Hiriak industria oparoa du eta goi irakaskuntzako ikastetxe ugari, hala nola, Lviveko Unibertsitatea eta Lviveko Politeknikoa. Maila handiko kultura erakundeak daude, esate baterako, Orkestra filarmonikoa eta Lviveko Opera eta Ballet Antzokia. Gune historikoa UNESCOenGizateriaren Ondarearen zerrendan dago.
Kroaziar zuriak, V. mendean, bertan bizi ziren. Geroago, IX. mendean, Lendiarren herria izan zen. Herrixka bizirik iraun zuen, eta 1240. urtean, Batu Khan Mongolak hiria hartu zuen.
1944ko uztailean Sobietar Armada Gorria eta Poloniar Armada sartu ziren hirian. Jaltako Batzarrean erabakitakoaren arabera, Lviv, berriz ere, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan sartu zen. Hirian bizi ziren poloniarrak Wrocław aldera (Poloniaren esku zegoen Silesiara) lekualdatuak izan ziren. Sobietar aginteak ukrainar nazionalismoa zapaldu eta Ukrainako Eliza Greko-katolikoa ezeztatu zuen. Stalin hil ondoren politika toleranteagoa izan zen[7].
1980ko hamarkadan Lviv Ukrainaren independentziaren aldeko gune nagusietako bat izan zen.
2022. urtean, gerra izan zen herrialdean eta hirira ailegatu zen.
Geografia
Kokapena
Lviv Roztoczegoi ordokiaren ekialdeko bazterrean dago, Poloniako mugatik 70 kmra eta Ekialdeko Karpatoetatik 160 kmra. Batezbesteko garaiera 296 mkoa da eta Vysokyi Zamok (Lviveko gazteluaren muinoa, 409 m) da punturik gorena. Muino honetatik hiri zaharraren ikuspegi bikaina dago.
Antzinako hiri harresiduna gazteluaren magalean zegoen, Poltva ibaiaren ertzean. XIII. mendean ibaia salgaiak garraiatzeko erabiltzen zen. XX. mendean Poltvaren zenbait tarte estaliak izan ziren.
Klima
Lvivek klima kontinentala, uda epelekin, dauka (DfbKöppen klima sailkapenaren arabera). Uztaila da hilabeterik beroena (batez besteko tenperatura 18,3 °C) eta urtarrila hotzena (batez besteko tenperatura -3,1 °C). 1938ko abuztuan erregistratu zen tenperaturarik beroena, 36,3 °C, eta 1956ko otsailean hotzena, -29,5 °C. Urtean pilatutako prezipitazioa 745 mmkoa da[8].
Osaketa etnikoari dagokionez, 2001ean ukrainarrak %88,1 ziren, errusiarrak %8,9, poloniarrak %0,9, bielorrusiarrak %0,4 eta juduak %0,3[11]. Holokaustoaren eta Bigarren Mundu Gerraren ondoko lekualdatzeen eraginez, XX. mendean zehar Lviveko biztanleriaren osaketa etnikoa erabat aldatu zen:
Zenbait mendez Lviv administrazio, merkataritza eta erlijio gunea izan zen. Hirigune historikoak Erdi Aroko egitura eta bertan bizi zirenen aztarnak kontserbatu ditu, eta baita erakin barroko bikainak ere. Hori dela eta, 1998anUNESCOkGizateriaren Ondare izendatu zuen[12]. Monumento aipagarrienetako batzuk hauek dira[7]:
Goiko gaztelua (ukraineraz: Високий замок, Vysokyi zamok; polonieraz: Wysoki Zamek). Gazteluaren muinoa (409 m) hiriaren erdialdean dago. Lehenbiziko gaztelua, egurrez egindakoa, XIII. mendean eraiki zen. 1362anKasimiro III.a Handiak harriz berreraiki zuen. XIX. mendean ia erabat suntsitua izan zen.
Latin katedrala (polonieraz: Katedra Łacińska, ukraineraz: Латинський собор). Eraikuntza 1360an hasi zen, Kasimiro III.a Handiaren erregealdian. 1760-1778 artean estilo barrokoan zaharberritu zen. Ukrainako Eliza Greko-katolikoak Lviven duen eliza nagusia da.
Bernardinotar monasterioa (ukraineraz: Костел і монастир бернардинів; polonieraz: Kościół Bernardynów).
San Petri eta San Paulo eliza (ukraineraz: Храм святих апостолів Петра й Павла; polonieraz: Kościół św. Piotra i Pawła).
Domingotar eliza eta monasterioa (ukraineraz: Домініканський костел і монастир, Dominikanskyi kostel i monastyr; polonieraz: Kościół i klasztor Dominikanów)
San Jurgi katedrala (ukraineraz: Собор святого Юра, Sobor sviatoho Yura; polonieraz: Archikatedralny sobór św. Jura).