GulibarNafarroako ibar bat da, 1934 arte udalerria ere izan zena. Urte horretan Itzako Zendearekin fusionatu zuten eta harrezkero Itza izena darama bien arteko batuketak.
Euskaraz Gulibar ibar osoa izendatzeko erabiltzen dugu eta "Gulia" udalerriaren burua zen kontzejua; aldiz, gaztelaniaz ibarra eta kontzejua homonimoak dira: biak Gulina.
Gulibarreko kontzejuak
Hauexek dira Gulibar osatzen duten herriak; biztanleria 2007ko erroldaren arabera:
Ibarreko punturik altuena Erga mendia da (1088 m). Bertan Imotz eta Arakil udalerriekin bat egiten du baina Trinitate baseliz entzutetsua Gulibarren dago.