Lazarragaren eskuizkribuaren 18. orriaren atzealdea. Ezkerreko zutabean, behetik hasita 7. lerroan, eusquel erriau lehen bi hitzak dira (klikatu irudia, handitzeko).
Lazarragaren eskuizkribua edo Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua paper sorta bat da, Joan Perez Lazarragaarabar idazleak 1567-1602 bitartean, gutxi gorabehera, idatzitako lanak biltzen dituena. XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu, eta Hego Euskal Herriko literatura idazlan zaharrena. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen testua dugu: eskuizkribu osoan, hiru aldiz ageri da.
Artzain nobela batek eta 21 koplak osatzen dute. Guztira, 51 orri dira (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz; baina pleguak ez daude osorik eta ezagutzen dugun zatian, gutxienez, beste hamasei orri galdu dira, gehi aurretik agian zeudenak, artzain eleberria in media res hasten baita.
Ez dago garbi idazlana garai hartan argitaratu zen ala ez. «Pleguetan, txori paperetan, litekeena da[; b]aina koadernoa bera, orain ezagutzen dugun bezala, ez [zen] orduan argitaratzekoa» dio Gidor Bilbaok.[1] «Idazle ona [...] baina badirudi ez zituela bere euskarazko testuak argitaratu» idatzi zuen Henrike Knörrek.[2]
Eskuizkribuaren aurkezpena gertakizun mediatiko garrantzitsua izan zen, erabat berria euskal filologiaren historian: hedabide guztietara iritsi zen aurkikuntzaren oihartzuna, eta berehalakoan izan zen denek ikusteko moduan, prentsaurrekoaren egun berean CD-ROM batean, eta handik egun gutxira Interneten. Adituen lehenbiziko txosten teknikoak ere handik bi egunera zeuden Interneten: Borja Aginagalderen estreinako paleografia- eta datatze-azterketa (1564tik 1567rako tartean Joan Perez Lazarragakok idatzia dela proposatzen zuen) eta Joseba Lakarra filologoaren atariko filologia azterketa (XVII. mendea baino lehenagoko euskal testu altxorraren tradizioan eskuizkribuak hizkuntzaren, dialektologiaren eta literaturaren azterketetarako duen garrantzia nabarmendu zuen).
Hedabideetan eman zitzaion oihartzun handi horrek, bada, badu izateko arrazoirik, euskal testuen tradizioan aspaldian izandako aurkikuntzarik garrantzitsuena izan baitzen, besteak beste arrazoi hauengatik:
Hizkuntzako eta literaturako balioagatik: altxor aberatsa da XVI-XVII. mendeetako euskara —eta bereziki Arabako euskara— ezagutzeko eta aztertzeko. Hizkuntzaren aldetik, badira hapaxak, hitz askoren lehenengo lekukotasuna aurkitzen da, oso bakantzat genituen erabilerak berresten dira, beste inon ezagutzen ez diren egiturak ageri dira.
Duen tamaina eta formarengatik: 102 orrialdez osatutako lan mardula da, tamaina handikoa. Estilo tradizionalean idatzitako gorteko lirika da eta badirudi garaiko euskal bertso molde erabilienak ezagutzen zituela.
Euskalki aldetiko garrantziagatik: informazio berria eskaintzen du, euskalkien historia argitzeko.
Eskuizkribuaren datazioa
Eskuizkribuaren datazioa ez da ziurra, baina badirudi Lazarragak gutxi gorabehera 1567tik1602ra bitartean idatzitako lanak kopiatu dituela eskuizkribuan, ziur aski bere bizitzako azken urteetan. Baieztapen horren atzean, bi argudio nagusi dira: batetik, poema batzuk gaztetan idatziak direla iduri luke. Canción y copla echa por Laçarraga en servicio de Madalena poemaren aurretik idatziriko sarrera gisakoa argia da 1567ko data zehaztean:
«
Canción y copla echa por Laçarraga en servicio de Madalena, hija de M. Diego de Bicuña, barbero, el qual puso en un poste del portegado de la iglesia de Vicuña la noche de Santiago, a 25 de julio de 1567, y tomó el dicho traslado Pedro Saenz, clérigo de Bicuña, que lo supe yo después.
