Sisto I.a[1] (Erroma, 42 - ibidem, 126 edo 128) Eliza Katolikoaren 7. Aita Santua izan zen 117 eta 128 urteen bitartean.
Egoitza Santuaren Annuario Pontificiok (2012) dio Sisto I.a jaiotzez erromatarra zela eta haren aitak Pastor zuela izena[2].
Liber Pontificalisen arabera, honako hiru arau hauek ezarri zituen[2]:
- Elizako ministroak baino inor ezin ditu ontzi sakratuak ukitu.
- Egoitza Santura deituak izan diren apezpikuei, itzultzean, ez zaie onartuko gutun apostolikoak aurkeztuta izan ezik.
- Prefazioaren ondoren apaizak Sanctus errezitatuko behar du jendearekin.
Meza Kanonean oroitzen den San Sisto ez da Sisto I.a, Sisto II.a baizik[2].
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. . 129. arauan (Aita santuen izenak, 2003an argitaratua) aldaketa bat egin da. Arau hartan Sixto izena ageri zen, baina, orain, Sisto izena hobetsi du Euskaltzaindiak, koherentea izan dadin 66. arauan bertan ageri den Kalisto izenarekin (eta, oro har, izenak mailegatzean kontsonante aurreko ixa letra ese bihurtzearekin, hala nola gertatzen baita testu, esplikatu, espresuki eta antzeko hitzetan).
- ↑ a b c (Ingelesez) Ott, Michael. (1912). «Pope St. Sixtus I» «The Catholic Encyclopedia» New Advent (New York: Robert Appleton Company) 14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).