Antzinako mendiak, higaduraren ondorioz txikituak izan dira, eta, gaur egun, 800 eta 1000 metro arteko altueran aurkitzen diren goi ordokiak dira.
Zenbait ibaik zeharkatzen dute Suabiako Jura haran sakonak sortuz. Horietatik garrantzitsuena, eta Europako bigarren ibairik luzeena, Danubio da, bere goiko zatian (Oberedonau), konifero basoez estalitako ia bertikalak diren hormak alboetan dituen haran estu bat irekitzen duena. Neckar ibaiak, Rhin ibaiaren ibaiadarra dena, Jura zeharkatzen du bere iturburutik hasi eta Tübingen hiriraino, non muinoek lautadari tokia uzten dioten.
Suabiako Jurako klima, atlantikoa da, negu hotz eta uda epelekin. Euria, urte osoan zehar banatzen da, tokiren batzuetan, metro karratuko 2000 milimetrora iristen da eta ohikoak dira elurteak azarotik apirileraino. Uda, laburra eta epela da, oso gutxitan egoten da 25 °C baino gehiagoko tenperaturarik. Landaretzarik ohikoena koniferoak dira, eta, haran hondoetan, hosto erorkorreko zuhaitzen basoak (pagoak eta haritzak) eta abereentzako larreak.
Giza presentzia Suabiako Juran oso bizia da. Herri garrantzitsuak, honako hauek dira: