Euskal Kantagintza Berria euskal kulturako mugimendua izan zen, 1961etik1980ko hamarkadara arte Euskal Herrian jardun zuena. Nova Cançó Catalana-ri jarraituz sortu zen, euskal kultura azpiratua zegoen garai hartan. Euskal abesti herrikoiak jendartean entzuten ez zirenez, kanta zahar horiek hartu eta jantzi berriekin aurkeztu zituzten, bai eta euskal abestietan politika eta gizarte gaiak sartu ere, euskaldun jendea pizteko, «zegoen egoeratik esnatzeko».[1]
Formaren ikuspegitik, Kataluniako, Frantziako eta Ameriketako hainbat egile abeslari hartu zituzten eredutzat. Edukiaren aldetik, Nova Cançó mugimenduan bezala, gizarte injustiziak salatu eta bertako hizkuntza aldarrikatu zuten, Frankismo garai hartan. Baina, Katalunian ez bezala, Euskal Herrian elebakarra izan zen kantagintza hori (hain zuzen ere, euskaratik datorkio euskal izendapena). Katalunian elebitasunera jo zuen hainbat kantarik (Joan Manuel Serratek, kasu).[2]
XIX. mende bukaeratik zetorren kantagintza tradizionalean, abestaldeen kantu polifonikoa zen nagusi: abesbatzak, zortzikoteak, kantutegi tradizionaleko abestiak, musika klasikoaren ildoari jarraitzen zioten zenbait tenorino eta opera abeslari... Kantagintza Berriak, ideologia berriak sartzeaz gain, kantautorearen irudia ekarri zuen agertokira. Taldeetan abesteko ohituraren aurrean, kantautoreak «bakardadearen aroa» hasi zuen, JosAnton Artzeren hitzetan; kantautorea bakarrik dago taulen gainean, munduari, bizi dituen arazoen aurrean, askatasun mezu bat kantatzen.[3]
Aurrekariak
«
Kanta berrietara zaletutako gazteak, gure kanta zarrez gogaitu, aspertu egiten dira. Erri-kanta oiek, zinetakoen aldean, motzak, gexak, gatz-gabeak dirala, uste dute. Gure kanta zar asko gaiñera, musikaz ain bikain diralarik, oso itz arlotez jantziak dauzkagu. Nere iritxiz, euskal olerkariak lan au egin bear ligukete: lengo doñu zarrei, letra berria sortu, itz apañagoak ezarri: gaurko gaztediari atsegiñago zaizkion maitasun-itzak erantsi. Onela gure kanta zarrak, soiñeko atsegiñagoz erakutsi. Orrez gañera, kanta berriak sortu ditzagun. Au eresgile edo konpositore diranen lana dezu: ta Euskalerrian len ontan maixu diran asko ditugu. Sortu bitzate beaz urtero onelako doñu beri batzuek, erdal-aideak bezela, gure gaztean ezpañetan zabal ditezen. Kanta berri auek, era danetakoak bear ditugu, bai euskal-usaidunak eta bai kanpo-aizedunak ere. Gaurko dantza aideak, tango, rumba, fox eta abar, erri guzietara zabaldu zaizkigu, ta gure apaiz-biotzak min artu arren, gure errian bota dituzten sustraiak ezin uka genitzake.
Nemesio Etxaniz azkoitiar apaizak 1951. urtean idatzitako hitz horiek ederki islatzen dute garai hartako euskal musikaren egoera zein zen. Abesbatzetan kantatzeko doinuak, otxoteen musika eta herri kantu tradizionalak kenduta, basamortua zen euskal abestigintza. Inguruko herrietan nagusitzen ari ziren doinu eta erritmo berriek ez zuten islarik gurean, erdarazko eredu inportatuetan ez bazen.
Kezka horrek akuilatuta, kantagintza berritzeko beharra aldarrikatu zuen Etxanizek. Hura hasi zen zenbait tango, runba, pasodoble eta modako beste doinu batzuk moldatzen eta euskaratzen. Haren ekarpenak segida izan zuen; izan ere, handik gutxira dantza talde batzuk —AzkoitikoKontrapuntoak eta BilbokoSoroak laukoa, besteak beste— hasi ziren kantu zaharrak modu berrian ematen. Eta horien atzetik etorri ziren besteak, egoera irauli zutenak. Tunelaren ilunean argia ikusten hasi zen. Nemesio Etxanizi zor zaio euskal kantagintza berriaren aitatasuna (espirituala, bederen).
Nazioarteko erreferenteak
Esan bezala, KataluniakoNova Cançó delakoari jarraituz sortu zen Euskal Kantagintza Berria. Bereziki, Els Setze Jutges taldeak egindako urratsak oso baliagarriak izan ziren Ez Dok Amairuren sorreran. Euskal abeslariek eredutzat hartu zuten Nova Cançó, baina bi mugimenduen artean harreman esturik eratu gabe:
«
Asko hitz egin genuen haiekin kanta berriaren mugimenduari buruz. Harreman haren ondorioz beste kantari batzuk izan dizkiagu. Nolanahi ere, esango nikek sekula ez direla harreman estuak izan, sakonak pertsona artean bai, amistadeak sortu hituen, baina bi mugimenduen arteko harreman sakonik ez duk sekula egon.
Gainera, Bob Dylan zen orduko Mendebaldeko Europako gazteen erreferentzia nagusietakoa, eta Euskal Herria ez zen salbuespen; Ameriketako Estatu Batuetako folk berria eta protesta abestiaren eragina zentsura guztien gainetik heldu zen gurera, gitarra soil batez gauza asko egiten ahal zirela erakutsiz. Dylan, Pete Seeger, Joan Baez, Simon and Garfunkel eta enparauek arrasto sakona utzi zuten Euskal Herriko kantari berrien artean.[5]
Euskal Herrian bezala, Galizian (Voces Ceibes) eta Gaztelan (Canción del Pueblo) ere sortu zen kantagintza berritzeko mugimendurik, Kataluniakoari jarraituz. Latinoamerikan ere bazuten antzeko mugimendua, Nueva Canción izenekoa, bereziki Txilen garatua.
Gizarte ingurunea: euskal kulturagintza, borborrean
Halako mugimendu baten sorrera ulertzeko, ezinbestekoa da garai hartako egoerari begiratzea. 1960ko hamarkadan aldaketa handi eta garrantzitsuak izan ziren mundu osoan, eta Euskal Herrian ere, egoera berezian izanik, aldaketa gose handia zegoen. Oztopoak oztopo, bazuen nora begiratu.
Musikagintza ezin zen borborrean zegoen eltze horretatik kanpo gelditu. Peio Ospitalek honela deskribatu du: «Eguneroko bizitzako kontuak kantatzen genituen. Euskara, langabezia, errepresioa... Kantua borrokarekin lotua zegoen. Kantua desalienatzailea zen, euskal kontzientziaren piztailea».[6]
Hastapenak
Aita espirituala Nemesio Etxaniz bada, Mixel Labéguerie lapurtarra da Euskal Kantagintza Berriaren izatezko aita. Bi disko txiki baino ez zituen argitaratu, 1961. eta 1963. urteen artean; osotara, zortzi abesti grabatu zituen, Ximun Haran pilotariaren etxean. Abesti bakan horiek erakutsi zuten bazela musika egiteko beste modu bat. Xabier Letek idatzi zuenez, «Labéguerie-ren diskoek, batez ere lehenak, izugarrizko garrantzia izan zuten euskal kanta herrikoiaren estilo aldaketan: gitarra soilez lagunduriko kantak baitziren, ahots partikular bezain apal eta arruntez kantaturikoak, molde komertzialei zegozkien amaneramendu eta sofistikazio guztietatik urruti».[7] Bi disko horiek grabatuta, musika utzi eta buru-belarri politikagintzan murgildu zen Labéguerie, baina hark ereindako haziak eman zuen fruitua. Gazteri berria abestia, 1963ko diskoan plazaratua, askatasun gosez zebilen euskaldun gazteriaren himno bihurtu zen berehala.
Bestalde, Alatz, Irkus, Ugutz eta Iker Robles-Arangiz anaiek eratutako Soroak laukoak, 1961ean, disko txiki bat argitaratu zuen Ximun Haranekin Baionako Euskal Museoan eta, Joxemari Iriondo kazetariaren ustez, hori izan zen «Euskal Kantagintza Berriaren lehenengo urratsa».[8] Dena dela, sarreran aipatu dugunez, Kantagintza Berriaren ezaugarri nagusietako bat izan zen bakarlari gisa aritzea, eta alde horretatik Soroak boskotea oraindik kantagintza tradizionaleko abestalde moldeari atxikita zebilen nolabait.
Beraz, Ez Dok Amairu taldea sortu zenerako (1965eko udazkena), bazen mugimendua. Gainera, urtebete lehenago, 1964an, Mikel Laboak bere lehen disko txikia argitaratua zuen; 1965ean berean, Julen Lekuonak gauza bera egin zuen (eta 1963an aurkeztua zuen Zeruetako gure osaba kantua, falangistek fusilatutako osaba Martinen omenez egina); Lourdes Iriondo gero eta ezagunagoa zen, Loiolako Herri Irratian egindako emanaldiei esker; eta Benito Lertxundi izeneko gazte bat bigarren gelditua zen La Voz de España egunkariak antolatutako artista berrientzako lehiaketa batean.
1965eko urrian, taldeak, artean izenik ez zuela, lehen bilera egin zuen, Zarautzen. Negu horretan, Jorge Oteizak izena eman zion jada izana bazuen taldeari, non musikariez gain bestelako artista batzuek ere hartzen zuten parte. Jendaurreko lehen emanaldia, artean taldearen izena erabili gabe, Hernanin eskaini zuten, 1966kourtarrilaren 9an. Aurkezpen ofiziala Irunen izan zen, urte bereko martxoaren 6an.
Julen Lekuonak ederki azaldu zuen zein zen talde jaio berriaren espiritua:
«
Hitz bitan esateko, lehengo euskal-musika oiñarri hartuaz, euskal-musika berria egitea duk. Denak esperientzi berri batean sartu gaituk eta esperientzi berri hortan bide bat billatu nahiean gabiltzak; batzuek alde batetik, besteak bestetik, batzuek oso era berdiñean, besteak lehengoan tinkatuaz. Nola nahi dela ere gure taldeak duen gauzarik inportanteena, gure herriari zenbait mensaje ematea duk, eta hortan dagoala uste diat Ez Dok 13 taldearen bereizkuntzarik jatorrena. Bestaldetik gure nahia, Ez Dok 13-ren espiritua, euskal mobimentu berri bat sortzea duk; espektakulu bat bakarrik ez dedilla izan, bizitzeko era bat ere bai.
Zazpi urte emankor izan ziren, harik eta 1972ko Eguberrietan taldea desegin zen arte. Baina ez zen deusen amaiera izan, hasiera baizik. Ez Dok Amairuk ikaragarrizko eztanda eragin zuen euskal musikagintzan; urte emankorrak eta sormen handikoak izan ziren. Haren errautsetatik bi egitasmo sortu ziren: Zazpiribai[10] eta Ikimilikiliklik[12] kantu-ikuskizunak. Horrez gainera, Ez Dok Amairun ibilitako askoren bakarkako ibilbide oparoa: Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Benito Lertxundi... Gaur egun euskal musikagintzan ezinbestekoak diren hainbat musikariren lehen lanak ondu ziren 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadaren hasieran.
Txanpinoien aroa deitu izan zaio 1970eko hamarkadan Euskal Herrian gertaturiko kantarien ugaltzeari. Mixel Labégueriek ireki eta Ez Dok Amairu taldeko kideek zabaldutako Euskal Kantagintza Berriaren bidera izen berri asko agertu ziren. Horren arrazoietako bat Larrun aldizkariaren 1985. urteko zenbaki batean aurkitu dugu:
«
Ez Dok Amairuk artista, kantaria, desmitifikatu, dignifikatu, gizakiagotu eta herrikoitu duen heinean eta entzule eta kantariaren arteko urruntasuna gutxiagotu duenean, gaztea berez ausarta delarik eta parte hartzeko aukera izaten duenez, gogo biziz joaten da gitarra hartuta ikusten duen eszenatokira berea egitera
Egoera politikoa arras aldatu zen 1973an, ETAkLuis Carrero Blanco Espainiako gobernuburu eta militarra hil ondoren. Francorendiktadura azkenetan zegoen, ETAren hedapen ideologiko eta kulturala gero eta handiagoa zen, errepresioak askatasun egarria areagotu besterik ez zuen egiten, eta aldarrikapen politikoen bozgorailu bilakatu ziren jaialdiak.
