Jordi Savall (Igualada, Bartzelona, 1941eko abuztuaren 1a) kataluniar biola-jotzailea eta orkestra-zuzendaria da.
Bartzelonako Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, antzinako musika eta antzinako tresnak (bereziki, viola da gamba) landu zituen Wieland Kujkenekin Bruselan eta August Wenzingerrekin Basilean. 1973an, irakasle gisa hasi zen Basilean. Antzinako musikako hainbat talde sortu ditu, hala nola Hesperion XX (1974), La Capella Reial de Catalunya (1987) eta Le Concert des Nations (1989). Talde horiek antzinako tresnak jotzen dituzte eta, batez ere, espainiar, frantses eta italiar maisuen antzinako lanak eta Bachenak lantzen dituzte. Jordi Savallek lan handia egin du musika barrokoa berritzen. Besteak beste, Alan Corneauren Tous les matins du monde(1991) filmeko musika zuzendu eta jo zuen. Lan horri esker, Marin Marais eta Jean de Sainte-Colombe musikagileen lanak ezagutarazi ziren.
Filmografia
- 1991 Tous les matins du monde (Alain Corneau, zuzendari)
- 1993 El pájaro de la felicidad (Pilar Miró, zuz.)
- 1994 Jeanne la Pucelle I - Les batailles (Jacques Rivette, zuz.)
- 1994 Jeanne la Pucelle II - Les prisons (Jacques Rivette, zuz.)
- 1997 Hosszú alkony (Attila Janisch, zuz.)
- 1997 Marquise (Véra Belmont, zuz.)
- 1998 Secret défense (Jacques Rivette, zuz.)
Erreferentziak
Kanpo estekak