»
Bestetik, gutxienez poema baten arabera, eskuizkribua Lazarragaren bizitzaren bukaeran data liteke Mari Lopezco ederreza poeman, poetaren ama hilik dela aditzera ematen da: «juramentu eguiten jagot / obian daçan amari». Hobian datzan ama Joan Perez Lazarragakoren ama baldin bada, datu horrek ezartzen du poeman —eta ziur aski eskuizkribu osoan— data daitekeen azken gertaera, goizenik 1602. urtekoa izan litekeena. Izan ere, Elena Saez Erdoñakoa, poetaren ama, 1602ko «AHPA. Protocolos Notariales, 2486, ff. 85-86» dokumentuan oraindik bizirik azaltzen baita, Gervasio di Cesarek jakinarazi zuenez.
Azkenik, beste poema batzuek data ez hain zehatzak ezartzen dizkiote eskuizkribuari:
Istoria de la quema de Salvatierra poeman kontatzen diren gertaerak 1564koak dira. Horrek ez du esan nahi poema 1564an idatzia denik, jakina, data hori baino geroagokoa dela baino (berdin izan liteke hurrengo urtekoa nahiz hogeita hamar urte geroagokoa).
Aide andioc bidaldu deustae poema, itxura guztien arabera, autobiografikoa da (ikus poemaren aurkezpena), eta 41-42. lerroetan honako hau aipatzen da: «Oy oraingaño ez nax ni eldu / oy bada oguei urtean». Autobiografikoa izateak ez du esan nahi ezinbestean Lazarragak hogei urte zituela idatzia izan behar duenik, baina hipotesi hori ere sinesgarria da eta, horren arabera, poemaren data 1567. urtearen ingurukoa izan liteke.
Denpora baten içan ninçan... poeman, Donostiako San Frantzisko aipatzen da: «Donostiaco San Franciscuan / agoan guiçon soldadua» (34-35. lerroak). Donostiako frantziskotarren komentu ezagunena 1606an sortu zen, El Churrutal izeneko lekuan, Atotxan, gaurko Zuhaizti orubean, baina Joan Perez Lazarragako 1605ean zendu zenez, ezin da leku hori izan; Lazarragaren bizitzako datak kontuan hartuta, frantziskotarrek 1569an San Martin (Amara) inguruan zabaldu zuten eliza izan liteke, orduan frantziskotarrek Donostian komentua sortzeko bigarren saioa egin baitzuten eta eliza zabaldu, 1569ko maiatzaren 4an, baina zenbait erakunde horren kontra agertu ziren eta artillerialarien iritzia erabakigarria izan zen behin betiko ezetza emateko, harresi barruko hiribilduarentzat eraikin arriskugarria izanen zatekeelakoan; frantziskotarrek eraikin hori utzi zutenean, hiriak beretzat hartu zuen etxea, 1570eko abuztuaren 23a arte, Donostiako alkateak egun horretan eman baitzizkion berriz giltzak lehengo jabeari; litekeena da 1569-1570 bitarte horretan soldaduak izatea barruan eta horrek esan nahi luke lerro horiek 1569az geroztik behintzat idatzi zirela.
Euskara
Euskalkia
Euskalkiari dagokionez, oso lan interesgarria da, Arabako euskararen testigantza delako. Orain arte egin diren azterketetan, mendebaleko euskalkiari —eta, zehazkiago, Debagoiengo euskarari— lotuta dagoela ikusi da, baina beste euskalkietako ezaugarri askorekin. Bereziki, gipuzkeraren eta Nafarroa Garaiko Sakanako euskararen hainbat bereizgarri ditu. Rosa Miren Pagolaren hitzetan, «mugako hizkera denik ere zail da ukatzen».[4] Izan ere, euskalkien arteko muga zen eskualde hori. Gainera, kontuan izan behar da garai hartan mendebaleko euskara orain baino askoz hurbilago zegoela beste euskalkietatik.
Estatusa
Manuel Larramendiz geroztik (XVIII. mendea), euskarak bazterreko erabilera izan du Hego Euskal Herriko eliteetan, eta lehenagoko garaietan ere Hegoaldean erabilera molde hori nagusi zela uste izan da. Lazarragaren eskuizkribuak eskema hori hautsi du:
«
Larramendik gauza garrantzitsuez gaztelaniaz idazten zuen, eta herri xehearentzako gauzak euskaraz. Ez zen hori Larramendi baino lehenagoko idazleen joera. Lazarragak jende ikasiarentzako literatura idatzi zuen euskaraz, eta erdaraz kronika historikoa batez ere. Zer klabe dago banaketa horretan? Oraindik ez dakigu, baina argi dago ez dela Larramendiz geroztik egin izan den banaketa.