«
Jendeak esperantza dauka. Garai ilun eta triste bat amaitzear sentitzen du, eta kantariek abestu dituzten egunsenti argitsuak, injustiziaren amaiera, herriaren askatasuna, esperantzari eskainitako himno guztiak gauzatzeko, egiztatzeko, errealitate bihurtzeko sasoiaren zain dago, eta sasoi hori hurbil sentitzen da.
Kantariak bihurtu ziren esperantza eta amets guztien bozeramaile, politikarien ordez. Eta herriak jarraitu zien. Kantaldiak ugaritu egin ziren, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian, herrietako pilotalekuak eta plazak milaka lagunez eta ikurrinez betetzen hasi ziren, eta ordura arteko kantu jaialdietan ezagutzen ez zen osagai berri bat agertu zen: entzuleen parte-hartzea. Emozioa, herriaren ilusioekiko lotura eta bultzatzen ari ziren aldaketetan parte izateko sentimendua azaleratu zituzten kantaldiok.
Bai Euskarari kanpainaren amaierako jaialdia, San Mames futbol zelaian, 1978ko ekainaren 17an
Fenomeno horretan bada mugarri bat: 1976komartxoaren 27anHerri Irratiak Donostiako Anoetako belodromoan antolaturiko 24 orduak euskaraz jaialdia. Artze anaiak, Jean Mixel Bedaxagar, Lourdes Iriondo, Gorka Knörr, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lupe, Gontzal Mendibil eta beste hainbat musikari aritu ziren ekitaldi gogoangarri hartan. «Hortik aurrera beste neurri bat, beste itxura bat hartu zuten jaialdiek. Hor zerbait piztu zen, eta gero, nik uste, toki askotan Anoetan bizi izan genuen giro hori sortu nahi izan zela, eta batzuetan pixka bat artifizialki. Han gertatu zena esplosio bezalako bat izan zen, inork ez zekien aurretik zer gertatuko zen», azaldu zuen Peio Ospitalek.[13] Beste jaialdi garrantzitsu bat Bai Euskarari kanpainaren amaierakoa izan zen. Bilbon, lepo betetako San Mames futbol zelaian egin zuten, 1978koekainaren 17an, eta hainbat kantari, bertsolari eta idazle bildu zituen: Lourdes Iriondo, Jean-Louis Davant, Gorka Knörr, Mikel Laboa, Lupe, Xabier Amuriza, Urko, Antton Valverde, Gontzal Mendibil, Xabier Lete, Oskorri, Pantxoa eta Peio... Kantaldia grabatu egin zuten, eta zuzeneko disko bikoitz batean argitaratu.
Kantaldien gorakadak isla zuzena izan zuen diskoen ekoizpenean eta salmentan. Diskoetxe berriak agertzearekin batera (IZ, Elkar...) kantuak grabatzeko eta argitaratzeko inoiz baino aukera gehiago izan zuten kantariek, eta disko batzuek ezohiko salmenta kopuruak erdietsi zituzten. Pantxoa eta Peioren lehen disko luzea eta Urkoren Sakonki dira bi adibide. Ez da harritzekoa, beraz, Espainiako zenbait diskoetxe handik (CBS, Movieplay, Zafiro...) euskarazko diskoak salgarriak zirela ikusita, hemengo kantariengana jotzea: Oskorri, Urko, Niko Etxart, Gorka Knörr, Iñaki Eizmendi, Miren Aranburu, Lupe... Are gehiago, gaztelaniaz abesten zuten zenbait kantarik euskaraz disko bat grabatzea erabaki zuten: Patxi Andion (Jose Maria Iparragirre Patxi Andion'en era), Mocedades (Kantaldia)... Urte batzuk geroago, gauza bera egin zuen Mocedades taldeko abeslari Amaia Urangak ere (Lilura urdinak).
