1998
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Martxoaren 8a – Burgostik Arabara pasatzeko erreferendumean baietzak gehiengoa lortu zuen Trebiñun.
- Martxoaren 14a – Nicolas Redondo Terreros Rosa Diezi gailendu zitzaion PSE-EE alderdi barnean, EAEko hauteskundeetara aurkezteko, egindako hautagai aukeraketan.
- Martxoaren 18a – Goardia Zibilak hainbat pertsona atxilotu zituen, ETAko Araba Komandoa bertan behera utziz.
- Apirilaren 3a – Espainiako Defentsa ministeritzak ikerketa zabaldu zuen, ustez CESIDek Herri Batasunaren egoitzean eginiko legez-kanpoko entzuketak zirela eta.
- Maiatzaren 14a – Espainiako Barne ministerioak CESIDeko bi pertsona kargutik kendu zituen Herri Batasuneko egoitzan legez-kanpoko entzuketak egin izanagatik.
- Ekainaren 5a – Ertzaintzak ETAko Bizkaia Komandoa bertan behera utzi zuen Goardia Zibil bat erailtzeko atentatua prestatzen zebiltzala.
- Ekainaren 8a – Europar Batasuneko parlamentuak bolanta sareak debekatzeko akordio bat adostu zuen.
- Ekainaren 30a – PSE-EE alderdiak Eusko Jaurlaritza utzi eta 1994ean osaturiko EAJ eta EArekin baterako gobernatzeko akordioa bertan behera geratu zen.
- Uztailaren 15a – Baltasar Garzon epaileak zuzenduriko operazioan Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi ziren, ustez ETArekin harremana izateagatik.
- Uztailaren 16a – Egin egunkariko kazetari talde batek behin-behineko egunkaria sortu zuten polizia operazioak itxitako Egin ordezkatzeko, Euskadi Informacion egunkaria.
- Abuztuaren 11 – Donostiako zezen plaza berria inauguratu zen Illunben.
- Irailaren 2a – Ilegalizatu zutenaren beldurrak eraginda ezker abertzaleak proiektu politiko berria aurkeztu zuen, Euskal Herritarrok.
- Irailaren 7a – Gabriel Urralburu 11 urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten legez-kanpoko komisioak kobratu eta ustelkeriagatik.
- Irailaren 12a – Euskal Herriko indar abertzaleak eta Ezker Batuak Lizarrako Akordioa sinatu zuten.
- Irailaren 18a – ETAk urte bat eta erdi iraungo zuen su-etena hasi zuen.
- Irailaren 20a – Bi solidariok Itoizko urtegia eraikitzeko erabiltzen ari ziren 30 ibilgailu hondatu zituzten. Agoitz eta Nagore artean errepide berria ari ziren eraikitzen.
- Irailaren 29a – Jose Antonio Ardanzak Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua utzi zuen, legegintzaldiko azken eguna zelako.
- Urriaren 7a – Metro Bilbaok Brunel saria jaso zuen.
- Urriaren 25a – 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- Abenduaren 20a – Ziklogenesi lehergarri batek eragindako olatu erraldoiek Marero itsasontzia irentsi zuten Bizkaiko golkoan arrantzan zebilenean.
- Abenduaren 26a – Kontseiluak abiatutako "Bai Euskarari" kanpaina sustatzeko ekitaldia egin zuten aldi berean Agilera, Anoeta, Mendizorrotza, Sadar eta San Mames futbol zelaietan, 120.000 pertsona inguruk parte hartu zutela.
Espainiar Estatua
Mundua
Ekonomia
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Xabier Cardenas, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 2a – Miren Bartolome, nafar atleta, pertika jauzian aditua.
- Urtarrilaren 2a – Tfue, estatubatuar streamer-a, Fortnite bideo-jokoan aritzeagatik ezaguna.
- Urtarrilaren 4a – Arnoldas Kulboka, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 4a – Ivan Salguero, nafar igerilari paralinpikoa.
- Urtarrilaren 6a – Izaro Lestayo, gipuzkoar traineru-patroia.
- Urtarrilaren 6a – Iñigo Vicente, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 7a – Chanel Santini, estatubatuar aktore pornografikoa.
- Urtarrilaren 10a – Alazne Astorga, bizkaitar aktorea eta artista.
- Urtarrilaren 13a – Manu Quijera, nafar atleta, xabalina jaurtiketan aditua.
- Urtarrilaren 15a – Chloe Kelly, ingeles futbolaria.
- Urtarrilaren 15a – Rubén Salaverri, errioxar pilotaria.
- Urtarrilaren 18a – Aitana Bonmatí, kataluniar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a – Éder Militão, brasildar futbolaria.
- Urtarrilaren 23a – Wos, argentinar rapero eta freestylerra.
- Urtarrilaren 23a – XXXTentacion, estatubatuar abeslari, konpositore eta raperoa (h. 2018).
- Urtarrilaren 25a – Asier Burguete, gipuzkoar aktore eta dantzaria.
- Urtarrilaren 25a – Riuler de Oliveira Faustino, brasildar futbolaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 28a – Ariel Winter, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 30a – Irati Zubizarreta, gipuzkoar mendi lasterkaria.
- Urtarrilaren 31 – Aritz Aranbarri, gipuzkoar futbolaria.
Otsaila
- Otsailaren 3a - Yurani Blanco, espainiar txirrindularia.
- Otsailaren 4a – Theo Lucbert, lapurtar futbolaria.
- Otsailaren 9a – Adrián Aranguren, nafar futbolaria.
- Otsailaren 10a – Aitor Buñuel, nafar futbolaria.
- Otsailaren 15a - Jemima Montag, australiar atleta.
- Otsailaren 17a – Kayla Cromer, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 19a – Jon Urkiza, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 24a – Asato Miyagawa, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 25a – Usoa Ostolaza, gipuzkoar txirrindularia.
- Otsailaren 27a – Andoni Tascon, bizkaitar futbolaria.
Martxoa
- Martxoaren 2a – Jasper Philipsen, flandriar txirrindularia.
- Martxoaren 5a – Yusra Mardini, Berlinen bizi den siriar igerilaria.
- Martxoaren 6a – Iñigo Elosegi, bizkaitar txirrindularia.
- Martxoaren 7a – Amanda Gorman, estatubatuar poeta eta aktibista.
- Martxoaren 7a – Antonio Otegi, nafar futbolaria.
- Martxoaren 9a – Pedro Ruiz, errioxar pilotaria.
- Martxoaren 12a – Iván Martínez de Lizarrondo, nafar futbolaria.
- Martxoaren 14a – Aitor Lorea, nafar futbolaria.
- Martxoaren 17a – Miren Arrieta, gipuzkoar aktore, dantzari eta abeslaria.
- Martxoaren 18a – Miltiadis Tentoglou, greziar atleta, luzera jauzian aditua.
- Martxoaren 19a – Unai Agirre Manzisidor, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 25a – Maite Oroz, nafar futbolaria.
- Martxoaren 27a – Leia Zarate, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 31 – Iñigo Bikuña, gipuzkoar pilotaria.
Apirila
- Apirilaren 2a – Israel Pagaldai, Iurreta eskola batetik kanporatutako GIBek afektaturiko gaztea.
- Apirilaren 9a – Elle Fanning, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 9a – Alexander Gualda, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 12a – Paulo Londra, argentinar abeslaria.
- Apirilaren 13a – Álvaro Fernández Llorente, errioxar futbolaria.
- Apirilaren 19a – Zhang Yufei, txinatar igerilaria.
- Apirilaren 27a – Ander Egiluz Alzola, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 28a – José Javier Hualde, nafar futbolaria.
- Apirilaren 29a – Sergio Araitz, nafar txirrindularia.
- Apirilaren 30a – Felipe dos Anjos, brasildar saskibaloi jokalaria.
Maiatza
- Maiatzaren 2a – Dorian Foulon, bretainiar-lapurtar txirrindulari paralinpikoa.
- Maiatzaren 3a - Jon Azkueta, bizkaitar maisu, eleberrigile eta aktorea.
- Maiatzaren 4a – Clara Azurmendi, gipuzkoar badminton jokalaria.
- Maiatzaren 5a – Aryna Sabalenka, errusiar tenislaria.
- Maiatzaren 7a – Odei Alkazar, Sussie Pussie, drag artista nafarra.
- Maiatzaren 7a – MrBeast, estatubatuar youtuber, enpresaburu eta filantropoa.
- Maiatzaren 10a – Gabrielle Joie, brasildar emakumezko aktore eta modelo transgeneroa.
- Maiatzaren 12a – Aritz Mendiola, bizkaitar abeslaria eta aktorea.
- Maiatzaren 13a – Jon Monkaiola, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 13a – Adrià Pedrosa, kataluniar futbolaria.
- Maiatzaren 13a – Eider Saez, Eider, gipuzkoar abeslari eta musikagilea.
- Maiatzaren 15a – Andrea Sierra, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 17a – Patri Guijarro, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 19a – Honoka Hayashi, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 20a – Aritz Castro, arabar futbolaria.
- Maiatzaren 24a – Jon Sillero, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 27a – Joan Cardona Méndez, espainiar estropadalaria.
- Maiatzaren 29a - Lucía Gil, espainiar abeslaria, aktorea eta aurkezlea.
- Maiatzaren 30a – Anne Fernandez de Corres, arabar errugbilaria.
Ekaina
- Ekainaren 1a – Alexandra Soldatova, errusiar gimnasta erritmikoa.
- Ekainaren 4a – Gonzi, nafar futbolaria.
- Ekainaren 5a – Julia Lipnitskaia, errusiar patinatzaile artistikoa.
- Ekainaren 10a – Leire Fernandez Abete, gipuzkoar mendi-lasterkaria eta eta mushing (txakurkros) lasterkaria.
- Ekainaren 11 – Wilma Murto, finlandiar atleta, pertika-jauzian aditua.
- Ekainaren 15a – Filippo Tortu, italiar atleta, 10 segundu azpitik korrika egin duen lehen italiarra.
- Ekainaren 16a – Ritsu Doan, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 18a – Nerea Elizalde, bizkaitar aktorea.
- Ekainaren 18a – June Eric-Udorie, britainiar idazle eta feminista.
- Ekainaren 18a - Carmen Ramos Vellon, espainiar atleta, proba konbinatuetan aditua.
