Filmak estralurtarrenLurraren inbasioa ardatz gisa hartuta, bestelako gai filosofikoagoak ukitzen ditu: naturaz gaindiko fenomenoek gizakiongan betidanik eragin izan dizkiguten zalantzak martxan jartzen dira, heriotza, pertsona maitatuen galera eta ondorengo etsipen sentimendua, fedearen eta bizi pozaren galera, etab.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Graham Hess (Mel Gibson) Pennsylvaniako landa eremuko baserri batean bizi den erreberendo protestante alarguna da. Bi seme-alaba (Rory Culkin eta Abigail Breslin) eta Merrill (Joaquin Phoenix) anaiarekin bizi da: bere garaian, anaia beisboleko izarra izan zen, baina orain, gasolindegi batean lan egiten du. Emaztea trafiko istripu batean hil ostean, fedea galdu eta, horren ondorioz, bere eliztarrek bertan behera laga dute.
Egun batez, esnatutakoan, etxetik kanpo daudela eta baserriko txakurrak etengabe zaunka daudela ohartu da. Baserritik irten eta haurrak inguruko artadietan topatu ditu baina, era berean, beste gauza izugarri bat ere bai: artadian, 10 metroko diametroko biribil edo soro-zirkulu misteriotsua dago.