Sukarrak 1978 arte iraun zuen, ordutik aurrera kantaldiek behera egin zuten. Kantari batzuk nekatu egin ziren kontzertuak mezu politikoetarako baliatzeaz, eta erretiratu egin ziren, apur bat desengainaturik; beste batzuk bestelako bide musikalak eta estetikoak jorratzen hasi ziren, eta politikoei utzi zieten aldarrikapenen zeregina...
«
Euskal kantagintza berria deitu den horretako partaideak, lehen emozio politikoekin oso, eta baita gehiegi ere, lotutako jendea politikagintzari uko egiten hasten da. «Politikoek erabili egin gaituzte, politika egiteko beste bideak badira» leloa gero eta gehiago entzuten da, eta «artistak jan egin behar du» eta «kantariak egin behar duena da bere lana kalitatez egitea» esaldiekin batera, artista inportante sentitzen hasten da. Protagonista berria artista da, edo sentitu nahi du, eta herri osoaren (edo kantaldietara zihoan zatiaren) sentsazioen partaide kualifikatu bat izatetik berak zentro izatera pasa nahi du.
↑ abOronoz Antxordoki, Belen Gazteri berria, Kantagintza Berria: Euskal Kantagintza Berriaren (Ez Dok Amairu) eta Nova Canço Catalana-ren (Els Setze Jutges) arteko azterketa konparatiboa, Erein, 2000. ISBN 84-7568-876-4.
Euskal musika eta koru kantua: partiturak. Euskararen Kultur Erakundea (EKE). Ehundaka partitura eta grabazio CC-BY-SA lizentzia librearekin banatzen dena. Zenbait musikarik nahi izan dituzte beren partiturak Euskal Kultur Erakundearen webgunean denen eskura jarri, besteak beste koru kantuaren garapenaren sustatzeko. Jo Maris, Frédéric Sorhaitz, Jean Curutcharry fondoetan baita gaineratekoetan (Jacques Ballue, Mario Gachis...). Partituren izenburuen ondotik ahots mota adierazten da: [a] Alto | [ca] Kontralto | [b] Baxu | [m] Mezzo | [ms] Mezzosoprano | [s] Soprano | [bar] Baritonoa | [t] Tenor | [v] Ahotsa | [ve] Ahots berdinak | [solo] Bakarlari | [p] Pianoa
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Ali Gane – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2023) (Learn how and when to remove this template message)Place in Kaolack Region, SenegalAli GaneAli GaneLocation in SenegalCoordinates: 14°4′N 15°37′W / 14.067°N 15.617°W&...
Halaman ini memuat daftar presiden Dominica dari tahun 1978 hingga sekarang. Presiden Dominika (1978-sekarang) # Nama Foto Masa jabatan Afiliasi politik Mulai Akhir Sir Louis Cools-Lartigue(interim) 3 November 1978 16 Januari 1979 1 Fred Degazon(meninggalkan Domnika pada 11 Juni 1979) 16 Januari 1979 29 Januari 1980 Sir Louis Cools-Lartigue(pejabat sementara untuk Degazon) 15 Juni 1979 16 Juni 1979 Jenner B. M. Armour(pejabat sementara untuk Degazon hingga 29 Januari 1980...
Teatro delle VittorieIngresso del Teatro su Via Col di LanaUbicazioneStato Italia LocalitàRoma Indirizzovia Col di Lana, 20 Dati tecniciTipoTeatro di posa RealizzazioneCostruzioneXX secolo ProprietarioRai Modifica dati su Wikidata · ManualeCoordinate: 41°55′02.99″N 12°27′47.98″E / 41.917498°N 12.463329°E41.917498; 12.463329 Il Teatro delle Vittorie è un teatro di posa sito in Roma, in via Col di Lana 20, nel quartiere Della Vittoria, di proprietà dell...
