Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Marne Garaia

Marne Garaia (52)
Frantziako departamendua
Marne Garaia (52)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaEkialde Handia
PrefeturaChaumont
PrefetaBruno Sido
(UDF)
AzpiprefeturakLangres
Saint-Dizier
Barrutiak3
Kantonamenduak32
Udalerriak432
Kokapena
Koordenatuak48°05′N 5°15′E / 48.08°N 5.25°E / 48.08; 5.25
Azalera6.211 km²
Demografia
Biztanleria171042
Dentsitatea27.538,560618258 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Marne Garaia[1] (frantsesez Haute-Marne) Frantziako ipar-ekialdeko departamendua da, Ekialde Handia eskualdekoa, Parisko arroaren hego-mendebaldean, Marne ibaiak zeharkatua. Frantziako 52. departamendua da. 6.211 km2 ditu, eta 194.873 biztanle zituen 1999an. Prefektura Chaumont hirian dago; beste hiri garrantzizko batzuk: Langres eta Saint-Dizier (hiri handiena).

Geografia

Marne ibaia

Ingurune naturala eta klima

Marne ibaiak zeharkatzen du marne Garaia, hegoaldetik iparralderantz. Aube ibaia —Marneren adarra— eta Mosa ibaia bertan jaiotzen dira, Langresko goi-ordokian. Klima gogorra da. Marneko mendiak Frantziako lurralderik basotsuenetakoa dira.

Mugakideak

Marne Garaiak mugakide ditu Meuse, Vosgeak, Saona Garaia, Côte-d'Or, Aube eta Marne departamenduak.

Ekonomia

Basoen ustiakuntza eta nekazaritza (fruituak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industriaren barruan metalurgia eta siderurgia dira alor garrantzizkoenak.

Erreferentziak

  1. 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya