Ezaguna egin zen The Bill Engval Show (2007) telesailean eta The Burning Plain (2008) eta Winter's Bone (2010) filmetan parte hartzeagatik. Bigarren honengatik Oscar, Urrezko Globoak eta SAG sarietarako proposatua izan zen. 20 urterekin, akademiako aktore onenaren sarirako proposatutako bigarren aktorerik gazteena izan zen. 2011 urtean X-Men: First Class filmean Mystique-ren rola egin zuen. 2012an, mundu mailako ospea lortu zuen Gose Jokoak liburuetan oinarritutako The Hunger Games filmari esker; Suzanne Collins idazlearen literatura-trilogian oinarrituriko lan horretan, Katniss Everdeen heroia antzeztu zuen. Pelikulak arrakasta komertziala zuen eta kritikaren goraipamenak jaso zituen. Urte horretan, Rolling Stone aldizkariak Estatu Batuetako aktore gazterik talentudunentzat hartu zuen[2].
1990eko abuztuaren 15ean jaio zen Louisvillen, Kentuckyn. Jennifer, hiru anai-arrebetatik gazteena da. Kirola eta antzeztea txiki-txikitatik izugarri gustuko izateagatik bereizten zen.
14 urterekin, New Yorkera egindako bidaiak bizitza eraldatu zion. Agente batzuk txundituta geratu ziren haien arabera inoiz ikusi zuten hotz-hotzean egindako irakurketarik hoberena begietsi ondoren, eta interpretazio udako-kurtso bat egin zezala gomendatu zieten gurasoei. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bi urte lehenago amaitu zituen antzezten hasi ahal izateko.
Aktore ibila
Hasieran eta Hollywoodeko izar gehienen antzera , paper txikiak egiten hasi zen Monk, Kasu Irekia edo eta Medium[3] bezalako telesailetan. Baina askoz garrantzitsuagoa izan zen The Bill Engval Show[4] telesailean antzeztu zuen paper finkoa, Engval familiako alaba zoroarena. Telesailean bi urte eman zituen, Troni Mcburger ekoizleak bere interesak Into the welch-fields estreinatzeke zegoen telesailerantz bideratu zituenera arte.
Jennifer 2008an sartu zen zinemaren munduan, The Poker House[5] (2008) bezalako film independenteetan paper garrantzitsuak eskuratuz. Hala ere, zalantzarik gabe, bere famarako bidai-txartela The burning plain[6](2008) pelikula izan zen, non Mariana nerabearen papera egiten zuen.
2010an, John Hawkes eta Garret Dillahuntekin batera protagonista izan zen Debra Granik zuzendariaren Winter´s Bone[7] filma txalotuan. Lawrence, bere familia txiroa bere kontu duen 17 urteko neskatxa baten papera egiten du, Ree izenekoa. Neskatxa honen aitak (metanfetaminak fabrikatzen dituena) euren etxearen jabetasun titulua behin-behineko askatasuna lortzeko erabili egin zuela eta epaiketan ez aurkeztekotan galdu egingo dutela jakitean, Ree Dolly[8] neskato gazteak, krimen sare lokal baten zehar aita bilatzera behartu egiten du bere burua. Kritikak txalotutako lan honek nazioarteko festibal ospetsu askotako sariak ekarri zizkion, besteak beste, Detroit Film Critics Society Award eta Stockholm International Film Festival. Honetaz gain, Oscar Sarietarako proposatu zuten 'aktore nagusirik onena'[9] kategorian, baita SAG[10] eta Urrezko Globoetarako[11][12] ere. Bere pertsonaia prestatu orduko, aurretik egurra egiten bazekien ere, Jenniferrek tirokatzen eta urtxintxak ehiza egiten ikasi behar izan zuen.
2011rako oso lan interesgarriak zituen agendan. Jodie Fosterren aginduetara The Beaver[13] komedian egin zuen lan, baita Drake Doremus zuzendariaren Like Crazy[14] izeneko filmean, honetaz aparte, X-Men: First Class[15] pelikulan Mystiquen papera lortu zuen. 2011n ondorengo pelikuletan agertu zen ere bai: House at the End of the Street[16], Truckstop[17], eta The Silver Linings Playbook[18].
2012an The Hunger Games[19] (Gose Jokoak) trilogiaren lehenengo pelikulan protagonista nagusiaren papera egin zuen, Katniss Everdeen 16 urteko neskarena, alegia.