While the City Sleeps Fritz Langek 1956an zuzendutako filma da. Charles Einsteinek idatzitako The Bloody Spur kontakizuna du oinarri. Antzezle nagusi Dana Andrews, Rhonda Fleming eta George Sanders izan zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Komunikabideetako enpresari handi Amos Keyren heriotzaren ostean, ez dago argi haren boterea nork jasoko duen. Amosen semea, Walter, da oinordeko bakarra, baina nahiago du konpainiaren lanak alde batera laga sasoi batean. Aldi berean bada New York beldurtzen duen norbait, Ezpain-barraren hiltzailea, hala izendatu baitute andrak hiltzen dituen gaizkilea. Enpresa barruko baten batek, poliziak baino lehenago, kasua argitzen badu Walterrek sari ederra ematea erabaki du. Edward Mobley (Dana Andrews) kazetaria horretan saiatuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak