Novi Sad (serbieraz: Нови Сад) Serbiako bigarren hiri garrantzitsuena da, eta Voivodina errepublika autonomoko hiri nagusi eta hiriburua.
1694. urtean sortu zen, merkatari serbiarrek kolonia eratu zuten, Petrovaradin gazteluarenDanubioko beste aldean. XVIII eta XIX. mendeetan merkataritza eta industria gune nagusi bihurtu zen, baita garaiko serbiar kulturaren zentro ere, Atenas serbiarra goitizena jasotzen baitu. 1848ko iraultzan hiriak kalteak izan zituen. Kultur izaera askotarikoa izan du bere historian zehar, serbiarrak, hungariarrak eta alemaniarrak talde etniko nagusiak izanik. Gaur egun, Novi Sad serbiar ekonomiarako gune industrial eta ekonomiko nagusia da, zentro kultural handia izateaz gain.