Gwendolen Mary "Gwen" John (Haverfordwest, 1876ko ekainaren 22a - Dieppe, 1939ko irailaren 18a) galestar margolaria izan zen.
Slade Arte Eskolan ikasi zuen, Erresuma Batuan emakumezko ikasleak onartzen zituen eskola bakarrean. 1898an joan zen lehen aldiz Frantziara eta James McNeill Whistlerren ikaslea izan zen. 1900. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Londresen. 1903an Frantziara itzuli zen eta margolarientzako modelo gisa lan egin zuen. Auguste Rodinen modelo eta maitalea ere izan zen.
Garaiko artista nagusiak ezagutu arren, estilo propioa mantendu zuen. Rodinekin zuen harremana amaitzean katolizismora bihurtu zen 1913 inguruan. John Quinn mezenas estatubatuarrak margolan asko erosi zituen eta horri esker Gwen Johnek margolaritzan bakarrik jardun ahal izan zuen. Bakardadean bizi izan zen bizitzako azken urteetan, familiarekin harremanik izan nahi gabe, Augustus John anaia barne.
Bere lan gehienak erretratuak dira. Izadk hilak, barrukoak eta paisaia gutxi batzuk ere badaude.
Iruditegia
-
Vase of Flowers (ca. 1910s)
-
Mère Poussepin, ca. late 1910s, Barber Institute, Birmingham
-
Cat, ca. 1904–1908
-
Dorelia in a Black Dress, 1903–04, Tate Gallery
-
Cat Cleaning Itself, ca. 1905–1908
-
Self-Portrait, 1907–1909, National Gallery of Art
-
The Artist in Her Room in Paris, 1907–1909
-
The Nun, ca. 1915–1921, Glynn Vivian Art Gallery,
Swansea
-
Girl Holding a Piece of Sewing, 1915-1925, Aberdeen Art Gallery
-
The Pilgrim, ca. 1915–1925
-
Ivy Leaves in a White Jug, 1920-1925, Aberdeen Art Gallery
-
Rooftop and Lane: View from the Artist's Studio, 1920s
-
Young Woman in a Red Shawl, ca. 1917–1923
-
The Convalescent (ca. 1923–24)
-
Girl with a Cat, 1918 eta 1922 artean
-
Autoerretratua
Kanpo estekak