Pere Aragonès i Garcia (Pineda de Mar, Maresme, 1982ko azaroaren 26a) kataluniar politikaria da, egun Kataluniako Ezker Errepublikanoko idazkari nagusia eta Kataluniako Generalitateko presidentea dena. 2018ko maiatzaren 19tik aurrera, Kataluniako Generalitateko presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria izan zen.
Quim Torraren inhabilitazioaren ondorioz, 2020ko irailaren 30ean Kataluniako Generalitateko Presidentetza hartu zuen.[1] 2020ko azaroaren 20an berretsi zen Ezker Errepublikanoa alderdiaren hautagaia izango zela 2021eko Parlamenturako hauteskundeetan. Azkenik, 2021eko maiatzaren 21ean egindako inbestidura saioan, Kataluniako Generalitateko presidente izendatu zuten, 74 baiezko eta 61 ezezko botorekin.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak