Gregor Schlierenzauer (Innsbruck, 1990eko urtarrilaren 7a) austriar eski-jauzilaria da.[1]
Neguko hiru Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta guztira lau domina lortu zituen: Hiru 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan, Vancouverren, urrea tranpolin handiko taldekako proban (Wolfgang Loitzl, Andreas Kofler eta Thomas Morgensternekin batera), brontzea banakako ohiko tranpolinean eta brontzea banakako tranpolin handian, eta zilarra Sotxi 2014an, taldekako tranpolin handian (Michael Hayböck, Thomas Morgenstern eta Thomas Diethart-ekin) eta 4. postua Pyeongchang 2018an taldeka.[2]
Eski Nordikoko Munduko Txapelketan 12 domin lortu zituen 2007 eta 2017 urteen artean.[3]
2004ko abenduan hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta 2005-06ko Munduko Kopan debutatu zuen. Munduko Kopan 53 garaipen ditu guztira.[4]