- Ekainaren 22a – Ariane Ochoa Torres, bizkaitar surflaria.
- Ekainaren 27a – Dalila Abdulkadir, bahraindar atleta, distantzia luzeetan aditua.
- Ekainaren 28a – Aitor Aranzabe, gipuzkoar futbolaria.
Uztaila
- Uztailaren 1a - Hortense Limouzin, lapurtar saskibaloi-jokalaria.
- Uztailaren 8a – Paula Hernández, kataluniar haur-bikoizketa aktorea.
- Uztailaren 8a – Jaden Smith, estatubatuar aktore eta raperoa.
- Uztailaren 14a – Lucía García, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 15a – Ane Azkona, nafar futbolaria.
- Uztailaren 17a – Arilena Ara, albaniar abeslaria.
- Uztailaren 17a – Iosu Eskiroz, nafar pilotaria.
- Uztailaren 19a – Asier Etxeberria, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 20a – Cristina Polonio, espainiar eskubaloi jokalaria.
- Uztailaren 22a – Marc Cucurella, kataluniar futbolaria.
- Uztailaren 26a – Irati Etxarri, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 28a – Maria Eraunzetamurgil, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Uztailaren 28a – Beñat Iturbe, euskal aktorea.
- Uztailaren 28a – Nelly Korda, estatubatuar golflaria.
Abuztua
- Abuztuaren 4a – Aaron Arbizu, nafar esku-pilotaria.
- Abuztuaren 5a – João Almeida, portugaldar txirrindularia.
- Abuztuaren 8a – Shawn Mendes, kanadar abeslari eta konpositorea.
- Abuztuaren 11 – Abde Rebbach, aljeriar-arabar futbolaria.
- Abuztuaren 13a – Izaskun Etxaniz, bizkaitar arraunlaria.
- Abuztuaren 20a – Lieke Klaver, herbeheretar atleta, abiadurazko lasterketatan espezializatua.
- Abuztuaren 20a – Mikel Mujika, gipuzkoar txirrindularia.
- Abuztuaren 22a – Ander Iruarrizaga, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 24a – Marc Hirschi, suitzar txirrindularia.
- Abuztuaren 25a – Abraham Mateo, pop baladeko abeslari eta aktorea.
- Abuztuaren 26a – Irene Caminos, gipuzkoar txirrindularia, trialean aritzen dena.
- Abuztuaren 28a – Ayase Ueda, japoniar futbolaria.
Iraila
Urria
- Urriaren 6a – Urki Txoperena, nafar futbolaria.
- Urriaren 7a – Trent Alexander-Arnold, ingeles futbolaria.
- Urriaren 8a - Ptazeta, espainiar rapzalea, kantugilea eta kantaria.
- Urriaren 9a – Unai Veiga, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 11 – Alice Wonder, espainiar abeslaria eta musikagilea.
- Urriaren 16a – Peio Etxeberria, nafar pilotaria.
- Urriaren 20a – Nerea Mazo, bizkaitar abeslari eta aktorea.
- Urriaren 24a – Yune Nogueiras, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 25a – Peru Nolaskoain, gipuzkoar futbolaria.
Azaroa
- Azaroaren 5a – Takehiro Tomiyasu, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 6a – Sara Iparragirre, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Azaroaren 7a – Anne Erauskin, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- Azaroaren 11 – Samara Joy, estatubatuar jazz-kantaria.
- Azaroaren 12a – Bibiane Schulze, euskal-alemaniar futbolaria.
- Azaroaren 13a – Iñigo Llopis, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- Azaroaren 14a – Anna Henderson, ingeles txirrindularia.
- Azaroaren 17a – Paula Suarez, arabar ziklo-kros txirrindularia.
- Azaroaren 19a – Itziar Ariztimuño, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 22a - Amaia Peña, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 26a – Lola Rodríguez, kanariar modeloa, aktorea eta LGBT aktibista.
Abendua
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Amets Aranguren, nafar musikaria.
- Arrate San Nicolas Oruetxebarria, bizkaitar sexologoa.
- Beñat Urkiola, nafar ingeniari, bertsolari eta abeslaria.
- Danel Pascual, gipuzkoar artista eta kulturgilea.
- Ekhiotz Mancisidor, bizkaitar ikusentzunezko teknikari, zinemagile, bertsolari eta musikaria.
- Garazi Navarro, bizkaitar bertsolari eta ikertzailea.
- Garazi Urkola, gipuzkoar dantzaria eta aktorea.
- Idoia Tapia, nafar abeslaria eta aktorea.
- Ihana Iriondo, arabar musikari eta ekoizlea.
- Iker Mendaza, bizkaitar zinemagile, film-zuzendari, aktore eta musikagilea.
- Iñigo Velasco, bizkaitar lan-arloko abokatu eta legelari laboralista.
- Irati Saez de Urabain, arabar aktorea.
- Jon Melero, bizkaitar aktorea.
- Maddi Etxeberria, gipuzkoar idazlea.
- Miriam Gómez, gipuzkoar aktorea.
- Nahia Sasco, lapurtar bertsolaria.
- Naiara Urresti, gipuzkoar abeslaria, musikaria eta irakaslea.
- Nerea Martín Zubeldia, bizkaitar abokatu, legelari eta aholkulari fiskala.
