Zornotza eta Gasteizen egin zituen apaiz-ikasketak, 1879-1899 urteetan. Sardá y Salvanyren obra bat itzuli zuen Garbitokiko arimaren illa izenburupean, 1915. urtean. Handik lau urtera euskaltzain izendatu zuten. Kirikiño saria jaso zuen 1930. urtean Emakume Euskotarrak artikuluari esker. 1933. urtean bizkaierara itzuli zuen Frantzisko Balzolak gipuzkeraz eginiko Argi Donea otoitz-liburua. Bi urte geroago, Gizarte auzia: ugazaba eta langille arteko gora-berak gai sozialak azaltzen dituen obra eman zuen argitara (1935).
Artikulu ugari idatzi zuen Ekin, Jaungoiko Zale, Euskera, RIEV eta Yakintza aldizkarietan. Gramatika-legeei estu lotu zitzaien idazle garbizalea zen Juan Bautista Eguzkitza.
Lanak
Saiakera
Gizarte-auzia, ugazaba ta langiĺe arteko gora-berak (1935, Jaungoiko-Zale)