Mogarrazek 2007an 303 biztanle zituen (317 biztanle 2006an, eta 1018 biztanle 1964an), horietatik 157 gizaseme eta 146 emakume.
Mogarrazko herriak ondasun kulturalaren izendapena jaso zuen 1998an, multzo historiko gisa. Herriaren egitura urbanistikoa Erdi Arokoa da guztiz: kale estu eta irregularrak, plaza nagusiaren inguruan antolatuak. Etxe gehienek arkitektura tradizionalari eusten diote: bi solairu eta ganbara, oina harlanduz egina, sarrerako atea bi hegalekoa, fatxadan zurezko bilbadura bistan dela.
Eraikin nagusiak
Etxe tradizionalak, Sierra de Franciako herri gehienen gisara: fatxadan zurezko bilbadura dute, harlangaitzez betea, eta atalburuetako harlanduetan grabaturik ageri da etxea egin zeneko urtea, batzuetan jabearen izena ere bai.
Andre Maria Zuriaren parrokia eliza: latindar gurutzeko oina du, eta aldare barrokoa. Kanpandorrea bereizia dago elizaren eraikinetik, Italiako eliza barroko askoren gisan.
Plaza Nagusia: arkupetua da osorik, azalera irregularra du, zirkulu erdi baten antzeko formaz. Behinola, zezenak korritzen ziren plazan.
Santutxoko baseliza eta iturria: herriaren sarreran.