Xabier Kintana euskaltzainak azaldu duenez, Lazarragak bigarren pertsonari hika egiten dionean, horrek ez dakar gainerako adizki guztiak ere alokutibozko forman (hitanoan) jarri beharra.[6] Konparazio baterako, Lazarragak bazekien hi haiz formaren ondoan ni nauk esan zitekeela, baina aldi berean zilegi zuela ni naiz ere erabiltzea. Hau da, Lazarragak hitanoaren bi eredu darabiltza:
Gaurko gramatiketako hitanoa, Leizarragaz geroztiko tradizioan, XIX. mendearen bukaeraraino, ia salbuespenik gabe erabili dena: adizki alokutiboak jarriz baiezko nahiz ezezko perpaus nagusietan (baina ez, ordea, galderetan, harridura perpausetan, subjuntiboetan, inperatiboetan eta menpeko perpausetan). Funtsean, hori da euskara batuan nagusitu den sistema ere.
Xabier Kintanak oinarrizko hitanoa edo hitano murriztua deritzona, XVI. menderaino erabili bide zen sistema: hi pertsona aditzaren NOR, NORI edo NORK ez denean, aditza bere horretan mantentzea, hitanoko formetara aldatu gabe (ni naiz, eta ez ni nauk).
Dirudienez, oinarrizko hitano hori (alokutiborik gabekoa) erabilera zaharrena da. Alokutibozko forma adizki guztietara XVI. mendea baino lehentxeago hasi zitzaigun hedatzen eta, hasieran, Euskal Herriko toki zehatz batzuetan baino ez. Euskaltzaindiak, bestalde, adizki alokutiboak arautu dituen arren, oraindik ez du arautu noiz eta nola erabili behar diren («Euskaltzaindiaren lana adizkeren formaren finkatzea izan da, eta ez da sartu erabilera arazoetan»).[7] Beraz, euskara batuko araurik ez luke urratuko oinarrizko hitanoa erabiltzeak, nahiz eta aspalditik euskaran erabili ez den molde bat den.
Hori guztia kontuan hartuta, eta hitanoa izaten ari den atzerakada larria ikusirik, Xabier Kintanak proposatu du haurrei eta euskara ikasleei oinarrizko sistema hori irakastea, galbidean den hitanoa indarberritzearren, eta alokutibozko sistema konplexua errazago ikasteko oinarria izan dadin.[6]
Hona hemen adibide batzuk, oinarrizko hitanoa (alokutibogabea) eta hitano osoa (alokutiboduna) euskara batuan aplikatuz:
Berriz ere, Lazarragaren eskuizkribura etorrita, hona hemen erabilera alokutibodunaren adibide bat (hikako lau adizkiak letra lodiz nabarmendu ditugu; erdiko biak alokutiboak dira):
«
Donostiaco San Françiscuan agoan giçon soldadua
Donçelleoni eguin jacac
Yzta ondoan anditua
Nyc lançeteaz jo diat eta
Oy yc eçarroc emplastua. [1193-r]
»
Eta hemen, erabilera alokutibogabea (hau da, oinarrizko hitanoa; hikako adizki bakarra —lehenengoa— eta hitano osoan alokutiboak izan litezkeen hiru adizkiak letra lodiz nabarmendu ditugu):
«
Arçai polita, yc jaquingo doc eçe guec goaçela Dueroco riberara, çegaiti ençun dogu ezen Silvero derechan arçai batec dabela lucha andiac armatu comarcaetako arçai guztiaquin eta dagoala denporea asignadur [sic] egun seigarren eguneco. Eta ala ene lagun au eta ni goaç ara Silveroren jentilezac ecusterren çegaiti utra manera andian daçauen guztioc alabadu deuscue. [1147 r-v]
»
Testuaren egitura
Edukiari dagokionez, eskuizkribuko testu nagusian bi atal bereizten dira: lehenik artzain liburu bat (testu nagusiaren % 32), gehienbat prosan idatzia, kantu moduko poemak tartekatuak dituen arren; bigarrenik, askotariko poema eta kantuen bilduma, haietarik 37 euskaraz idatziak, eta gainerako 9ak gaztelaniaz.
