Hala ere, Katalunia galdu ondoren, leku guztietako iheslariak hartu zituen, Frantziako kontzentrazio-esparrurik handiena bihurtzeraino. Bigarren Mundu Gerra hasi eta berehala, Frantziako gobernuak Gurseko kontzentrazio-esparruan alemaniar herritarrak eta etsai zituen beste herrialdeetakoak sartu zituen, baita ideologia zela eta arriskutsutzat zeuzkan frantsesak ere.
Guztira, 6,500 euskal herritar pasa ziren bertatik, eta 52 herrialdetako 60.000 inguru pertsona.[2]1940koekainaren 22ko armistizioaz geroztik, Vichyko gobernuak frantziar ez ziren juduak izan zituen hantxe, Alemaniara bidali arte. 1946an, behin betiko itxi zuten.
Euskal herritar gehienak Santoñako hitzarmenaz geroztik Kantabriatik ateratako Euzko Gudarosteko kideak ziren. Ideologia guztietako gudariak zeuden, nahiz eta gehiengoa jeltzalea izan. Lapurdiko kostaldera heldu zirenean, agintariak gerlariak eta jende samalda non aterpetu aztertzen hasi ziren. Jean Ibarnegarai zen une horretan Ipar Euskal Herrian diputatu, eta susmoz eta etsaigoz hartu zituen errefuxiatuak, euskaldun tradizionalista ugarik bezala, iheslariak 'gorritzat' joaz. Ondorioz, esparru berria Euskal Herriko mugaz kanpoaldera jartzea bultzatu zuen.
Egoera latza bazen ere "euskal herritarren uhartetxoa" besteak baino tratabide hobea izan zuen:
«
Egoera latza zen, ehunka lagun hiltzen ziren, baina euskal herritarrak bereizirik eta besteak baino hobeto geunden; izan ere, bero jaten genuen bakarrak ginen.[5]
»
Gero, euskal herritarren erdiak Paristik gertu zeuden lantegietara bidali zituzten, Maginot lerroan edo frontean lan egin zezaten,[6] aberriratzearen mehatxupean. 1940koekainerako 800 preso baino ez zeuden eta, alemaniarrak zetozela jakitean, "C uhartetxoa", euskal herritarrena, utzi eta Hego Amerikara ihes egin zuten[3]. Maginot lerrora bidalitakoak (Marcelino Bilbao Bilbao edo José María Agirre Salaberria adibidez) naziek harrapatuak izan ziren. Mauthausen preso, bertan hil ez zirenak bost urte eman zituzten.
Hainbeste espainiarren artean izanik, gaztelania zen esparruko hizkuntza. Euskal herritarrek orkestra bat sortu zuten eta baita kirol-eremua eraiki ere. Eusko Jaurlaritzak, 2006komaiatzean, kontzentrazio esparru hartan izandako iheslariei omenaldia egin zien, Gernikako arbolaren muskila landatuta eta Nestor Basterretxeak egindako plaka jarrita.[7]