Lon Chaney, jaiotza izenez Leonidas Frank Chaney, ezizenez Mila Aurpegidun Gizona (1883ko apirilaren 1a, Colorado Springs, Colorado – 1930eko abuztuaren 26a, Los Angeles, Kalifornia) zinema mutuko estatubatuar aktore bat izan zen. Zinemaren hastapen garaiko aktore aldakorrenetako bat bezala jo ohi da, mentalki edo psikikoki tortutatuak antzezteagatik, sarritan pertsonaia hauek desitxuratuak eta atsekabetuak direlarik, nahiz makillajearen erabilpenean trebea izateagatik oroitua da.
Beldurrezko zinema klasikoko aktore nabarmenen artean sailkatu ohi da, Boris Karloff, Béla Lugosi, Vincent Price, Peter Cushing eta Christopher Lee aktoreekin batera. Bere semea zen Lon Chaney Jr. aktoreak ere bere ibilbidea jarraitu eta beldurrezko filmak antzezteari ekin zion.
Filmografia
Kanpo estekak