Font-de-Gaume (okzitanieraz: Cauna de Font de Gaume; frantsesez: Grotte de Font-de-Gaume) Frantziako hego-mendebaleko historiaurreko leizea da, hango galerietan aurkitu diren 200 pinturengatik ospetsua (Les Eyzies-de-Tayac, Dordoina). Egoera txarrean daude, eta magdaleniar aldiaren erdialdeko eta azken garaikoak dira (K.a. 10000 urte ingurukoak, berrienak). Animaliak irudikatzen dituzte: bisonteak, zaldiak, mamutak, elur-oreinak, uroak, errinozeroak, otsoak, lehoiak... eta kolorebakarrak zein koloreaniztunak dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak