MPEG (Moving Picture Experts Group ) ISO/IECk asmatu zuen audio eta bideozko seinaleak konprimitzeko multimedia aplikazioen estandar multzoa da.
MPEG-1
Hiru partetan banatzen da: bideo, audio eta sistema, eta irudiaren handiera osoaren laurden bateko zatiekin lan egiten du.
MPEG-2
MPEG2, audio eta mugimenduzko irudiak konprimitzeko estandarra, NTSC, PAL eta HDTV seinaleentzat MPEG2 pantaila osoan lan egiteko gai da, 60 frame segundoko abiaduraz.. Gaur egun, MPEG asko erabiltzen da multimediako CD-ROM-etan, DVD-ko filmetan, telebistarako transmititzen bideoan, satelitezko telebistan....
MPEG2aren audiozko zatiak, hiru konprimitze-maila ditu. Maila bakoitzak, konprimitze-kalitate handiagoa ematen du, baina koste gehiagoren truke kodetze-prozesurako. 3.mailako geruza MP· izenaz ezagutzen da eta erreboluzio bat izan da soinua CD kalitateaz konprimitzen duelarik. (CD ROMen formatuan okupatzen denaren hamabiren bat baino ez du behar).
ISO komitearen MPEG-4 bertsioak 1998. urtetik aurrera normalizatzen ari direnak, hiru ataletara dago zuzenduta:
Beraz, egile, komunikazio operadore eta azken erabiltzaileei dago zuzenduta.
Ikus,Gainera
Kanpo estekak