Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Jugoslaviaren desegitea

Jugoslaviaren desegitea:
     Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista      Jugoslaviako Errepublika Federala; Serbia eta Montenegro; Serbia      Eslovenia      Kroazia      Mazedoniako Errepublika      Bosnia-Herzegovina      Bosnia-Herzegovinako Federazioa eta Bosniako Serbiar Errepublika entitateen arteko muga lerroa      Montenegro      Kosovo

Jugoslaviaren desegitea antzinako europar herrialde horren banantzea izan zen, gerrek eta eztabaida politikoek eragina. Jugoslaviak Balkanak bateratu zituen, mendetako gatazka etniko bat jasaten zuen eskualdea. Herrialdea sei errepublika federalek eta bi probintzia autonomoek osatuta zegoen, bakoitzak bere herria zuena. 1990eko hamarkadan zortzi entitate hauek sei estatutan banatu zen: Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta azken honen barnean zeuden bi probintzia autonomoak: Kosovo eta Metohia eta Vojvodina[1]. Baina herrialde hauen barnean ez zegoen homogeneotasunik, adibidez, Bosnia-Herzegovina 1465etik aurrera ez zen herrialde independentea izan eta etnikoki bere biztanleriaren %44a bosniakoa, %33a serbiarra eta %18a kroaziarra ziren. Jugoslaviako Erresuma sortu zutenean, zazpi muga, sei errepublika, bost herritartasun, lau hizkuntza, hiru erlijio eta alfabeto bi zituen, baina buruzagi bakarra.

Herrialde bakoitzaren politikariek nazionalismoa piztu zuten eta Bosnia, Kroazia eta Serbiako mugek liskarrak sortu zituzten, batez ere Serbia Handia eta Kroazia Handiaren nahiak betetzeko[2].

Erreferentziak

  1. Duncan, W. Raymond; Holman, G. Paul,. (1994). Ethnic Nationalism and Regional Conflict: The Former Soviet Union and Yugoslavia. Westview Press ISBN 0-8133-8813-9..
  2. Magas, Branka. (1993). The Destruction of Yugoslavia: Tracking the Break-up 1980–1992. Verso ISBN 0-86091-593-X..

Kanpo estekak


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Kembali kehalaman sebelumnya