Izaskun Igoa Jaimerena (Ziga, Baztan, Nafarroa Garaia, Euskal Herria, 1995ko abuztuaren 2a) pedagogoa, idazlea eta Erran.eus hedabideko zutabegilea da.[1]
Bizitza
Izaskun Zigan sortu zen, gurasoak ere zigatarrak ditu. Herriko eskolara joan zen 3tik 11 urtera bitartean eta ondoren DBH eta Batxillergoa Lekarozko institutuan egin zituen. Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian, lizentziatu zen Pedagogian eta Sexologiako masterra egin zuen Incisex-en.
Idazle ibilbidea
Txikitatik liburu zalea izan zen, baina idazten DBHn hasi zen. Izan ere, DBHko 3. mailan irakasle batekin poesia gaia lantzen zuten eta etxerako lan gisa poemak idaztea proposatu zien irakasleak. Orduan hasi zen Izaskun konturatzen idaztea aunitz maite zuela. Hurrengo ikasturtean narrazioa lantzerakoan gauza bera gertatu zitzaion. Institutuan literatur lehiaketa bat antolatu zuten eta parte hartu zuen. 2019an berriz, Nafarroako Mendialdeko euskarazko Ttipi Ttapa aldizkarian hasi zen idazten.
Argitalpenak
Sariak
- 2020an Iruñeko Udalak, Egile Berrientzako Euskarazko XXX. Literatur Lehiaketan epaimahaiak aipamen berezia egin zion Izaskun Igoaren Lurra zango zolaren gainean lanari, "hutsaren eta presentziaren arteko mugak ezartzen saiatzen den lirika handiko" obrari.[6]
- 2022an Izaskun Igoak irabazi zuen Donostia Kulturak eta Balea Zuria poesiari emandako argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren edizioa, Hotza bazkatzen lanagatik.[7]
Lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak