Gaoth Dobhair , ingelesez Gweedore , Irlandako ipar-mendebaldeako Donegalgo konderrian dagoen udalerri bat da, 2002an 1.400 biztanle zituen. Inguru guztia kontuan hartuta, 5.000 pertsona bizi dira han. Bertako kaitik kilometro eskasera Gola uhartea kokatzen da.
Gaeltachten barruan dagoen leku esanguratsua da, Irlanda osoko irlandera hiztun gehien dituen udalerririk handiena baita. Bertan dauka egoitza nagusia Raidió na Gaeltachta irrati kateak. Halaber, udalerri honek musika herrikoiari dagokionez giro bikaina du, Clannad eta Altan musika taldeak nahiz Enya abeslari ezaguna ere bertakoak direlarik. 2003tik , gaelerazko izena da ofizial bakarra.
Herriko toponimia
Gaoth Dobhair.
Gaoth Dobhair edo Gweedore udalerriaren ikuspegi orokorra.
Irlandako beste herri batzuetan bezala, hemen ere bitxia da nola ingelestu dituzten hainbat lekuren izen gaelikoak . Fenomeno hau ez da oso desberdina beste hizkuntz gutxituen toki batzuekin konparatuz gero.
Toponimiako adibide batzuk
Na Doirí Beaga /Derrybeg
An Bun Beag/Bunbeg
Dobhar/Dore
Luinneach/Luinnagh
Glaiseach/Glassagh
Baile Lár/Middletown
An Choiteann/Cotteen
Mín na Cuinge/Meenacuing
Cnoc Fola/Bloody Foreland
Croithshlí/Crolly
Dún Lúiche/Dunlewey
Machaire Gathlán/Maghergallon
Machaire Chlochair/Magherclogher
Mín a'Chladaigh/Meenaclady
Bun a'Leaca/Brinaleck
Ard na gCeapairí/Ardnagappery
Musika
Udalerri honetan musika herrikoiak ikaragarrizko eragina eta indarra du. Adibidez, bertakoak Irlanda osoan ospetsu bilakatu diren Gleanntáin Ghlas' Ghaoth Dobhair eta Báidín Fheilimí abestiak eskualde honetan jatorria dute. Gainera, Clannad , Enya , Altan , Proinsias Ó Maonaigh edota Mairéad Ní Mhaonaigh musikariak udalerri honetan jaioak dira.
Herritar ospetsuak
Patrick O'Donnell , (1835 -1883 ), irlandar errepublikarra.
Tarlach Mac Suibhne , XIX. mendeko gaitajolea.
James Duffy , (1889 -1969 ), Victoria Cross domina irabazitako gudari.
Cormac Breslin , (1902 -1978 ),
Vincent Coll , Mad Dog Coll , (1908 -1932 ), gangsterra.
Proinsias Ó Maonaigh , (1922 -2006 ), biolin-jole eta musikaria.
Bríd Rodgers , (1935 ), SDLP alderdiko politikaria.
John McCole , (1936 -1982 ), futbolaria.
Dinny McGinley , (1945 ), Fine Gael alderdiko politikaria.
Clannad , musika taldea.
Moya Brennan , (1952 ), musikaria.
Seán McGinley , (1952 -2009 ), aktorea.
Enya , (1961 ), musikaria.
Mairéad Ní Mhaonaigh , (1962 ), Altan taldeko abeslaria eta biolin-jolea.
Breandán de Gallaí , (1969 ), dantzaria.
Pearse Doherty , (1977 ), Sinn Féin alderdiko politikaria.
Inguruko uharteen izenak
Iruditegia
Kanpo estekak
Donegal konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak Udalerri eta herriak