- Paul Iruretagoiena, gipuzkoar bertsolaria.
- Txaber Altube, bizkaitar bertsolaria.
- Lamiya Aji Bashar, giza eskubideen aldeko ekintzaile yezidia.
- Nojud Ali, ezkontza behartuaren kontrako yemendar aktibista.
- Rosie King, britainiar gidoilari, ahots-aktore, irudigile eta aktibista.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Helen Wills, estatubatuar tenislaria (j. 1905).
- Urtarrilaren 4a – Anixeta Agirrezabala Lekuona, gipuzkoar sukaldaria eta tabernaria (j. 1918).
- Urtarrilaren 4a – Raymond Léopold Bruckberger, frantziar domingotarra (j. 1907).
- Urtarrilaren 4a – Mae Questel, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- Urtarrilaren 5a – Sonny Bono, estatubatuar musikari, aktore eta politikaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 5a – Ken Forssi, estatubatuar musikaria, Love taldeko kidea (j. 1943).
- Urtarrilaren 6a – Georgi Sviridov, errusiar musikagilea (j. 1915).
- Urtarrilaren 7a – Vladimir Prelog, kroaziar-suitzar kimikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1975eko Kimikako Nobel Saria (j. 1906).
- Urtarrilaren 8a – Michael Tippett, britainiar musikagilea (j. 1905).
- Urtarrilaren 9a – Kenichi Fukui, japoniar kimikaria, 1981eko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Urtarrilaren 9a – José Ignacio Iruretagoiena, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1963).
- Urtarrilaren 12a – Ramon Sampedro tetraplegikoak bere buruaz-beste egin zuen laguntzarekin (j.?).
- Urtarrilaren 13a – Lilianna Lungina, errusiar-sobietar itzultzaile eta filologoa (j. 1920).
- Urtarrilaren 15a – Jose Luis Goti, bizkaitar sendagilea (j. 1923).
- Urtarrilaren 15a – Junior Wells, estatubatuar musikaria, blues musikaren historiako musikari onenetako bat (j. 1934).
- Urtarrilaren 18a – Judite de Carvalho, portugaldar idazlea (j. 1921).
- Urtarrilaren 19a – Carl Perkins, estatubatuar musikaria, rockabilly estiloaren aitzindarietako bat (j. 1932).
- Urtarrilaren 23a – Hilla Limann, Ghanako presidentea (j. 1934).
- Urtarrilaren 23a – Victor Pasmore, ingeles margolaria (j. 1908).
- Urtarrilaren 26a – Emilio Alarcos Llorach, espainiar hizkuntzalaria (j. 1922).
- Urtarrilaren 26a – Shinichi Suzuki, japoniar pedagogoa, biolin-ikaskuntzarako Suzuki metodoaren sortzailea (j. 1898).
- Urtarrilaren 30a – Alberto Jiménez-Becerril, PPko espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1960).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa (j. 1943).
- Otsailaren 2a – Haroun Tazieff, frantziar geologo eta bolkanologoa (j. 1914).
- Otsailaren 3a – Karla Faye Tucker, 1984 geroztik Amerikako Estatu Batuetan heriotza zigorrerekin exekutatu zuten lehen emakumea (j. 1959).
- Otsailaren 4a – Jacques Guillermaz, frantziar sinologoa, armadako jenerala eta diplomatikoa (j. 1911).
- Otsailaren 6a – Carl Wilson, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Beach Boys taldeko kide sortzailea (j. 1946).
- Otsailaren 8a – Halldór Laxness, islandiar idazlea, 1955eko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- Otsailaren 8a – Enoch Powell, britainiar politikari eta idazlea (j. 1912).
- Otsailaren 10a – Juanito Otxoa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1912).
- Otsailaren 14a – Denise Paulme, frantziar antropologoa eta legelaria (j. 1909).
- Otsailaren 14a – Manuel Pérez Martínez, Cura Pérez, espainiar apaiza eta Kolonbiako ELN gerrillako buruzagia (j. 1943).
- Otsailaren 15a – Haydée Agirre, Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua (j. 1907).
- Otsailaren 15a – Martha Gellhorn, estatubatuar kazetaria eta eleberrigilea (j. 1908).
- Otsailaren 17a – Nicolas Bouvier, frantziar, idazle, argazkilari eta bidaiaria (j. 1929).
- Otsailaren 17a – Ernst Jünger, alemaniar eleberrigilea (j. 1895).
- Otsailaren 18a – Víctor García Hoz, espainiar pedagogoa, Espainiako pedagogiako maisu handienetakoa (j. 1911).
- Otsailaren 19a – Antxon Alonso Susperregi, gipuzkoar eskalatzailea, Patagonian (j. 1958).
- Otsailaren 22a – Jose Maria Areiltza, euskal herritar politikari eta diplomatikoa eta Bilboko alkatea (j. 1909).
- Otsailaren 25a – Umberto Mastroianni, italiar eskultorea (j. 1910).
- Otsailaren 26a – Theodore William Schultz, estatubatuar ekonomista, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1902).
- Otsailaren 27a – George Herbert Hitchings, estatubatuar farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1905).
- Otsailaren 28a – Elsy Jacobs, pista eta errepideko luxenburgoar txirrindularia (j. 1933).
