IrlanderazkoAn Srath Bán izenak "haran zabal zuria" esan nahi du.
Historia
70 eta 90 hamarkadetan bortxakeriazko ekintza ugari gertatu ziren Strabanen, Irlandako gatazkaren barnean. Gaur egun Ulster Project International egitasmoan parte hartzen du, bertan gazte katolikoak eta protestanteakEstatu Batuetara bidaltzen dira elkarrekin harremanak era ditzaten.
Mourne ibaiak gainezka egin zuen 1987an eta uholdeek nabarmen kaltetu zuten Strabaneko ekonomia. 2005ean Channel 4 britainiar kateak Erresuma Batuan bizitzeko zortzigarren tokirik txarrena aukeratu zuen Strabane, langabezia tasa altuagatik batez ere. Hala ere gorakada ekonomikoa izan du eta gaur egun 2007 urterako 20 okerren zerrendatik kanpo zegoen.
Ondasun nabarmenak
Strabane inguruan hainbat haran eta baso interesgarri daude. Mourne ibaiak ere arrantzale ugari erakartzen ditu.
Honetaz gain aipatzekoa da John Dunlapen inprenta. Dunlapek bertan ikasi zuen inprenta lana. Ondoren Amerikara joan zen eta bera izan zen Amerikako Estatu Batuen Independentzia Adierazpena inprimitu zuena. Hainbat jende famatuk bisitatu dute Strabaneko denda, Bill Clinton presidente ohiak besteak beste.
Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen Woodrow Wilsonen arbasoen etxea Strabanetik 7 kilometrotara dago, Dergalt du izena.