Bitxikeri gisa, filma hau EEBBetan estreinatu zenean, aktore guztiak bikoiztuak izan ziren, filmaren arduradunak aktoreen australiar ingeles ahoskera estatubatuar ikusleek ulertuko ez zutelako beldurrez baitzeuden.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Etorkizun apokaliptiko batean Max Rockatansky (Mel Gibson) poliziak Australiako autobideak zaindu eta bertako motozale liskarti batzuei aurre egin beharko die. Maxek haien buruzagia hiltzean, gainontzeko taldekideek heriotza mendekatuko dutela zin egiten dute...