Martxoa
- Martxoaren 2a – Lucien Bodard, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1914).
- Martxoaren 4a – Antonio Altsua, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1919).
- Martxoaren 6a – Emilio Alonso Arbeletxe, euskal herritar saskibaloi jokalaria (j. 1913).
- Martxoaren 7a – Leonie Rysanek, austriar sopranoa (j. 1926).
- Martxoaren 8a – Alberto Sartoris, italiar arkitektoa (j. 1901).
- Martxoaren 9a – Elena Martín Vivaldi, granadar poeta, idazlea eta liburuzaina, Espainiako XX. mendeko ahots liriko garbienetakoa (j. 1907).
- Martxoaren 10a – Lloyd Bridges, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Martxoaren 13a – Hans von Ohain, alemaniar ingeniari eta asmatzailea, zurrusta-propultsioaren aitzindarietako bat aeronautikan (j. 1911).
- Martxoaren 15a – Maud van der Spoel Mannoni, herbeheretar jatorriko frantziar psikoanalista (j. 1923).
- Martxoaren 15a – Benjamin Spock, estatubatuar pediatra (j. 1903).
- Martxoaren 16a – Derek Harold Richard Barton, britainiar kimikaria, 1969 Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Martxoaren 17a – Alain Bosquet, ukrainar jatorriko frantziar idazlea (j. 1919).
- Martxoaren 19a – Catherine Sauvage, frantziar abeslaria (j. 1929).
- Martxoaren 20a – Agustín Gómez Arcos, espainiar antzerki-idazlea (j. 1933).
- Martxoaren 21a – Galina Ulanova, errusiar dantzaria (j. 1910).
- Martxoaren 22a – Shoichi Nishimura, japoniar futbolaria (j. 1911).
- Martxoaren 27a – Margarita Michelena, mexikar idazle, itzultzaile eta kazetaria (j. 1917).
- Martxoaren 30 – Max Cosyns, belgikar zientzialari eta esploratzailea, euskal espeleologiaren aintzindarietako bat (j. 1906).
Apirila
- Apirilaren 2a – Israel Pagaldai, GIB birusarekin kutsatua egoteagatik ikastetxetik kanporatu zuten lehen euskal haurra (j. 1984).
- Apirilaren 3a – Mary Cartwright, britainiar matematikaria (j. 1900).
- Apirilaren 3a – Charles Lang, estatubatuar zinema argazkilaria (j. 1902).
- Apirilaren 3a – Wolf Vostell, alemaniar artista (j. 1932).
- Apirilaren 6a – Tammy Wynette, estatubatuar country abeslaria (j. 1942).
- Apirilaren 7a – Luis Díez del Corral, espainiar pentsalari, legelari eta idazlea (j. 1911).
- Apirilaren 12a – André Bruyère, frantziar arkitektoa (j. 1912).
- Apirilaren 13a – Bahi Ladgham, Tunisiako lehen ministroa (j. 1913).
- Apirilaren 15a – Pol Pot, Khmer Gorrien liderra, Kanputxeako lehen ministroa eta genozida (j. 1925).
- Apirilaren 16a – Alberto Calderón, argentinar matematikari eta ingeniaria (j. 1920).
- Apirilaren 17a – Linda McCartney, estatubatuar abeslari, konpositore, argazkilari eta animalien eskubideen aldeko aktibista (j. 1941).
- Apirilaren 19 – Octavio Paz, mexikar idazle eta poeta, gaztelaniazko egilerik garrantzitsuenetarikoa eta 1990eko Literaturako Nobel Saria (j. 1914).
- Apirilaren 21a – Jean François Lyotard, frantziar filosofoa (j. 1924).
- Apirilaren 22a – Régine Pernoud, frantziar historialaria, Erdi Aroan aditua, artxibozaina, paleografoa eta Frantziako letretako doktorea (j. 1909).
- Apirilaren 23a – Konstantinos Karamanlis, Greziako presidentea (j. 1907).
- Apirilaren 23a – James Earl Ray, Martin Luther Kingen hilketaren erruduntzat joa (j. 1928).
- Apirilaren 24a – Yakov Malkiel, judu jatorriko estatubatuar filologoa eta hizkuntzalaria (j. 1914).
- Apirilaren 24a – Mel Powell, estatubatuar musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea (j. 1923).
- Apirilaren 24a – Christiane Rochefort, frantziar eleberrigile feminista (j. 1917).
- Apirilaren 26a – Juan José Gerardi, guatemalar gotzain katolikoa eta Giza eskubideen defendatzailea (j. 1922).
- Apirilaren 27a – Anne Desclos Aury, frantziar idazle eta kazetaria (j. 1907).
- Apirilaren 30a – Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa (j. 1923).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Eldridge Cleaver, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (j. 1935).
- Maiatzaren 3a – Jean-Baptiste Hachème, Dahomeyko presidentea (j. 1929).
- Maiatzaren 4a – Luis María de Iturri y Sojo, bizkaitar antzezle eta antzerki-zuzendaria (j. 1944).
- Maiatzaren 6a – Tomás Caballero, nafar politikaria (j. 1935).
- Maiatzaren 7a – Allan McLeod Cormack, hegoafrikar-estatubatuar fisikaria, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1924).
