Neckarren ibilgua ontziz ibili ahal izateko egokitu da, halako eran non 1.350 tonako ontziak Plochingen-eraino (Stuttgartetik gora) iristen diren. Stuttgart gune nagusia duen Wurttenberg industria-herriaren ardatza da.
Historia
1100 urtetik aurrera Oihan Beltzeko egurra Neckar eta Rhin ibaietan zehar jaitsi izan da Herbeheretaraino. Garai batean almadia bidez jaisten ziren, eta gaur egun gabarren bidez jaisten da.
Ibilbidean behera joanaz gaztelu ugari ikus daiteke, Hornberg eta Guttenberg kasu, baita Obrigheim zentral nuklearra ere.