Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Rebecca Walker

Rebecca Walker

(2003)
Bizitza
JaiotzaJackson1969ko azaroaren 17a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaKalifornia
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaMelvyn R. Leventhal
AmaAlice Malsenior Walker
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
The Urban School of San Francisco (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, autobiografialaria, argitaratzailea, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta eleberrigilea
Jasotako sariak

rebeccawalker.com
IMDB: nm0505296 Facebook: AuthorRebeccaWalker Twitter: rebeccawalker Instagram: iamrebeccawalker MySpace: officialrebeccawalker Edit the value on Wikidata

Rebecca Walker (Jackson, Mississipi, 1969ko azaroaren 17a) idazle, feminista eta ekintzaile estatubatuarra da. Arrazari, generoari, politikari, botereari eta kulturari buruzkoak dira Walkerren lanak eta hitzaldiak. Walker Hirugarren Olatuko feminismoaren ahots nabarmenetakoa da.

Biografia

Walker, Rebecca Leventhal izenarekin jaioa, Alice Walker feminista afroamerikarraren alaba da, Purpura kolorea nobelaren egilearena, eta geroago zinemara eramandakoa, eta Melvyn Leventhal abokatu judeoamerikarrarena. Gurasoak dibortziatu ondoren, batean amarekin eta bestean aitarekin bizi izan zen, eta 18 urte bete zituenean, amaren abizena hartu zuen. 1992an graduatu zen, Yale Unibertsitatean cum laude aipamena lortuta.

Ibilbidea

1989az geroztik Ms aldizkariaren editore eta egilea da. 1999an Third Wave Action Foundation sortu zuen, Shannon Liss-ekin batera. Third-wave feminism (Hirugarren olatuko Feminismoa) kontzeptua Walkerri egozten zaio.[1] Mugimendu horren jarraitzaileak, Third Wavers izenekoak, genero-berdintasunarekin, arraza, ekonomia eta gizarte justiziarekin (working towards gender, racial, economic, and social justice“) konprometituta daude.[2]

Hainbat aldizkaritan artikulu ugari idatzi ditu Walkerrek, CNNren eta MTVren programetan agertu da, eta egunkarietan eta aldizkarietan hitz egin da horretaz.

1998ko Primary Colors filmean bigarren mailako papera (March bezala) interpretatu zuen.

Sariak eta aipamenak

Hainbat sari jaso ditu bere lanagatik, besteak beste,

  • Women of Distinction Award, National Association of University Women, Feminist of the Year, Fund for the Feminist Majority, Bakea eta Justizia, Vanguard Foundation saria, Intrepwhepion National,
  • Time aldizkariak Ameriketako Estatu Batuetako berrogeita hamar lider garrantzitsuenetariko izendatu zuen.[3]

Lanak

  • To Be Real: Telling the Truth and Changing the Face of Feminism. (ed.) New York, 1995.
  • Black, White and Jewish: Autobiography of a Shifting Self. 2000.
  • What Makes A Man: 22 Writers Imagine The Future. (ed.) 2004
  • Baby Love: Choosing Motherhood After a Lifetime of Ambivalence. 2007.
  • Adé: A Love Story. 2013.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Kembali kehalaman sebelumnya