Departamenduak 41 kantonamendu eta 364 udalerri ditu. Hiri nagusiak Angers eta Saumur dira.
Geografia
Lurralde laua da eta muino asko ditu. Punturik gorena Mauges eskualdean da (210 m). Izena ematen dioten Behe Loire ibaia eta Maine ibaiadarra lurraldearen erditik igarotzen dira. Ibai eta ibaiadar gehienetan ontziz ibil daiteke. Erdialdean, Anjouko harana dago.
Ekonomia
Nekazaritza (mahastiak, fruituak, barazkiak, laboreak) eta abere hazkuntza (betabereak eta zerriak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industrian ehungintza, ardo eta janari industriak, zapatagintza, eraikuntza mekaniko eta elektrikoak, elektronika nabarmentzen dira. Turismoa ere garrantzitsua da.