Jack Mathieu Émile Lang (Mirecourt, Vosgeak, 1939ko irailaren 2a-) frantziar politikari sozialista da. Kultura ministroa izan da 1981etik 1986ra eta 1988tik 1992ra, Hezkuntza ministroa 1992tik 1993ra eta 2000tik 2002ra eta Blois hiriko alkatea 1989tik 2000ra. Azkenik, Frantziako Biltzar Nazionalaren kidea da Pas-de-Calais ordezkatuz.
Besteak beste, "Festival du Monde" (Nancy) jaialdiaren eta Musikaren Festaren bultzatzaile nagusia eta Europako Antzokien Batasunaren presidentea izan da.
Kanpo estekak