- Maiatzaren 10a – Clara Rockmore, musikari birtuosoa, Theremina jotzen nabarmendu zena (j. 1911).
- Maiatzaren 12a – Hermann Lenz, alemaniar idazlea (j. 1913).
- Maiatzaren 14a – Mahmud Terengganukoa, Terengganuko sultana (j. 1930).
- Maiatzaren 14a – Frank Sinatra, estatubatuar abeslaria (j. 1915).
- Maiatzaren 15a – John Hawkes, estatubatuar idazlea (j. 1925).
- Maiatzaren 20a – Ricardo Franco, espainiar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (j. 1949).
- Maiatzaren 22a – John Derek, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta argazkilaria (j. 1926).
- Maiatzaren 24a – Francys Arsentiev, Everest gailurrera ontziratutako oxigenorik gabe iritsi zen lehen estatubatuar emakumea (j. 1958).
- Maiatzaren 24a – Lucio Muñoz, espainiar margolaria (j. 1929).
- Maiatzaren 28a – Giovanni Valetti, italiar txirrindularia (j. 1913).
- Maiatzaren 29a – Barry Morris Goldwater, estatubatuar politikaria (j. 1909).
Ekaina
- Ekainaren 8a – Sani Abacha, Nigeriako diktadorea (j. 1943).
- Ekainaren 8a – Maria Reiche, alemaniar matematiko eta arkeologoa, Peruko Nazcako lerroei buruzko bere ikerlanagatik ospetsua (j. 1903).
- Ekainaren 9a – Agostino Casaroli, italiar Kardinala (j. 1914).
- Ekainaren 9a – Lois Mailou Jones, estatubatuar margolaria eta irakaslea (j. 1905).
- Ekainaren 11 – Lucia Valentini Terrani, italiar koloratura-mezzosopranoa (j. 1946).
- Ekainaren 12an desagertua – Éric Tabarly, bretainiar itsasgizona (j. 1931).
- Ekainaren 13a – Lucio Costa, arkitekto eta hirigile Brasildarra (j.1902).
- Ekainaren 15a – Suzanne Eisendieck, inpresionismo osteko alemaniar margolaria (j. 1906).
- Ekainaren 20a – Ernst Brugger, Suitzako presidentea (j. 1914).
- Ekainaren 20a – Conrad Schumann, Berlingo harresia egiten hasi eta gero Alemaniako Errepublika Demokratikotik alde egin zuen lehen desertorea (j. 1942).
- Ekainaren 23a – Maureen O'Sullivan, irlandar aktorea (j. 1911).
- Ekainaren 24a – Nicanor Sagardui, Athleticeko futbolaria (j. 1931).
- Ekainaren 25a – Lounès Matoub, kabiliar poeta eta egile abeslaria (j. 1956).
- Ekainaren 25a – Manuel Zamarreño Villoria, Euskadiko Alderdi Popularreko gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1955).
- Ekainaren 30a – Yon Etxaide, donostiar idazle oparoa (j. 1920).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Sohrab Shahid-Saless, irandar zinema-zuzendaria (j. 1944).
- Uztailaren 4a – Ignacio Kortabitarte, Kortabitarte, bizkaitar esku pilotaria (j. 1912).
- Uztailaren 5a – Maria Mercè Marçal, kataluniar poeta, irakasle, idazle eta itzultzailea (j. 1952).
- Uztailaren 7a – Moshood Abiola, joruba etniaren buruzagia eta Nigeriako erregimen militarraren aurkaria (j. 1937).
- Uztailaren 8a – Lilí Álvarez, oro-kirolaria, idazle eta kazetaria, Olinpiadetan parte hartu zuen lehen emakume espainiarra (j. 1905).
- Uztailaren 13a – Trifon Etxebarria, Etarte , bizkaitar kazetari eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1912).
- Uztailaren 13a – Konstantinos Kollias, Greziako lehen ministroa (j. 1901).
- Uztailaren 14a – Miroslav Holub, txekiar poeta eta immunologoa (j. 1923).
- Uztailaren 19a – Antoine Tisné, frantziar musikagilea (j. 1932).
- Uztailaren 20a – Norah Borges, argentinar irudigilea eta arte-kritikaria (j. 1901).
- Uztailaren 21a – Alan Bartlett Shepard, estatubatuar astronauta (j. 1923).
- Uztailaren 21a – Robert Young, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Uztailaren 22a – Antonio Saura, espainiar margolaria (j. 1930).
- Uztailaren 25a – Carlos Anasagasti Zulueta, bizkaitar misiolaria, Bolivian gotzaina (j. 1910).
- Uztailaren 26a – Seán Ó hEinirí, uste denez irlanderazko azken hiztun elebakarra (j. 1915).
- Uztailaren 28a – Zbigniew Herbert, poloniar poeta, saiakeragile eta antzerkigilea, Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat (j. 1924).
- Uztailaren 29a – Jorge Pacheco Areco, Uruguaiko presidentea (j. 1920).
- Uztailaren 29a – Jerome Robbins, estatubatuar koreografoa eta antzerki-zuzendaria (j. 1918).
- Uztailaren 31 – Serge Golovine, monakoar ballet-dantzaria (j. 1924).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Alfred Schnittke, errusiar musikagilea (j. 1934).
- Abuztuaren 4a – Jaime Kerexeta, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 5a – Todor Zhivkov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1911).
- Abuztuaren 12a – Jesús Loroño, euskal txirrindularia (j. 1926).
- Abuztuaren 13a – Julien Green, frantziar idazlea (j. 1900).
- Abuztuaren 17a – Pierre Deniker, frantziar psikiatra (j. 1917).
- Abuztuaren 17a – Tameo Ide, japoniar futbolaria (j. 1908).
- Abuztuaren 19a – Vasili Arkhipov, sobietar armadako ofiziala, sobietar eraso nuklear bat saihesteko meritua eman zitzaiona (j. 1926).
- Abuztuaren 22 – Elena Garro, mexikar gidoilaria, kazetaria eta idazlea (j. 1916).
- Abuztuaren 24a – Joanes Arrosagarai, baxenafar bertsolaria (j. 1949).
- Abuztuaren 24a – Juan Manuel Azcárate Diz, espainiar politikaria (j. 1916).
- Abuztuaren 26a – Gérard Blanchard, frantziar tipografo, grafista, idazle eta marrazkilaria (j. 1927).
- Abuztuaren 26a – Frederick Reines, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Abuztuaren 30a – Batista Oliden, euskal arraunlari handienetakoa, Kontxako 13 Bandera irabazitakoa, guztiak arraunlari lanetan (j. 1925).
Iraila
- Irailaren 2a – Allen Drury, estatubatuar eleberrigilea (j. 1918).
- Irailaren 4a – Inge Aicher-Scholl, Arrosa Zuria nazien aurkako mugimenduan parte hartu zuen alemaniar idazlea (j. 1917).
- Irailaren 5a – Félix Morisseau-Leroy, haitiar idazlea eta bertako kreoleraren sustatzailea (j. 1912).
- Irailaren 6a – Akira Kurosawa, japoniar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria (j. 1910).
- Irailaren 9a – Lucio Battisti, italiar musikari eta abeslaria (j. 1943).
- Irailaren 10a – André Fougeron, frantziar margolaria (j. 1913).
- Irailaren 11 – Claudia López Benaiges, txiletar militante feminista eta anarkista (j. 1972).
- Irailaren 14a – Yang Shangkun, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1907).
- Irailaren 18a – Poch, gipuzkoar musikaria (j. 1956).
- Irailaren 21a – Florence Griffith-Joyner, estatubatuar atleta (j. 1959).
- Irailaren 26a – Betty Carter, estatubatuar jazz abeslaria (j. 1929).
- Irailaren 30a – Bruno Munari, italiar diseinatzailea eta artista (j. 1907).
- Irailaren 30a – Robert Lewis Taylor, estatubatuar kazetari eta idazlea (j. 1912).
Urria
- Urriaren 2a – Gene Autry, estatubatuar country kantautore eta aktorea (j. 1907).
- Urriaren 3a – Xabier Aizarna, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia (j. 1922).
- Urriaren 3a – Roddy McDowall, ingeles aktorea (j. 1928).
- Urriaren 4a – Jean-Pascal Delamuraz, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1936).
- Urriaren 10a – Jackie Forster, ingeles kazetaria, lesbianen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1926).
- Urriaren 18a – Carlos Ferrer Salat, espainiar enpresaburu eta kirolaria (j. 1931).
- Urriaren 20a – Alfred Roth, suitzar arkitektoa (j. 1903).
- Urriaren 22a – Eric Ambler, ingeles idazle eta gidoigilea (j. 1909).
- Urriaren 22a – Ángel Picazo, espainiar antzezlea (j. 1917).
- Urriaren 24a – Rafael Alonso, espainiar aktorea (j. 1920).
- Urriaren 24a – Henry Armstrong, estatubatuar boxeolaria (j. 1912).
- Urriaren 24a – Mary Calderone, estatubatuar sendagilea (j. 1901).
- Urriaren 24a – Juan Mari Larrañaga, Txiki, Orioko traineruaren zarauztar patroia (j. 1968).
- Urriaren 26a – José Cardoso Pires, portugaldar idazlea (j. 1925).
- Urriaren 28a – Ted Hughes, ingeles idazlea eta poeta (j. 1930).
- Urriaren 28a – Joaquín Vaquero Palacios, espainiar pintorea, eskultorea eta arkitektoa (j. 1900).
- Urriaren 30a – Paul Misraki, greziar musikagilea (j. 1908).
Azaroa
- Azaroaren 2a – Ignacio María Barriola, gipuzkoar sendagilea (j. 1906).
- Azaroaren 3a – Bob Kane, estatubatuar komikigile eta margolaria (j. 1915).
- Azaroaren 4a – Marion Donovan, estatubatuar asmatzailea eta ekintzailea, pixoihalaren asmatzailea (j. 1917).
- Azaroaren 5a – Momoko Kōchi, japoniar aktorea (j. 1932).
- Azaroaren 6a – Niklas Luhmann, alemaniar soziologoa (j. 1927).
- Azaroaren 8a – Rumer Godden, britainiar idazlea (j. 1907).
- Azaroaren 8a – Jean Marais, frantziar aktorea (j. 1913).
- Azaroaren 10a – Kunitaka Sueoka, japoniar futbolaria (j. 1917).