Artzain liburua
Artzain liburuaren hasiera eta bukaera galdu dira. Artzain nobelak genero arrakastatsua izan ziren EuropanXVI. mendean, eta Jorge de Montemayorportugaldarrak gaztelaniaz idatzitako Los siete libros de la Diana (1559) Europa osoan itzuli eta imitatu zuten; badirudi ildo horretan kokatu behar dela Lazarragaren prosa lana.
Artzain liburuak, funtsean, amodio nahasien istorioa kontatzen du: Silberok Sirena maite du, Sirenak Doristeo (Dorido goitizena hartzen duena), Doristeok Silbia (Clarian goitizena hartzen duena), eta Silbiak Silbero (baina amodio kateak ez du beste alderako biderik). Beste pertsonaia batzuk hauek dira: ugazaba, Narvaez, Marte eta Kupido.
Poema eta kantuen bilduma
Askotariko poema eta kantuak dira, haietarik 37 euskaraz idatziak, eta gainerako 9ak. gaztelaniaz. Baliteke hiru poema, beste letra batekin jaso direnak, bereak ez izatea, Estibalitz Sasiolarenak baizik; kasu horretan, euskaraz idatzi zuen lehenengo emakumezko izango litzateke[8][9].
Bilduma hori artzain liburua baino zailagoa da deskribatzeko eta sailkatzeko: gaiak, neurriak, jatorriak, poema herrikoiak eta kultu izan nahi dutenak... Gehienetan, erdiak baino gehiago, maitasun kontuak gai nagusia dira, baina badira erlijiozkoak, narratiboak, isekazkoak...
Poema batzuen neurriak eta moldeak oso herrikoiak dira (eta ez dakigu Lazarraga den egilea ala herri tradiziotik jasoa bildu duen), baina beste batzuetan gaztelaniazko cancionero zahar eta berrietako neurriak eta moldeak hartzen ditu. Gaztelaniazko poema batzuetan, ziur dakigu ez direla Lazarragak asmatuak, plegu horietan bilduma osatzearren kopiatuak baizik. Euskarazko poema batzuei, berriz, aurkitu zaizkie ordainak beste hizkuntza batzuetan. Hortaz, azterketa sakonagoak behar dira ezer ziurrik esateko, baina badirudi koaderno berean bildu dituztela idazle batek baino gehiagok berek asmaturiko lanak eta beste nonbait ikasiak. Testu nagusiari dagokionez, badirudi Lazarraga dela idazlea; eta alboetako testuetan, agian Lazarraga eta geroagoko beste esku batzuk egon litezke.
Eskuizkribua, jendearen eskura
Eskuizkribua bera, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien arteko hitzarmen bati esker, 2009ko uztailaren 29tik 2010eko uztailaren 26a arte GasteizkoBibat Museoan erakusgai egon zen.[10] Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean dago berriro, Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegian gordeta[11].
Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2004ko otsailaren 18ko aurkezpen ekitaldirako, eskuizkribua argitaratu zuen CD-ROMean.[12] Handik lasterrera, Interneten ere jarri zuen, guztien eskuragarri.[13] Gainera, faksimilea ere argitaratu zuen.[14]
Susa argitaletxearen Armiarma webgunean, Gipuzkoako Aldundiak testua plazaratu eta hilabete gutxira argitaratu zuen Iñigo Landak lehenengo transkripzioa, literaturazaleentzat.[15] Webgune horretan bertan, grafia eguneratuta ere argitaratu zuten.[16]
Erein argitaletxeak 2004. urtea amaitu baino lehen jarri zuen dendetan Patri Urkizuren edizioa, Joan Perez de Lazarraga. Dianea & Koplak. Madrid 1567 izenburuarekin (2004-05-04an sinaturiko azterketarekin, testuak berrantolaturik emanda, grafia modernoan, ohar argigarri ez sistematikoekin). Egileak berak esan zuenez, «liburua ahalik eta azkarren jendearen eskuetan» jartzea zuen helburu.[17] Beraz, Lazarragaren eskuizkribua hain testu korapilatsua izanik, funtsezko hainbat alderdi azaldu gabe utzi zituen, eta hutsegite batzuk baditu: besteak beste, testuan inon ageri ez den Dianea izena ikusi izana (izatez, dianean 'doanean' adizkia da Lazarragak darabilena).
