Lindaura Anzoátegui Campero (Tojo/Tarija, Boliviako Errepublika, 1846komartxoaren 31 - Sucre, Boliviako Errepublika; 1898koekainaren 25a) poeta eta idazle boliviarra izan zen, 1880 eta 1884 bitartean bere herrialdeko lehen dama.
Biografia
Tojo (Bolivia)Bailarako markesatu zaharrean dagoen finka batean jaio zen, egungo Tarifja departamentuan. Miguel Anzoáteguiren -Pacheco de Melo- eta María Calixta Campero Barragánen (Juan José Feliciano Fernándezen, Yaviko markesatuaren edo Tojo haranaren azken titularraren alaba) alaba.
Hamasei urte zituela umezurtz geratu eta 16 Adelaida Anzoátegui Campero ahizparekin batera Sucrera joan zen bizitzera.
|Tojo]] 1872ko ekainaren 24an bere ahaidea zen, Narciso Campero Leyes jeneralarekin, Boliviako Gobernuko gerra-ministroa, ezkondu zen. 1872ko uztailean, Narciso Camperok uko egin zion gerra-ministro karguari, eta Bolivia osoko ministro izendatu zuten Frantzia, Britainia Handia eta Italiako gobernuen aurrean. Ibilbide diplomatiko horrek aukera eman zion Lindaurari literaturaren alorrean Europan izan ziren azken nobedadeak ezagutzeko, eta horrek literaturan sartzea ahalbidetuko zion.
1879an Bolivia, Txile eta Peruren arteko Ozeano Bareko Gerra piztu zenean, Hilarión Daza presidenteak, Boliviako hegoaldeko departamentuetako gizonekin Bosgarren Maila ospetsua osatzeko agindu zion Narcisori. Lindaurak Bolivia izeneko poema eskaini zion senarrari. Abertzale izaerako beste poema batzuk ere argitaratu zituen Potosí eta Sucreko egunkarietan.
1880-1884 urte artean Narciso presidentetzara igo zen eta ondorioz, Lindaura Boliviako lehen dama bihurtu zen.
Obra
Juana Manuela Gorriti idazle argentinarra aurrekaria izan badaiteke ere, Adela Zamudio eta Lindaura Anzoatégui izan ziren Boliviako emakume idazleen loraldiari hasiera eman ziotenak.
Haren obrak El Novel eta Tres Estrellas izengoitiekin aurkeztu zen jendaurrean.
Ipuinak, olerkiak eta eleberri historikoak idatzi zituen non hainbat pertsonai ezagun ageri dira, hala nola, Gregorio Aráoz de Lamadrid, Juan Wallparrimachi eta Juana Azurduy. Bere lanen artean aipa daitezke:
Cómo se vive en mi pueblo
La mujer nerviosa
Cuidado con los celos
Huallparrimachi
Manuel Ascensio Padilla
El año de 1815
Gerora, Virginia Ayllón eta bestelako literatur kritiko eta ikertzaileek Lindaura Anzoatéguiren obra aztertu eta goraipatu dute.[1][2][3].