Universitas Islam Internasional IndonesiaIndonesian International Islamic UniversityJenisPTN-BHDidirikan29 Juni 2016Lembaga indukKementerian Agama RIRektorProf. Dr. Komaruddin Hidayat, MA.Staf akademik25 [1]Magister189 (2022)[1]Doktor40 (2022)[1]AlamatJalan Raya Bogor №9, Kota Depok, Jawa Barat, IndonesiaKampusUrban, 142,5 haBahasaBahasa Inggris, Bahasa ArabWarnaPutih-Biru Nama julukanUIIISitus webuiii.ac.id Universitas Islam Internasional Indonesia (UII...
Опис файлу Опис Міська рада у місті Старобільськ Джерело автор Час створення листопад 2015 Автор зображення Користувач:Leonst Ліцензія див. нижче Ліцензування Цей твір поширюється на умовах ліцензії Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0. Коротко: ви можете вільно поширювати цей тв
Луковський Ігор ВолодимировичДата народження 9 (22) травня 1909Місце народження Моздок, Російська імперія або Катеринослав, Російська імперіяДата смерті 26 листопада 1979(1979-11-26) (70 років)Поховання Даниловський цвинтарГромадянство СРСРПрофесія сценарист, драматург,...
القوات الجوية الإندونيسية الدولة إندونيسيا الإنشاء 9 أبريل 1946 النوع سلاح الجو الدور Defence and dominance of Indonesia's مجال جوي and its territory الحجم 37,850 personnel224 aircraft[1] جزء من القوات المسلحة الإندونيسية الطـائرات هجومية سوخوي سو-30 ام كي كي، بي أيه إي هوك، إمبراير إي إم بي 314 سو�...
Peta Lokasi Kota Pariaman di Sumatera Barat Berikut adalah daftar kecamatan dan kelurahan/desa di Kota Pariaman, Sumatera Barat, Indonesia. Kota Pariaman memiliki 4 kecamatan, 16 kelurahan dan 55 desa. Luas wilayahnya mencapai 66,13 km²[1] dan penduduk 88.984 jiwa (2017) dengan sebaran 1.346 jiwa/km².[2][3] Daftar kecamatan dan kelurahan di Kota Pariaman, adalah sebagai berikut: Kode Kemendagri Kecamatan Jumlah Kelurahan Jumlah Desa Status Daftar Desa/Kelurahan 13.77...
Yate TownNama lengkapYate Town Football ClubJulukanThe BluebellsBerdiri1906StadionLodge Road, Yate(Kapasitas: 2,000 (236 seated)[1])KetuaColin PickManajerPaul Britton Kostum kandang Kostum tandang Yate Town Football Club adalah klub sepak bola yang berbasis di Yate, Gloucestershire, Inggris. Mereka saat ini anggota Southern League Divisi Primer Selatan dan bermain di Lodge Road. Referensi ^ Mike Williams & Tony Williams (2016) Non-League Club Directory 2017, Tony Williams Publicat...
سيتيمو روتارو Parish church. شعار سيتيمو روتاروشعار سيتيمو روتاروشعار الاسم الرسمي Comune di Settimo Rottaro الإحداثيات 45°24′N 8°00′E / 45.4°N 8°E / 45.4; 8 [1] تقسيم إداري البلد إيطاليا[2] التقسيم الأعلى مدينة تورينو الحضرية (1 يناير 2015–) خصائص جغرافية المساحة...
1947 film by Géza von Cziffra The Immortal FaceDirected byGéza von CziffraWritten byGéza von CziffraBased onThe Immortal Face by Géza von CziffraProduced byGéza von CziffraStarringMarianne Schönauer O.W. Fischer Helene ThimigCinematographyLudwig BergerEdited byArnfried HeyneMusic byAlois MelicharProductioncompanyCziffra-FilmDistributed bySascha Film Primsa Film (Germany)Release date10 October 1947Running time100 minutesCountryAustriaLanguageGerman The Immortal Face (German: Das unsterbl...
1991 single by Kenny Thomas Thinking About Your LoveSingle by Kenny Thomasfrom the album Voices Released20 May 1991 (1991-05-20)[1]Length3:55LabelCooltempoSongwriter(s)Michael Ward, Shaun Ward, Jim WilliamsProducer(s)Mike Percy, Tim LeverKenny Thomas singles chronology Outstanding (1990) Thinking About Your Love (1991) Best of You (1991) Thinking About Your Love is a song by English soul singer Kenny Thomas from his debut album, Voices (1991). It was produced by former ...
هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (أبريل 2019) باك ستانلي معلومات شخصية الميلاد 13 نوفمبر 1889 واشنطن الوفاة 13 أغسطس 1940 (50 سنة) نورفولك، فيرجينيا مواطنة الولايات المتحدة الحياة العملية المه�...
Untuk kegunaan lain, lihat Tumen (disambiguation). Koordinat: 42°25′47″N 130°36′41″E / 42.42972°N 130.61139°E / 42.42972; 130.61139 Sungai Tumen Lokasi Sungai Tumen Nama Tionghoa Hanzi tradisional: 圖們江 Hanzi sederhana: 图们江 Alih aksara Mandarin - Hanyu Pinyin: Túmen Jiāng - Wade-Giles: T'u-man-chiang Nama Korea Chosŏn'gŭl: 두만강 Hancha: 豆滿江 Alih aksara - McCune-Reischauer: Tuman-gang - Romanisasi: Duman-gang Nama Manchu Manchu: (Tum...
Liga 3 Banten 2023Negara IndonesiaTanggal penyelenggaraan8 Oktober – 31 Oktober 2023Tempat penyelenggaraan1 stadionJumlah peserta17 tim sepak bolaJuara bertahanSerpong City FCJuaraAdhyaksa Farmel FC(gelar ke-1)Tempat keduaPersikota TangerangTempat ketigaPersic CilegonTempat keempatPersipan PandeglangKualifikasi untukLiga 3 2023 Putaran Nasional← 2022 2024 → Seluruh statistik akurat per 11 Oktober 2023. Liga 3 Banten 2023 atau Liga 3 PSSI Banten 2023 adalah edisi keenam dari Liga 3 ...
Utility software suite for Microsoft Windows AVG PC TuneUpTuneUp Utilities 2014Original author(s)TuneUp UtilitiesDeveloper(s)AVG Technologies / AvastInitial release1997; 26 years ago (1997)[1]Stable release2018.2 (build 192) / October 2018 Operating systemWindows XP, Windows Vista, Windows 7, Windows 8, Windows 10Platformx86 and x64Size45.0 MBAvailable inEnglish, German, French, Spanish, Dutch, Italian, Portuguese, Polish, Japanese, Russian, Czech, Indonesian, Turkis...
1961 biographic history movie on the Spanish hero of the reconquista, El Cid El CidTheatrical release posterDirected byAnthony MannScreenplay by Philip Yordan Fredric M. Frank Ben Barzman Story byFredric M. FrankProduced bySamuel BronstonStarring Charlton Heston Sophia Loren Raf Vallone Geneviève Page John Fraser Gary Raymond Hurd Hatfield Massimo Serato Herbert Lom CinematographyRobert KraskerEdited byRobert LawrenceMusic byMiklós RózsaProductioncompanies Samuel Bronston Productions Dear ...
File system structure for locating files Screenshot of a Microsoft Windows command prompt window showing a directory listing. In computing, a directory is a file system cataloging structure which contains references to other computer files, and possibly other directories. On many computers, directories are known as folders, or drawers,[1] analogous to a workbench or the traditional office filing cabinet. The name derives from books like a telephone directory that lists the phone numbe...
Village development committee in Sagarmatha Zone, NepalSarashwar सारस्वरVillage development committeeCountry NepalZoneSagarmatha ZoneDistrictSaptari DistrictPopulation (1991) • Total3,855Time zoneUTC+5:45 (Nepal Time) Sarashwar is a village development committee in Saptari District in the Sagarmatha Zone of south-eastern Nepal. At the time of the 1991 Nepal census it had a population of 3855 people living in 669 individual households.[1]...