Pruden GartziarenLazarraga. Ernazimentua euskaraz saiakerak irabazi zuen 2005eko Juan Zelaia Saria. Tesi hau aldezten du: Lazarragaren lanak erakusten duenez, Araban eta Euskal Herrian, XVI. mendean, euskarazko berpizkunde baten hastapena izan zela.
Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak Lazarraga Eskuizkribua: edizioa eta azterketa lana argitaratu du EHUren webgunean.[18] Izan ere, zatikako azterketa batzuk ordurako argitaratuak ziren arren, oraindik finkatu gabe zegoen testua bera; eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa behar zen, pasarte zail ugariak argitzen ahaleginduko zena (zailtasun asko baititu testuak, hala paleografiaren aldetik nola hizkuntzaren aldetik). Horretantxe ahalegindu dira, bada, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko sei kide: Gidor Bilbao, Ricardo Gómez, Joseba Lakarra, Julen Manterola, Céline Mounole eta Blanca Urgell.[19][20]
↑Arabako toponimoetan eta garai hartako Arabako euskal idazleen testuetan oinarritua dago mapa. Iturria: Koldo Zuazo, 1997, «Euskara Araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
↑Pagola, Rosa Miren, 2006, «Lazarragaren eskuizkribua: grafiak, hotsak eta hitzak», in C. Isasi Martínez & S. Gómez Seibane (arg.), Lingüística Vasco-Románica. I Jornadas = Euskal-Erromantze Linguistika. I. Jardunaldiak. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 539-561 (= Oihenart 21).
↑Juan Luis Zabala: «Topiko zaharren birrintzailea», Berria, 2008-12-11. [Artium museoan Lazarragari buruz eginiko jardunaldien kronika.]
↑ abKintana, Xabier, 2005, «Lazarraga poeta zahar gaztearen berri onak», Euskera 50, 129-159. [Joan Perez Lazarragakoren omenez Euskaltzaindiak Ozetan (Araba) eginiko bilkuran Kintanak emandako hitzaldiaren testua da.]
↑Gidor Bilbao eta beste (Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldea), Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa (1.0.1), Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea. Interneten eskuragarri: http://www.lazarraga.com. 2010-09-17an eskuratua. Artikulu honetarako, hainbat zati kopiatu dira argitalpen horretatik, Creative Commons by-SA 3.0 lizentziarekin argitaratu baitute.
Aginagalde, Borja, 2004b, «El descubrimiento del Manuscrito de Juan Pérez de Lazarraga como resultado de la política de archivos y Patrimonio Documental del Gobierno Vasco», Euskonews 249.
Aldai, Gontzal, 2008, «Sobre el significado arcaico de las formas con prefijo l-: su uso en Lazarraga», FLV 108, 301-327.
Aldai, Gontzal, 2009, «Aoristo perifrástico, perfectivo y pluscuamperfecto: Leizarraga vs. Lazarraga», ASJU 43:1, 19-36.
Arejita, Adolfo, 2008, «Lazarragaren lexiko eta gramatika zehetasunez», in H. Knörr (arg.), Jean Haritschelhar-i omenaldia (Iker; 21). Bilbao: Euskaltzaindia, 59-93.
Bijuesca, K. Josu, 2006, «Fragmentos de poesía vasca en la literatura española de los Siglos de Oro: reescritura y manipulación», in C. Isasi Martínez & S. Gómez Seibane (arg.), Lingüística Vasco-Románica. I Jornadas = Euskal-Erromantze Linguistika. I. Jardunaldiak. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 61-72 (= Oihenart 21).
Bilbao, Gidor, 2008, «Juan Pérez de Lazárraga / Joan Perez Lazarragakoa», in Auñamendi Eusko Entziklopedia. Eusko Ikaskuntza [online].
