Gola uhartea (irlanderazGabhla edo Oileán Ghabhla, eta ingelesezGola edo Gola Island) Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Ulster probintziako Donegalgo konderrian kokatzen da. Gweedore udalerriko kostaldea eta portutik kilometro eskasera dago. Urte osoan bertako hondartzak eta badia ezkutuak bisitatzera turista ugari inguratu ohi dira.
2002. urtean ez zegoen populatua. 1960ko hamarkadaren erdialdera arte uhartean jendea bizi zen, baina Irlandako Errepublikako gobernuak mendebaldeko kostaldeko beste hainbat uharte txikietan bezala bertakoen bizimodu gogora erraztu asmoz uhartea hustuarazi eta uhartetarrak bizimodu egokiagoa izan zezaten lur lehorrera ekarri zituen. Gaur egun uhartean bertakoen etxebizitzen hondakinak daude, halera etxebizitza hauetako batzuk oporraldietarako zaharberritu egin dira.
Gola uharteko biztanlerik ospetsuena irlanderazko Seán 'ac Fhionnlaoich idazlea izan zen. Bestalde, irlanderazko Báidín Fheilimí ("Féilimíen txalupatxoa") abestiak uharte hau Irlanda osoan ospetsu bilakatu du.