Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak Okzitaniakoko Vézère ibaiaren haraneko 40 kilometroan zehar, Frantziako Dordoina departamenduko Les Eyzies-de-Tayac-Sireuil eta Montignac artean, banaturik dauden historiaurreko aztarnategi multzoa da. 1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
UNESCOren izendapenak paleolitoko 147 aztarnategi eta Goi Paleolitoko labar artea duten 25 leize aipatzen ditu. Toki horietan, giza hezurdurez gain, sukarrizko 500.000 pieza baino gehiago eta mota desberdinetako 844 tresna eta artelan aurkitu dira. Aurkikuntza hauetako batzuk Les Eyzies-de-Tayac-Sireuilgo Musée national de Préhistoiren ikus daitezke.
Leku garrantzitsuenak hauek dira:
Kanpo estekak