Bilbao Telletxea, Gidor; Gómez López, Ricardo; Lakarra Andrinua, Joseba A.; Manterola Agirre, Julen; Mounole, Céline; Urgell Lázaro, Blanca: Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. I. Sarrera, gramatika, hiztegia eta adizkitegia. EHU. 2020. (394 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-161-4
Bilbao Telletxea, Gidor; Gómez López, Ricardo; Lakarra Andrinua, Joseba A.; Manterola Agirre, Julen; Mounole, Céline; Urgell Lázaro, Blanca: Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua. EHU. 2020. (702 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-162-1
Casenave, Jean, 2003, «A l’occasion de la mise en ligne sur Internet du manuscrit Lazarraga: éléments de réflexion sur la conversion numérique des corpus littéraires du domaine basque», Lapurdum 8, 97-121.
Comas Ros, María, 1936, Juan López de Lazarraga, Secretario de los Reyes Católicos y el Monasterio de Bidaurreta en la Villa de Oñate. Bartzelona: Descartes. [85-150 orrialdeetan: Joan Perez Lazarraga, 1601, «Relación que dejó Juan Pérez de Lazárraga, sobre genealogía de su familia», Biblioteca Nacional, Madril, Ms. núm. 11.263, (1601, 5 de marzo)].
Di Cesare, Gervasio, 2009, «El último legado de Juan Pérez de Lazarraga: su testamento», Sancho el Sabio 31, 299-326.
Di Cesare, Gervasio, 2010 (agertzeko), «Juan Pérez de Lazarraga. Breves notas biográficas», ASJU.
Erdozia Mauleon, Jose Luis, 2006, «Arabako ekialdea eta Sakanako continuumaren azterketa diakronikoa», FLV 102, 233-269.
Kintana, Xabier, 2005, «Lazarraga poeta zahar gaztearen berri onak», Euskera 50, 129-159.
Knörr, Henrike, 2005, «Joan Perez de Lazarraga, familiaren kronista», Euskera 50, 161-168.
Laka Guenaga, Iker Joseba, 2005, «Euskal izenorde zarrak Lazarraga´n – Los viejos pronombres euskéricos en Lazarraga», Euskerazaintza 56, 75-104.
Lakarra, Joseba A., 2004, «Juan Perez Lazarragakoren eskuizkribua (XVI. mendea): Lehen hurbilketa», in Gipuzkoako Foru Aldundia, Lazarragaren eskuizkribua (XVI. mendea). Madril: Edilán-Ars Libris [Eskuizkribuaren faksimilari erantsitako sarrera gisakoa] (= «Lazarragaren eskuizkribuaren atariko filologia azterketa»).
Lanzagorta, María José, 2004, «El linaje de los Lazarraga: siglos XV-XVI en el Condado de Oñate (Guipúzcoa)», Sancho el Sabio 20, 71-85.
Pagola, Rosa Miren, 2006, «Lazarragaren eskuizkribua: grafiak, hotsak eta hitzak», in C. Isasi Martínez & S. Gómez Seibane (arg.), Lingüística Vasco-Románica. I Jornadas = Euskal-Erromantze Linguistika. I. Jardunaldiak. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 539-561 (= Oihenart 21).
Portilla, Micaela, 1978, Torres y casas fuertes en Álava, Gasteiz [II. liburukiko 601-606. orrialdeak].
Ros, Ander, 2004, «Bizkaierako subjuntibo zaharrak: Hegoaldeko testigantzak», Litterae Vasconicae. Euskeraren Iker Atalak 9, 233-248.
Urkizu, Patri, 2004, «Joan Pérez de Lazarraga, autor de Dianea & Koplak (Madrid 1567), primer novelista y poeta vasco», Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca 10, 165-170. Berrargit. Serta: Revista iberorrománica de poesía y pensamiento poético 8 (2004-2005), 257-268.
Urkizu, Patri, 2005, «Maria Estibaliz de Sasiola (Deba 1550a – 1611). Euskal poesia idazleen artean lehen anderea», Lapurdum 10, 287-302.
Vidal-Abarca, Juan, 2005, «La familia Lazárraga en la Llanada Alavesa», Euskera 50, 125-127.
Vidaurrazaga, J. L., 1966, «Sobre Juan López de Lazárraga, Secretario de los RR. CC., ¿cronista?», BRSBAP 22, 105-109.
Zumalde, Ignacio, 1957, Historia de Oñate. Diputación de Guipuzcoa: Donostia [207-222. orrialdeak].
