Horace Walpole (Londres, Ingalaterra, 1717ko irailaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1797ko martxoaren 2a) ingeles idazlea izan zen.
Biografia
Robert Walpoleren semea zen. Cambridgen egin zituen ikasketak eta parlamentuko kide izan zen. Gaztelu pseudogotiko bat eraiki zuen, eta bertan bere inprimategia jarri zuen, hartan bere eta Thomas Grayren obrak argitaratu zituela.
Idatzi zituen gutunen bilduma (3.000tik gora) gordetzen da, garaiko goi-gizarteaz testigantza ematen duena. Bere libururik ezagunena, The Castle of Otranto (1765, Otrantoko gaztelua) eleberri gotikoaren eredua da, eta erromantizismoaren aitzindaritzat hartua izan da.
Erreferentziak