Leopoldo II.a Toskanakoa (Florentzia, 1797ko urriaren 3a - Erroma, 1870eko urtarrilaren 29a) Toskanako duke handia izan zen 1824tik 1859ra.
Fernando III.a Toskanakoa eta Luisa Bi Sizilietakoaren semea izan zen. Tronuan bere aitaren oinordeko izan zen 1824ko ekainaren 18an. Garaiko Italiako monarka liberalenetako bat izan zen. 1848ko Toskanako Konstituzioa baimendu zuen eta prentsa askatasuna ahalbidetu.
1849an behin-behineko gobernu batek kargutik kendu zuen, baina handik gutxira austriarrek tronura itzuli zuten. Austriarrek herrialdea okupatu zuten 1855era arte.
Italiako Bigarren Independentzia Gerran neutral mantentzen saiatu zen, baina Dukerri Handitik kanporatua izan zen. Gerra amaitu ondoren 1859an Florentziara itzuli zen, baina oso ezezaguntzat jo zuten, eta Fernando IV.a bere semeari abdikatu zion.
Bi aldiz egon zen ezkonduta: Maria Ana Saxoniarekin eta Maria Antonieta Bi Sizilietakoarekin eta guztira hamahiru seme-alaba izan zituen.