Shori Hamada (Kirishima (Japonia), 1990eko irailaren 25a) judo borrokalari japoniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina lortu zuen ≤78 kg-ko emakumezkoen kategorian, Madeleine Malonga frantziarraren (zilarrezkoa) eta Anna-Maria Wagner alemaniarraren eta Mayra Aguiar brasildarraren aurretik (elkarbanatutako brontzezkoa).
Japoniako taldearekin, berriz, zilarrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Frantziako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Alemania eta Israelgo taldeen (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Japoniako taldea: Uta Abe, Shohei Ono, Chizuru Arai, Shoichiro Mukai, Akira Sone, Aaron Wolf, Tsukasa Yoshida , Miku Tashiro, Shori Hamada, Hifumi Abe, Hisayoshi Harasawa eta Takanori Nagase-k.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak