entomologique de France (1) 6: p. 225-242.
  • 1879. Arachnides de France (VII volume, analyse), in: Annales de la Société entomologique de France (V) 9: CLX-CLXI
  • 1879. Essai d'une classification des Galéodes, remarques synonymiques et description d'espèces nouvelles ou mal connues, in: Annales de la Société entomologique de France, Séries 5, Tome IX: p. 93-154, planche 3
  • 1879. Les Ordres des Chernetes, Scorpiones et Opiliones, in: Les Arachnides de France), vol. VII: p. 1-332, Librairie encyclopédique de Roret, Paris
  • 1880. Descriptions de genres et espèces de l’ordre des Scorpions. (Annales de la Société entomologique de France, Paris,).
  • 1880. Description de deux nouveaux genres de l'ordre des Solifugae, in: Annales de la Société entomologique de France, Séries 5, X: p. 399-402
  • 1881. Arachnides nouveaux ou peu connus des provinces basques. Ann. Soc. Esp. Hist. Nat. 10:127-132. Madrid .
  • 1882. I. Viaggio ad Assab nel mar Rosso, dei signori G. Doria ed O. Beccari con il R. Avviso "Esploratore" dal 16 novembre 1879 al 26 Febbraio 1880. II Étude sur les Arachnides du Yémen méridional, Annali del Museo Civico di Storia Naturale di Genova, XVIII: p. 207-260.
  • 1884. Arachnides recueillis par M. l'abbé A. David à Smyrne, à Beïrout et à Akbès en 1883, a: Études arachnologiques, 15ª Mémoire, Annales de la Société entomologique de France (VI) 4: p. 181-196
  • 1885. Certain histological and anatomical features of the nervous system of a large Indian spider, Poecilotheria, in: American Zoologist 9 (1): p. 113-119
  • 1885. Études sur les Arachnides recueillis en Tunisie, en 1883 et 1884, par MM. A. Letourneux, M. Sédillot, et Valéry Mayet, vol. 8: IV + 1-59 in: Ministère de l'éducation nationale (France). 1885–1903. Exploration scientifique de Tunisie. Dix volumes.
  • 1885. Matériaux pour servir à la faune arachnologique de l'Asie méridionale. I. Arachnides recueillis à Wagra-Karoor près Gundacul, district de Bellary par M. M. Chaper. II. Arachnides recueillis à Ramuad, district de Madura par M. l'abbé Fabre, in: Bull. Soc. zool. France, X: p. 1-39
  • 1885. Matériaux pour servir à la faune des Arachnides de la Grèce, in: Annales de la Société entomologique de France (VI) 4: p. 305-356
  • 1886 “Arachnides recueillis en 1882-1883 dans la Patagonie méridionale de Santa Cruz à Punta Arena, par M. E. Lebrun, attaché comme naturaliste à la Mission du Passage de Vénus. (Bulletin de la Société de Zoologie)
  • 1888. Arachnides recueillis dans le sud de l'Afrique par le Dr. Hans Schinz, in: Annales de la Société entomologique de France, VII: p. 369-384
  • 1889. Notes sur quelques espèces de Trochilidés, in: Mémoires de la Société zoologique de France. vol. 2, 1889, p. 226–231
  • 1889: “Description de quelques arachnides du Chili et remarques synonymiques sur quelques unes des espèces décrites Par Nicolet” (Investigaciones Zoológicas Chilenas)
  • 1890. Étude sur les Arachnides recueillis par M. L. von Höhnel, officier de la marine autrichienne, pendant l'expédition de M. le comte S. Téléki dans l'Afrique orientale équatoriale, en 1887–1888, in: Annales de la Société entomologique de France (VI) 10: p. 125-130
  • 1890. Études sur les Arachnides du Yémen, in: Annales de la Société entomologique de France (VI) 10: p. 77-124
  • 1891. Description de deux espèces nouvelles d'Arachnides rec. dans le Sahara par le Dr. R. Blanchard, in: Bulletin de la Société zoologique de France, XIV: p. 198-199
  • 1892. Liste des arachnides recueillis en Syrie par M. Le Dr Théod. Barrois, in: Résultats scientifiques d'un voyage entrepris en Palestine & en Syrie par le Dr Th. Barrois, Revue Biologique du nord de la France 5 (2): p. 3-7
  • 1893 “Anisaedus gaujoni n. sp”. (Annales, de la Sociedad Entomológica de Francia, París,)
  • 1895. Galeodes graecus C.L. Koch, in: Annales de la Société entomologique de France (V) 9: p. 96-100
  • 1897. Arachnides recueillis par M. M. Maindron à Mascate, en octobre 1896, in: Bulletin du Muséum national d'histoire naturelle, Paris, III: p. 95-97
  • 1897. Catalogue des espèces actuellement connues de la famille des Trochilidés, París, L. Mulo, 1897, 416 pages
  • 1899. Arachnides recueillis par M. C.-J. Dewitz en 1898, à Bir-Hooker (Wadi Natron), en Égypte, in: Bulletin de la Société entomologique de France, 68: p. 244-247
  • 1899. Liste des Arachnides recueillis en Algérie par M. P. Lesne et description d'une espèce nouvelle, in: Bulletin du Muséum national d'histoire naturelle, Paris, V: p. 82-87. (82, 85, 86)
  • 1902 “Étude sur les Arachinides du Chili”
  • 1905 “Note sur la Faune des îles Juan Fernandez”. (Bulletin de la Société Entomologique. París)
  • 1905. Voyage de M. Maurice Maindron dans l'Inde méridionale (mai à novembre 1901), 7e Mémoire. Arachnides (1re partie), in: Annales de la Société entomologique de France, 74: p. 160-180
  • 1909. Etude sur les arachnides recueillis au Maroc par M. Martinez de la Escalera en 1907, in: Memorias de la Real Sociedad Española de Historia Natural, 6 (1): p. 1-43
  • 1909. Voyage de M. Maurice de Rothschild en Éthiopie et dans l'Afrique orientale anglaise (1904–1906). Arachnides 1. Part., in: Annales de la Société entomologique belge, 53: p. 29-43
  • 1921. Histoire naturelle des Trochilidae, L. Mulo, Paris

