Nola zenezakeen, Postumo, Gala negarrez utzi
eta Augustoren gerra-ikur ankerren atzetik soldadu bezala joan?
Horrenbeste merezi al zuen partoak suntsitu izanaren ospeak,
Gala deika eta deika zenuelarik jaramonik ez egiteko beste?
Asegaitz zareten guztiok hil zaiteztela batera, zilegi bada,
eta zuekin, ohantze zintzoa baino armak nahiago dituen oro!
Zuk, ordea, eroa, euritakoa gainetik botata edango duzu,
nekatuta, kaskoarekin, Araxiseko ura.
Neskatoa, bitartean, esames hutsetan samindurik izango da
ez dakizun zeure adorea zeuretzat garratzegi suerta,
ez daitezen medoen geziak zure heriotzarekin josta
edo burdinaz jantzitako soldadua zure urrezko zaldiarekin,
ez zaitzaten kutxatxoan ekarri negar egin diezazugun,
horrela itzultzen baitira leku haietan eroritakoak.
|