KZ8A Электровоз KZ8A-0002 Производство Страна постройки Франция, с дальнейшим выпуском Казахстан Заводы Alstom Transport г. Бельфор Альстом транспорт, «Электровоз құрастыру зауыты» Годы постройки 2012 (опытный образец),с 2013 г. Всего построено 113(план: 200) Нумерация по состоянию на 2...
The list of shipwrecks in 1801 includes ships sunk, foundered, wrecked, grounded, or otherwise lost during 1801. This is a dynamic list and may never be able to satisfy particular standards for completeness. You can help by adding missing items with reliable sources. table of contents ← 1800 1801 1802 → Jan Feb Mar Apr May Jun Jul Aug Sep Oct Nov Dec Unknown date References January 1 January List of shipwrecks: 1 January 1801 Ship Country Description Farmer's Delight ...
Town in Connecticut, United StatesEast Hampton, ConnecticutTownTown of East HamptonThe East Hampton Bank and Trust Company Building SealNickname(s): Belltown, USA Middlesex County and Connecticut Lower Connecticut River Valley Planning Region and ConnecticutShow East HamptonShow ConnecticutShow the United StatesCoordinates: 41°34′N 72°30′W / 41.567°N 72.500°W / 41.567; -72.500Country United StatesU.S. state ConnecticutCountyMiddlesexReg...
Dáan nga Ginsabutan Pentateuco Genesis Exodo Levitico Mga Numero Deuteronomio Kasaysayan Josue Mga Maghurukom Ruth 1 ngan 2 Samuel 1 ug 2 Kahadián 1 ug 2 Cronacas Esdras Nehemías Ester KinaadmanPoetry Job Mga Salmo Mga Darahúnon Ecclesiastes Awit han mga Awit Manaragna Mga manaragna mayor Isaíyas Jeremías Mga Pagnguyngoy Ezekiel Daniel Mga manaragna menor Oséas Joel Amos Abdías Jonas Miqueas Nahum Habakuk Sofonías Hagéo Sacarías Malaquías Deuterocanonico Tobit Judit 1 Macabeo 2 Ma...
Artikel ini adalah bagian dari seri:Permainan video Pelantar Dingdong Konsol permainan Konsol video rumah Permainan elektronik Konsol genggam Permainan ponsel Permainan daring Permainan PC Linux Mac Genre Laga Berhantam Bertarung Arung pelantar Bertahan hidup Siluman Bertahan hidup horor Petualangan Bermain peran Bermain peran laga Bermain peran taktik Simulasi Konstruksi dan manajemen Simulasi kehidupan Olahraga Kendaraan Strategi Bertarung daring banyak pemain Strategi waktu nyata Taktik wa...
Mancomunidad Integral Valle del Alagón Mancomunidad Sede de la mancomunidad, en la Plaza Mayor de Pozuelo de Zarzón. Capital Pozuelo de ZarzónEntidad Mancomunidad • País España España • Comunidad Autónoma Extremadura • Provincia Provincia de Cáceres[editar datos en Wikidata] La Mancomunidad Integral Valle del Alagón es una mancomunidad extremeña situada al norte de la comarca de las Vegas del Alagón, compuesta por 13 municipios y 3 pedanías. His...
Extinct dog breed from Mesoamerica Dog breedTechichiA pre-Columbian effigy of a TechichiOriginMexicoBreed statusExtinctDog (domestic dog) The Techichi is an extinct breed of small, mute dog bred by the Toltec culture as long ago as the 9th century C.E. It is thought to be an ancestor of the modern Chihuahua.[1][2][3][4][5] Appearance Techichis varied in appearance, with their coats ranging from brown, brown and white, black and white, to black. Their ea...
يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (نوفمبر 2019) الدوري الباراغواياني لكرة القدم 2002 تفاصيل الموسم الدوري الباراغواياني لكرة القدم النسخة 92 البلد �...
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: IBM 632 – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (February 2022) (Learn how and when to remove this template message) IBM 632IBM 632 Electronic Typing CalculatorTypeAccounting machineRelease date1958; 65 years ago (1958)Introductory price...
For the Chavda clan of Gujarat, see Chavda clan. Dynasty of ancient India Chavda dynastyc. 690–942 Coin of the Chavada dynasty, circa 570-712 CE. Crowned Sasanian-style bust right / Fire altar with ribbons and attendants; star and crescent flanking flames.[1] South Asia800 CETIBETANEMPIREKALINGASKALACHURISBHAUMA-KARASPALLAVASEASTERNCHALUKYASPANDYASCHOLASCHERASKAMARUPAKARKOTASCHAVDASSAINDAVASSHILA-HARASALUPASGURJARAPRATIHARASPALAEMPIRERASHTRA-KUTASABBASIDCALIPHATETURKSHAHISZUNBILSTAN...
This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) The topic of this article may not meet Wikipedia's notability guideline for stand-alone lists. Please help to demonstrate the notability of the topic by citing reliable secondary sources that are independent of the topic and provide significant coverage of it beyond a mere trivial mention. If notability cannot be shown, the article is likely...
Hoboken–World Trade CenterHoboken-bound train at the World Trade Center PATH station in 2005OverviewStatusOperates 6 a.m. to 11 p.m. weekdaysOwnerPort Authority of New York and New JerseyLocaleHudson County, New Jersey and Manhattan, New YorkTerminiWorld Trade CenterHoboken TerminalStations4ServiceTypeRapid transitSystemPATHRolling stockPA5HistoryOpenedJuly 19, 1909 (1909-07-19)TechnicalLine length3 miles (4.8 km)CharacterUndergroundTrack gauge4 ft 8+...
Dance Hub SA, formerly Leigh Warren & Dancers or Leigh Warren + Dancers (LWD) and then LWDance Hub, is a contemporary dance company based in the South Australian capital of Adelaide. Formed in 1993 by Leigh Warren, the company toured internationally and won several awards. In its 2019 incarnation as Dance Hub SA, it has increasingly taken on the role of peak body within the state, playing an advocacy and education role for dancers and choreographers. It is a community space for both ...
HotCha(左起)張紋嘉(Crystal Cheung)、張惠雅(Regen Cheung)、黎美言(Winkie Lai);攝於2007年11月4日假九龍油麻地MK1超級數碼廣場(現址為美迪寧廣場)舉行之「HotCha狂熱簽唱會」中。组合职业歌手、演員音乐类型粵語流行音樂出道地点 香港出道日期2007年4月4日出道作品《Vanilla》(2007年)代表作品《不要防曬》(2007年)《Party Girl》(2007年)《You Are My Best Friend》(2008年...
В Википедии есть статьи о других людях с такой фамилией, см. Мендельсон. Мориц Эммануилович Мендельсон Дата рождения 28 июля 1855(1855-07-28)[1][2] Место рождения Варшава, Российская империя Дата смерти 8 марта 1931(1931-03-08)[1][2] (75 лет) Место смерти Париж, Франция Ст�...
Television channel TBMM TVCountryTurkeyBroadcast areaTurkey, Azerbaijan, KKTC, United StatesHeadquartersKızılay Square, Çankaya Kızılay, AnkaraProgrammingLanguage(s)TurkishPicture format1080i HDTVOwnershipOwnerTRT TBMMSister channelsTRT 1 TRT 2 TRT 3 TRT World TRT Haber TRT Spor TRT Spor Yildiz TRT Avaz TRT Çocuk TRT Belgesel TRT Müzik TRT Arabi TRT Türk TRT Kurdî TRT 4K TRT EBA TV TBMM TVHistoryLaunched10 December 1994LinksWebsitetv.tbmm.gov.tr (in Turkish)AvailabilityTerrestrialTer...
American DJ Bob CollinsBob Collins at the Taste of Chicago on July 3, 1989BornHoward Wallace LeeFebruary 28, 1942Lakeland, FloridaDiedFebruary 8, 2000(2000-02-08) (aged 57)Zion, IllinoisNationalityAmericanAlma materUniversity of FloridaFlorida Southern CollegeKnown forBeing a radio personalitySpouse(s)Christine (?-2000)(his death) Bob Collins (February 28, 1942 – February 8, 2000) was a morning DJ on WGN-720AM radio in Chicago. His show was the top-rated morning show for ...
This article's lead section may be too long. Please read the length guidelines and help move details into the article's body. (December 2022) Shakugan no Shana DVD volume 1 cover, released in Japan on January 25, 2006 Shakugan no Shana is an anime series including three television series, original video animation (OVA) episodes, and bonus shorts. The episodes are based on the light novel series of the same name written by Yashichiro Takahashi, with illustrations drawn by Noizi Ito. Produced b...