- Azaroaren 12a – Alejandro Artetxe, Arratiako lehoia, bizkaitar boxeolaria (j. 1923).
- Azaroaren 12a – Sally Shlaer, estatubatuar matematikari, software-ingeniari eta metodologista (j. 1938).
- Azaroaren 15a – Stokely Carmichael, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (j. 1941).
- Azaroaren 15a – Federiko Krutwig, getxoztar idazle eta politikaria (j. 1921).
- Azaroaren 18a – Ramon Urmeneta, iruindar arkitektoa eta artista (j. 1918).
- Azaroaren 19a – Louis Dumont, frantziar antropologoa (j. 1911).
- Azaroaren 19a – Alan J. Pakula, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1928).
- Azaroaren 24a – Gaspar Montes, gipuzkoar margolaria (j. 1901).
- Azaroaren 24a – Maruxa Villanueva, galiziar abeslaria eta aktorea (j. 1906).
- Azaroaren 25a – Nelson Goodman, estatubatuar filosofoa (j. 1906).
- Azaroaren 27a – Gloria Fuertes, espainiar poeta (j. 1917).
- Azaroaren 28a – Rita Hester, Bostonen erail zuten afro-amerikar emakume transgeneroa (j. 1963).
- Azaroaren 29a – Živojin Pavlović, serbiar zinemagile eta idazlea (j. 1933).
- Azaroaren 29a – Fermín Sanz-Orrio, nafar politikari falangista (j. 1901).
Abendua
- Abenduaren 1a – Aisha Abdelrahman, Bint al-Shati, arabierazko egiptoar idazlea eta literatura irakaslea (j. 1913).
- Abenduaren 6a – César Baldaccini, frantziar eskultorea (j. 1921).
- Abenduaren 7a – Martin Rodbell, estatubatuar biokimikaria, 1994ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- Abenduaren 9 – Manuel Barrenetxea, bizkaitar futbolaria (j. 1924).
- Abenduaren 9a – Archie Moore, estatubatuar boxeolaria, 131 K.O.rekin irabazitako borroken errekorraren jabe (j. 1916).
- Abenduaren 9a – Aitor Zabaleta, gipuzkoar errealzalea, Madrilen eraila (j. 1970).
- Abenduaren 11 – Joakim Fraile, nafar margolaria (j. 1930).
- Abenduaren 14a – Vittorio Cottafavi, italiar zinemagilea (j. 1914).
- Abenduaren 14a – Norman Fell, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1924).
- Abenduaren 16a – William Gaddis, estatubatuar idazlea, Errealismo zikin deituriko literatura-joeraren aitzindaritzat joa (j. 1922).
- Abenduaren 17a – Joseph Esherick, estatubatuar arkitektoa (j. 1914).
- Abenduaren 20a – André Dewavrin, frantziar ofiziala, Frantziako Erresistentziako kidea (j. 1911).
- Abenduaren 20a – Alan Lloyd Hodgkin, ingeles medikua, 1963ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1914).
- Abenduaren 24a – Teresa Bolaños de Zarco, salvadortar-guatemaldar idazle, pianista, margolari, gitarrista eta enpresaburua (j. 1922).
- Abenduaren 24a – Imanol Laspiur, gipuzkoar idazlea (j. 1929).
- Abenduaren 25a – Bryan MacLean, estatubatuar abeslari, egile abeslari eta gitarra-jotzailea, Love taldeko kidea (h. 1946).
- Abenduaren 26a – Cathal Goulding, irlandar abertzalea izan zen. Irlandako mugimendu independentistaren buruzagietako bat (j. 1923).
- Abenduaren 27a – Ricardo Tormo, espainiar moto-pilotua (j. 1952).
- Abenduaren 29a – Jean-Claude Forest, frantziar komikigilea (j. 1930).
- Abenduaren 30a – Joan Brossa, kataluniar olerkaria eta dramagilea (j. 1919).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Urria – Tomás Agirre Etxebeste, Txipia, gipuzkoar futbolaria (j. 1914).
- Juan Maria Olaizola, gipuzkoar teologoa eta historialaria (j. 1921).
- Julita Berrojalbiz, bizkaitar irakasle eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea izandakoa (j. 1923).
- Maialen Gallardo, gipuzkoar nutrizionista, gimnasta eta kickboxing borrokalaria.
- Miguel Pelay Orozco, gipuzkoar idazlea (j. 1913).
- Paco Gómez Martínez, nafar argazkilaria (j. 1918).
- Antonio Luis Baena Tocón, espainiar militar eta funtzionarioa, Francoren diktadurako hainbat auzitegi militarren parte izan zena (j. 1915).
- Everett Reimer, pedagogia arloko estatubatuar entsegugilea (j. 1910).
- Jorge Jobet, txiletar poeta eta kazetaria (j. 1916).
- Mien Sondakh, indonesiar aktore eta abeslaria (j. 1917).
- Odette Bancilhon, frantziar astronomoa (j. 1908).
- Théodore Sindikubwabo, Ruandako presidentea eta Ruandako genozidioaren egile garrantzitsuenetakoa (j. 1928).
- Onneyn Tahi, Vanuatuko presidentea (j. 1944).
Kanpo estekak
|
|