Ohoreak

  • Haplophaedia generoko kolibria.
    Haplophaedia generoko kolibria.
    Frantziako Entomologia Elkartearen lehendakari izan zen hiru aldiz (1875, 1887 eta 1901); 1908an Ohorezko Lehendakari izendatu zuten.
  • 1882an Frantziako Zoologia Elkartearen lehendakari ere izan zen.
  • 1909an, Frantziako Institutuaren Zientzien Akademiaren kide izendapena jaso zuten.
  • Araknologiako Nazioarteko Sozietateak Simon Saria eskeintzen du, haren lorpenak gogoratuz.[9]
  • Bere omenezko eponimoak:

Erreferentziak

  1. Simon. (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  2. a b (Ingelesez) Raven, Robert J.; Platnick, Norman I.. (2013-07-08). «Spider Systematics: Past and Future» Zootaxa 3683 (5): 595–600.  doi:10.11646/zootaxa.3683.5.8. ISSN 1175-5334. (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  3. «Read Online : Taxonomic Literature II : Smithsonian Libraries» www.sil.si.edu (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  4. a b c Rambla M.. (1980). «Arachnida opilionida (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco)» Kobie (Bilbo) 10 (II).
  5. PÉREZ FERNÁNDEZ, T.. (2017). [https://www.researchgate.net/publication/319911519_Contribucion_al_conocimiento_de_la_biologia_subterranea_de_Andalucia_sur_de_Espana_V_nuevas_aportaciones_de_Lucas_von_Heyden_y_Charles_Piochard_de_la_Brulerie «Contribución al conocimiento de la biología subterránea de Andalucía (sur de España) V: nuevas aportaciones de Lucas von Heyden y Charles Piochard de la Brûlerie»] Gota a Gota (Villacarrillo) (14): 5-10..
  6. ANONIMOA. (1881). «Variedades euskaras» Euskal-Erria. Revista Bascongada (Donostia) III.
  7. Simon, Eugène. (1881). «Arachnides nouveaux ou peu connus des provinces basques» Ann. Soc. Esp. Hist. Nat. (Madrid) 10: 127-132..
  8. "A History of Scientific Endeavour in South Africa" - A. C. Brown (1977)
  9. (Ingelesez) «International Society of Arachnology» arachnology.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  10. in Rev. Hort. 339. 1866 (IK)
  11. Aroideana 29: 99 (-100; fig. 2E-F) 2006
  12. Bot. Közlem. 47: 83. 1957 (IK)
  13. Bauhinia ii. 184 1963 (IK)

Kanpo loturak

Kembali kehalaman sebelumnya